YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 43

43
Jakobek joaten utzi Benjamini
1Gosetea latza zen Kanaan lurraldean.#Gosetea latza 41,54+. 2Egiptotik ekarritako garia ahitu zenean, Jakobek bere semeei esan zien:
—Zoazte berriro garia erostera.
3Judak erantzun zion:
—Gizon hark argi eta garbi esan zigun bere aurrera ez agertzeko, anaia gurekin eraman gabe.#bere aurrera ez agertzeko 42,15-20; 44,23. 4Beraz, anaia bidali nahi baduzu, jaitsiko gara garia erostera. 5Baina nahi ez baduzu, ez gara jaitsiko, gizon hark bere aurrera ez agertzeko esan baitzigun, anaia gurekin eraman ezean.
6Israelek esan zuen:
—Eta zergatik esan behar zenioten gizon hari beste anaia bat zenutela? Jota utzi nauzue.
7Haiek erantzun:
—Gizon hura galde eta galde ari izan zitzaigun gutaz eta gure etxekoez: «Bizi al duzue oraindik aita? Beste anaiarik ba al duzue?» Eta galderei erantzun besterik ez genuen egin. Burutik pasako al zitzaigun, bada, anaia eramateko esango zigunik?
8Judak bere aita Israeli esan zion:
—Bidali mutikoa nirekin. Abia gaitezen. Bestela denok hilko gara: zu, gu eta gure umeak. 9Neure gain hartzen dut zure semearen erantzukizuna; neuri eskatu kontuak. Itzultzen ez badizut eta aurrera ekartzen ez, errudun izango nauzu betiko!#Itzultzen ez badizut 42,37+. 10Hainbeste luzatu ez bagina, honezkero egina genukeen birritan ere joan-etorria.
11Aita Israelek esan zien:
—Beharrezkoa baldin bada, joan, hartu zorroetan lurreko fruiturik hoberenak eta eskaini oparia gizon hari: ukendu, ezti, usaingarri, mirra, intxaur eta almendrak, denetik pixka bat.#eskaini oparia 43,25; Es 18,16. 12Hartu dirua ere eta itzuli zeuen zaku-muturrean ekarritakoa, okerren bat izan da eta. 13Eraman zeuen anaia eta itzuli gizon harengana. 14Jainko ahaltsua lagun, aurki dezazuela gupida gizon haren aurrean, eta Benjaminekin eta beste anaiarekin, Simeonekin, itzuli etxera. Niri dagokidanez, semerik gabe gelditu behar badut, geldi nadila.
Josek bere senideak onartu
15Oparia, dirua eta Benjamin berekin harturik, Egiptora jaitsi ziren Jakoben semeak eta Joseren aurrera aurkeztu.
16Ikusi zuen Josek Benjamin ere haiekin zela, eta jauregiko arduradunari esan zion: «Eramatzazu gizon hauek etxera; hil abere bat eta atondu, nirekin bazkalduko baitute gaur».
17Bete zuen etxeko arduradunak Josek agindua, eta etxera eraman zituen. 18Beldurtu ziren Joseren senideak haren etxera eraman zituztenean. Pentsatu zuten: «Gari-zakuetan aurreko txandan itzulitako diruarengatik eramaten gaituzte. Orain, gainera oldartuko zaizkigu, esklabotzat hartzeko, geure asto eta guzti».
19Beraz, etxean sartzean, Joseren etxeko arduradunari hurbildu eta esan zioten: 20«Entzun, jauna. Aurreko txandan jaitsi ginen hona garia erostera. 21Gaua igarotzeko geldialdia egitean, gari-zakuak ireki genituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zaku-muturrean. Hemen itzultzen dizugu orain,#dirua zaku-muturrean 42,27-28.35. 22eta beste horrenbeste dakargu janaria erosteko. Ez dakigu nork ezarri zuen dirua gari-zakuetan».
23Etxeko arduradunak honela esan zien: «Zaudete lasai! Ez kezkatu! Zeuen Jainkoak, zeuen aitaren Jainkoak, ezarriko zizuen altxor hori gari-zakuetan, nik jasoa baitut zuen dirua».
Simeon aske utzi eta 24denak Joseren etxean sarrarazi zituen. Gero, ura ekarri zien oinak garbitzeko eta belarra astoei jaten emateko.
Jose bere senideekin bazkaltzen
25Otordua han egingo zutela jakitean, senideek opariak prestatu zituzten, Jose eguerdirako etorri zain zeuden bitartean.#opariak prestatu 43,11.
26Jose etxera iristean, opariak eskaini zizkioten eta lurreraino ahuspeztu zitzaizkion. 27Agurtu ondoren, Josek galdetu zien:
—Eta ongi al da aipatu zenidaten aita zaharra? Bizi al da oraindik?
28—Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraindik, eta ongi dago —erantzun zioten, berriro makurtuz eta ahuspeztuz.
29Gero, Josek, ama berarengandiko senide zuen Benjaminengan begiak jarririk, esan zuen:
—Hori al da zuek aipatu zenidaten anaia gazteena? Bejondaiala#43,29 Bejondaiala: H.h., Jainkoak mesede egin diezaiala., seme!#ama berarengandiko senide 30,22-24; 35,16-18.24; 42,38; 44,27-28.
30Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka bere gelara joanez, negar egin zuen.#negar egin zuen 42,24+. 31Gero, aurpegia garbituz, gelatik atera eta, adore harturik, bazkaria zerbitzatzeko agindu zuen.
32Aparte eman zioten jaten Joseri, aparte bere anaiei eta aparte Joseren gonbidatu egiptoarrei. Izan ere, egiptoarrei ez zaie zilegi hebrearrekin batera jatea; beren erlijio-ohiturek#43,32 erlijio-ohiturek: Ik. 39,6 oh. galarazten diete. 33Anaiak Joseren aurrez aurre zeuden eseriak, zaharrenetik gazteenera, eta harriturik elkarri begira. 34Bere aurrean zituen janarietatik zerbitzarazi zien Josek; Benjamini eman zion zatia besteena baino bost aldiz handiagoa zen. Alai-alai jartzeraino edan zuten elkarrekin.

Currently Selected:

HASIERA 43: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy