YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 32

32
1Goizean goiz jaikirik, Labanek bere alaba-bilobak besarkatu zituen eta bedeinkatu. Gero, alde egin zuen, etxera itzuliz.
Jakob Esauri bidera irten
2Bere bidean zihoala, Jainkoaren aingeru batzuekin egin zuen topo Jakobek. 3Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim#32,3 Mahanaim: Bi kanpaleku esan nahi du. Izenak Jakoben oihuarekin du zerikusia eta ondorengo kontaerarekin (ik. 32,8-9). Jordanez beste aldeko toki hau ziur identifikatu gabea da. —hau da, «Kanpaleku-bieta»— eman zion izen.
4Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara#32,4 Seir lurraldea, Edomgo landak: Lurralde bera adierazten dute, Edom alegia; Itsaso Hilaren hegoaldean eta hego-ekialdean dago.. 5Agindu hau eman zien: «Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu naiz. 6Baditut behi eta astoak, artaldeak, morroi eta mirabeak. Mezulariak bidaltzen dizkizut ene jaun horri, honen guztiaren berri ematera, onez hartuko nauzulakoan».#Jakob aberats 30,43+.
7Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, esanez: «Esau zure anaiarekin egon gara. Bera ere bidera datorkizu laurehun gizonekin».
8Jakob biziki beldurtu zen eta larritu. Berekin zuen jendea, abere txiki eta handiak eta gameluak bi kanpamendutan banatu zituen, 9bere baitarako baitzioen: «Esau kanpamendu batera etorri eta erasotzen badit, beste kanpalekukoek ihes egin ahal izango dute».
10Gero, Jakobek otoitz hau egin zuen: «Jauna, gure guraso Abrahamen eta Isaaken Jainkoa, zuk esan didazu: “Itzul zaitez zeure lurraldera eta zeure ahaideengana, eta bedeinkatuko zaitut”.#Itzul zaitez 31,3. 11Ez dut merezi zeure zerbitzari honi egin diozun hainbat mesede, leial agertu zatzaizkio eta. Neure makila besterik ez nuen Jordan hau igarotzean, eta orain bi kanpamendu oso ditut. 12Libra nazazu, arren, neure anaia Esauren eskutik, ni eta ama-semeak hiltzeko etorriko den beldur bainaiz#32,12 beldur bainaiz: Hain zuzen, Esau anaiaren mendekuaren beldurrez ihesi joana zen Jakob (ik. 27,41-45)..#Libra nazazu 35,3; Sal 31,2-3; 59,2. 13Zuk esana da: “Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut”».#ondorengoak ugalduko 12,2+. itsas hondarra bezainbat 22,17+.
14Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen:#oparia 33,10; 1 Sm 25,18-19. 15berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari, 16hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme. 17Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».
18Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”, 19hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».
20Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean. 21Ez ahaztu hau esatea: Jakob zure zerbitzaria bera dator gure atzetik».
Bere baitarako honela pentsatzen zuen: «Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Gero ni neu agertuko natzaio. Beharbada, ongietorria egingo dit». 22Horregatik, oparia aurretik bidali zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.
23Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok#32,23 Jabok: Jordanen ibaiadarra. errekako pasabidea igaroarazi zien. 24Zeukan guztia ere errekaz beste aldera igaroarazi zuen.
Jakob gizonarekin borrokan
25Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon batek#32,25 gizon batek: Os 12,5aren arabera, aingeru bat da; gure testuak aditzera ematen duenez, Jainkoa bera (ik. 32,31 eta 16,7 oh.). Jakobekin borrokan jardun zuen egunsentiraino.#Jakob aingeruarekin borrokan Os 12,4-5; Jkd 10,12. Ik. Ir 4,24-26; Lk 22,44; 2 Ko 12,7-10. 26Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik, borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri. 27Gizonak esan zion:
—Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.
Jakobek erantzun zion:
—Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.
28Hark galdetu zion:
—Zein da zure izena?
—Jakob —erantzun zion.
29Besteak, orduan:
—Ez dizute aurrerantzean Jakob deituko, Israel#32,29 Israel izena borroka egin itzuli dugun hitzarekin dago erlazionatua testuan. Egiaz, Jainkoa indartsu ager dadila esan nahi du. Jakob Israel bihurtzen da: izena pertsonaren izanari eta bokazioari loturik dago. Adierazgarria da gertaera misteriotsu honetatik Israel herriaren izena sortu izana. baizik, borrokan egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.#Jakob/Israel 35,10. Ik. 17,5+.
30Jakobek galdegin zion:
—Esadazu, arren, zeure izena.
Hark erantzun:
—Zergatik galdegiten didazu izena?
Eta han bertan bedeinkatu zuen.#Esadazu izena Ir 3,13-14; Ep 13,17-18. Ik. Jn 17,6.26; Ap 19,12-13.
31Jakobek leku hari Penuel —hau da, «Jainkoaren Aurpegi»— eman zion izen; honela baitzioen: «Jainkoa aurrez aurre ikusi eta oraindik bizirik nago».#Jainkoa ikusi dut Ir 33,20+.
32Eguzkia ateratzen ari zen Jakobek Penueldik alde egitean, eta izterretik herrenka zebilen. 33Horra zergatik ez duten jaten#32,33 ez duten jaten: Izter gaineko nerbioa ez jateko debekua ez da inon azaltzen Biblian. Israelen ondorengoek gaurdaino izter-giltza gaineko nerbiorik: gizon hark Jakob hortxe ukitu zuelako.

Currently Selected:

HASIERA 32: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy