YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 11

11
Bakezko garaia
1Kimu bat aterako da
Jeseren#11,1 Jese: Daviden aita (ik. 1 Sm 16,1) eta, beraz, Judako errege-jatorriaren arbasoa. Badirudi 11,1-9an, 7,14-17 eta 9,1-6an ez bezala, etorkizuneko erregea, David berria, aipatzen dela, eta iragarpena zentzu mesianikoan irakurri ohi da judu- eta kristau-tradizioan. zuhaitz-ondotik,
adaxka bat erneko
haren sustraietatik.#Kimu bat aterako 4,2: Jr 23,5+; Erm 15,12. zuhaitz-ondoa 6,13.
2Beraren gainean kokatuko da
Jaunaren Espiritua:
jakinduriaz eta adimenez beteko du,
kontseilari zuhur egingo
eta kemenez jantziko,
Jainkoa ezagutzen
eta haren esaneko izaten
irakatsiko dio.#Beraren gainean Jaunaren Espiritua 42,1; 61,1; 2 Sm 23,2; Jn 1,32-33. kontseilari 9,5. kemenez jantzi Eg 10,38.
3Jainkoarenganako begirunea
izango du pozbide.
Ez du itxuratik bakarrik epaituko,
ez du entzundako hutsetik
erabakiko.
4Jende xehea zuzenbidez
epaituko du,
lurraldeko dohakabeen eskubideak
defendatuko.
Makilaz bezala zigortu eta hilko ditu
bere hitzez herriko gaiztoak.#zuzenbidez epaitu 9,6+; 32,1; Sal 72,1-4.12-13; Ap 19,11. Ik.10,2+. bere hitzez 2 Ts 2,8. Ik. Ap 2,16; 19,15.
5Justiziak eta leialtasunak
inguratuko dute,
gerrikoak gerria bezala.#Justiziak… Ef 6,14.
6Orduan, otsoa eta bildotsa
elkarrekin biziko dira,
lehoinabarra eta antxumea
elkarren ondoan etzango;
zekorra eta lehoikumea
batera haziko dira,
eta haurtxo batek zainduko ditu.#otsoa eta bildotsa 65,25.
7Behia eta hartz emea
elkarrekin larratuko dira
eta haien umeak batera etzango.
Lehoiak lastoa jango du,
idiaren antzera.
8Bularreko haurra
suge-zuloetan jolastuko da,
sugegorri-habian sartuko du eskua.#bake-garaia Lb 26,6; Ez 34,25.28; Os 2,20; Za 9,10; Jb 5,22-23. Ik. Has 3,15.
9Nire mendi santu osoan
ez du inork kalterik,
ez hondamendirik egingo,
Jaunaren ezagupenak beteko baitu
lurralde osoa, urak itsasoa bezala.#Nire mendi santuan 2,2-4; Sal 3,5+. Jaunaren ezagupenak lurraldea bete Jr 31,33-34; Hab 2,14. Ik. Hab 3,3; Sal 33,5.
Herria erbestetik itzuli
10Egun hartan,
Jeseren zuhaitz-ondoko kimua
bandera gisa altxatua izango da,
herri guztien begi aurrean;
nazioak bila joango zaizkio
eta ospetsua izango da
haren egoitza.#Jeseren kimua Erm 15,12. Ik. Ap 22,16. bandera gisa altxatua 5,26+. nazioak bila joango 2,2-3. egoitza ospetsua 4,5-6.
11Egun hartan,
Jaunak eskua luzatuko du berriro,
bere herrian bizirik geldituak
bereganatzeko,
Asiria eta Egiptotik,
Patros, Etiopia eta Elamdik,
Xinear, Hamat
eta itsasertzeko lurraldeetatik#11,11 berriro: Lehen aldia Egiptotik herria askatzeko izan zen. lurraldeak: Israeldarrak erbesteratuak egon zireneko lurraldeak. Patros Egipto Garaia da; Elam gaur egungo Iran aldea; Xinear Babilonia; Hamat Siria iparraldeko hiria, eta itsasertzeko lurraldeak Mediterraneoko uharte eta kostaldeak..
12Bandera jasoko du herrientzat;
israeldar erbesteratuak bilduko ditu
eta Judako sakabanatuak
lurraren lau aldeetatik elkartuko.#erbesteratuak bildu 43,5-6; 49,12.22; 60,4; 66,19-20; Jr 23,3+; Sal 147,2.
13Efraimen ikusezina galdu egingo da
eta Judaren etsaigoa amaitu.
Efraimek ez du Judarentzat
ikusezinik izango,
ezta Judak ere
Efraimentzat etsaigorik.#Efraim eta Judaren etsaigoa 7,1-9.17; 9,20. Juda eta Efraim elkartu Jr 3,18+.
14Biek elkar harturik,
mendebaldeko filistearrei
atzetik erasoko diete,
sortaldeko herriei
aberastasunak kenduko.
Edom eta Moaben jabe egingo dira,
eta amondarrak#11,14 Edom, Moab, amondarrak: Judako erreinuaren inguruko herriak aipatzen dira; Davidek menpean hartu zituen, baina gerora independentzia lortu zuten.
menpeko izango dituzte.#filistearrei eraso 14,28-32; So 2,5-7. sortaldeko herriei Jr 49,28. Edom eta Moab 15—16; 21,11-12; 25,10-12; 34,5-15.
15Jaunak Egiptoko Itsaso Gorria
lehortuko du;
Eufrates ibaiaren gain eskua luzatu
eta, haize errea ateraraziz,
zazpi errekatan banatuko du,
eta oinetako eta guzti
igaro ahal izango dute.#Itsaso Gorria lehortu Ir 14,16.21.26-27. oinetako eta guzti igaro Ir 14,22-29; 15,19.
16Jaunaren herrian bizirik geldituek
bide zabala izango dute
Asiriatik itzultzean,
Israelek Egiptotik irtetean bezala.#bide zabala izango 19,23; 35,8; 40,3+.

Currently Selected:

ISAIAS 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy