YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 22

22
Isaak opari eskainia
1Handik aldi batera, Jainkoak probatu egin nahi izan zuen Abraham eta dei egin zion:
—Abraham!
Honek erantzun:
—Hemen nauzu!#Isaak opari eskainia Heb 11,17-19; St 2,21-23.#Jainkoak Abraham probatu 1 M 2,52; Jkd 10,5; Si 44,20.
2Eta Jainkoak:
—Hartzazu Isaak zeure semea, hain maite duzun seme bakarra, eta zoaz Moria#22,2 Moria: 2 Kro 3,1 eta geroko tradizioak Moria mendia Jerusalemgo tenplua eraikiko den muinoarekin identifikatzen dute; hemen, ordea, beste inon azaltzen ez den Moria lurraldea aipatzen da. lurraldera. Igo zaitez nik erakutsiko dizudan mendira eta eskain iezadazu semea han erre-oparitzat.#semea opari eskaini Lb 18,21; 2 Erg 16,3; Mi 6,7. Ik. Mt 10,37.
3Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Abraham, txalmatu zuen astoa eta, oparitarako egurra txikiturik, Jainkoak esandako lekura joan zen, bere seme Isaak eta bi morroirekin. 4Hirugarren egunean, urrutira, aipatutako lekua ikusi ahal izan zuen Abrahamek. 5Orduan, esan zien morroiei: «Gelditu hemen astoarekin. Mutikoa eta biok hara goaz, Jainkoa gurtzeko. Gero, itzuliko gara».
6Hartu zuen Abrahamek oparitarako egurra, eta bizkarrean jarri zion bere seme Isaaki; berak aiztoa eta sua zeramatzan. Biak batera zihoazela, 7Isaakek bere aita Abrahami esan zion:
—Aita!
—Zer duzu, seme? —erantzun zion Abrahamek.
Eta Isaakek:
—Sua eta egurra badaramatzagu; baina non dugu oparitarako arkumea?
8Abrahamek erantzun:
—Utzi hori Jainkoaren esku, seme!
Eta elkarrekin zihoazen bidean.
9Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta aldareko egur gainean ezarri. 10Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa bere semea hiltzeko. 11Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik:
—Abraham! Abraham!
—Hemen nauzu! —erantzun zuen Abrahamek.
12Aingeruak, orduan:
—Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.#seme bakarra ukatu ez Jn 3,16; Erm 8,32; Heb 11,17-19; 1 Jn 4,9-10.
13Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez.
14Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen#22,14 Mendian Jaunak du hornitzen: Beste zenbait eratara ere uler daiteke: Mendian Jaunak du ikusten (hala bereziki lehenengo aldian), Mendian Jauna da agertzen (hala bigarren aldian).».
15Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik, 16esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit:#neurez zin dagit Heb 6,13. 17Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari#22,17 hondarra bezain ugari: Berriro ondorengotza ugariaren agintzaria (ik. 12,2 oh.); lurreko hautsaren (13,16) eta zeruko izarren (15,5) irudiei itsasertzeko hondarrarena gaineratzen zaie orain. egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira.#ondorengotza ugaria 12,2+. izarrak bezainbat 15,5+. hondarra bezain ugari 32,13; 41,49; Ep 7,12; 1 Sm 13,5; 2 Sm 17,11; 1 Erg 4,20; Is 10,22; Jr 15,8; Os 2,1; Sal 78,27; Heb 11,12. 18Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut#22,18 bedeinkatuko ditut: Ik. 12,2 oh., nire esana bete duzulako».#herriak bedeinkatuko 12,3+.
19Orduan, Abraham bere morroiengana itzuli eta elkarrekin Beer-Xebara joan ziren. Hantxe jarri zen Abraham bizitzen.
Abrahamen ahaideak. Rebeka
20Aldi baten ondoren, jakinarazi zioten Abrahami bere anaia Nahorri zortzi seme sortu zizkiola Milkak:#Nahor, Milka 11,29. 21Utz izeneko lehen-semea, Buz, Aramen aita Kemuel, 22Kesed, Hazo, Pildax, Idlaf eta Betuel; 23hau Rebekaren aita izan zen. Zortzi seme hauek eman zizkion Milkak Abrahamen anaia Nahorri.#Rebeka 24,15; 25,20. 24Reuma izeneko ohaideak, aldiz, lau seme hauek eman zizkion: Tebah, Gaham, Tahax eta Maaka.

Currently Selected:

HASIERA 22: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy