YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 31

31
Egiptorengan ustea dutenen aurka
1Zoritxarrekoak laguntza eske
Egiptora doazenak!
Beren zaldietan dute konfiantza,
guda-gurdi asko
eta zaldun ugari dutelako dira fio.
Israelen Jainko santuari, berriz,
begiratu ere ez;
Jaunak ez die axola.#Egiptora laguntza eske 18,2; 30,1-7. zaldietan konfiantza 36,9; Os 1,7+. Jainkoari begiratu ere ez 5,12.24; 22,11.
2Baina bera ere trebea da
zoritxarra ekartzen
eta ez du bere hitza jaten.
Gaizkileen aurka altxatuko da,
eta lagun dituztenen aurka.
3Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko,
haien zaldiak hezur eta mami huts,
ez espiritu.
Luzatuko du Jaunak eskua,
eta babeslea nahiz babestua
biak eroriko dira,
biak batera galduko.#gizaki, ez jainko Ez 28,9; Sal 146,3. Ik. 2,22.
Jaunak Jerusalem zainduko
4Jaunak hau esan dit:
«Lehoiak nahiz lehoikumeak
orro eginez
erasotzen dio harrapakinari,
eta ez dute beldurtzen
aurka datorkion
artzain-taldearen oihuek,
ez eta uzkurrarazten
haien zalapartak.
Halaxe etorriko da
Jaun ahalguztiduna
Sion mendira, bere mendira,
borrokara.
5Txoriak, hegoak zabaldurik,
habia zaindu ohi duen bezala,
halaxe zainduko du Jerusalem
Jaun ahalguztidunak;
zainduko du eta askatuko,
barkatu eta salbatuko».#Jaunaren hegalpean Sal 17,8+; 91,4. Jerusalem zainduko 37,35.
6Israeldarrok,
itzul zaitezte Jaunarengana,
oso urrutira
aldendu baitzarete berarengandik.
7Orduan,
denok baztertuko dituzue
zilar eta urrezko jainko-irudiak,
zeuen esku bekatariz eginak.#idoloak baztertuko 2,20; 17,7-8; 30,22.
8Asiria ezpataz joa eroriko da,
baina ez gizakiari esker;
ezpatak garbituko du,
baina ez giza indarrez.
Ezpatak ihes eragingo die,
gudaririk onenak
lan behartuetarako
hartuko dizkiote.#Asiria zigortua 30,31+.
9Erregeak ihes egingo du beldurrez,
gudalburuek
bandera bertan utziko#31,9 Erregeak: H.h., Haren harkaitzak; erregea adierazteko irudia. bandera bertan utziko: Edo banderaren aurrean ihes egingo, hau da, Jaunak altxaturiko banderaren aurrean., ikaraz.
Hala esan du Jaunak,
etsaiak zigortzeko sua Sionen
eta labea Jerusalemen duenak.#bandera utzi 30,17.

Currently Selected:

ISAIAS 31: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy