YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 2

2
1Hona hemen Juda eta Jerusalemi buruz Amotzen seme Isaiasi Jaunak agertu zion mezua.
Jerusalem, bakearen hiriburu
(Mi 4,1-3)
2Azken egunetan,
Jaunaren etxea dagoeneko mendia#2,2 mendia: Sion mendia da, tenplua eraikia zegoeneko Jerusalemgo muinoa.
beste mendien gain
ezarriko du Jaunak,
mendixka guztien gainetik jasoko.
Eta hara joko dute nazio guztiek.#Ik. Mi 4,1-3+.
3Herri asko joango dira hara, esanez:
«Zatozte,
igo gaitezen Jaunaren mendira,
Jakoben Jainkoaren etxera;
bere bideak erakutsiko dizkigu,
eta gu haren bidexketan ibiliko gara;
Siondik irakatsiko baitu Jaunak,
Jerusalemdik hitz egingo».#igo gaitezen Sal 122,4+.
4Hark epaituko ditu nazioak,
erabakiko herrialde askoren auziak.
Ezpatak golde bihurtuko dituzte
eta lantzak igitai.
Ez da naziorik
nazioren aurka altxatuko,
ez dira gehiago
gudurako prestatuko.#Hark epaituko nazioak 11,3-4; 16,5.
5Ea, bada, Jakoben herri#2,5 Jakoben herri: H.h., Jakoben etxe; berdin 2,6ko Jakoben ondorengoak ere. Israel herri osoa adierazteko ohiko esamoldea (ik. Has 35,21 oh.).,
ibil gaitezen Jaunaren argitan!#Jaunaren argitan 10,17; 60,1-3. Ik. Sal 119,105; Es 6,23; Jn 8,12+.
Jaunaren eguna
6Jauna, bertan behera utzia duzu
zeure herria, Jakoben ondorengoak;
aztiz#2,6 aztiz: Jatorrizkoak ekialdetik dio; aztikeriazko jarduerak oso zabalduak zeuden antzinako Ekialdean. eta igarlez
beteak daude bazterrak,
filistearren artean bezala,
eta atzerritarrekin
itunak egiten dira.#aztiak 57,3; Dt 18,10.14.
7Betea dago lurraldea
urrez eta zilarrez,
neurtezineko ondasunez;
betea dago lurraldea zaldiz,
kontaezin ahalako guda-gurdiz.#zaldiz, guda-gurdiz 31,1; Dt 17,16; Sal 20,8.
8Betea dago lurraldea idoloz:
beren eskuz eginaren aurrean
dira ahuspezten,
beren behatzez landuaren aurrean.#beren eskuz egina 17,8; Jr 25,6.
9Makurtu beharko du, bai, gizakiak,
eta bere burua apaldu:
zuk ez barkatu, Jauna!#Makurtu beharko du 5,15.
10Israeldarrok,
sar zaitezte haitzartean,
gorde lurpean,
Jauna beldurgarri
eta ospe distiratsuz agertzean.#gorde lurpean Os 10,8; Lk 23,30; Ap 6,15.
11Behera begiratu beharko dute
begi harroek,
makurtu beharko du
giza handikeriak.
Jauna bakarrik agertuko da
garai egun hartan.#giza handikeria makurtu 37,29; Lk 1,51.
12Orduan, Jaun ahalguztidunak
makurraraziko ditu
harro, handiputz
eta buru-tente guztiak:
13Libanoko zedro handi eta tantaiak
eta Baxango haritz guztiak,#Libano 10,34; 14,8; 29,17; 33,9; 40,16; 60,13; Dt 3,25; Jr 22,6; Na 1,4; Sal 29,6. Baxan 33,9; Ez 27,6; Am 4,1.
14mendi handiak
eta tontor garai guztiak,
15dorre trinkoak
eta harresi menderagaitzak,
16itsaso zabaleko ontziak#2,16 itsaso zabaleko ontziak: H.h., Tarsiseko ontziak; esamoldeak itsaso zabala zeharkatu eta urrutiko kostaldeetara iristen ziren ontziak adierazten ditu.
eta ontzi bikain guztiak.#itsaso zabaleko (Tarsiseko) ontziak 23,1.14; 60,9; 1 Erg 10,22.
17Beheratu beharko du
giza harrokeriak,
makurtu beharko du
giza handikeriak.
Jauna bakarrik agertuko da
garai egun hartan,
18eta idoloak erabat galduko dira.
19Sar zaitezte haitzuloetan,
gorde lurreko leizeetan,
Jauna beldurgarri
eta ospe distiratsuz agertzean,
lurra dardararaztera etortzean.
20Egun hartan,
gizaki orok sator eta saguzarrei
botako dizkie bere idoloak,
gurtzeko eginak zituen
urrezko eta zilarrezko idoloak;#idoloak bota 31,7.
21gizakiak oro hartzulo
eta haitzarteetan sartuko dira,
Jauna beldurgarri
eta ospe distiratsuz agertzean,
lurra dardaraztera etortzean.
22Ez jarri, beraz,
zeuen ustea gizakiagan,
arnasaldi bat besterik ez baita:
zertarako balio lezake?#gizakia arnasaldi bat Sal 8,5+; 39,5-6+.

Currently Selected:

ISAIAS 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy