YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 10

10
Munduko herriak
(1 Kro 1,5-23)
1Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak#10,1 ondorengoak: Ik. 2,4 eta 5,1 oh.ak. Herri guztien jatorria Noeren semeei lotua aurkezten digu egileak, gizadi osoaren batasuna adieraziz. Izatez, Noeren ondorengoen zerrenda etnografi eta geografi saio bat da, garaian ezagunak ziren herrien aurkezpena., uholde ostean izan zituztenak.
2Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras izan ziren.
3Gomerren semeak, Axkenaz, Rifat eta Togarma.
4Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak. 5Hauek uharte eta itsas hegira hedatu ziren.
Horiek izan ziren Jafeten ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
6Kamen semeak Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan izan ziren.
7Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka.
Raemaren semeak, Saba eta Dedan.
8Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon boteretsua munduan; 9ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator esaera: «Nimrod adinako ehiztari aparta». 10Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear#10,10 Xinear: Mesopotamia adierazten du, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea. lurraldean. 11Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen: Ninive, Rehobot-Ir, Kala 12—hiri handia— eta Resen, Ninive eta Kala artean.
13Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak, 14patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.
15Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen. 16Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak, 17hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, 18arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak. 19Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik Laxaraino.
20Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
21Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak: 22Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.
23Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.
24Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. 25Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.
26Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah, 27Hadoram, Uzal, Dikla, 28Obal, Abimael, Xeba, 29Ofir, Habila eta Jobab izan ziren. 30Mexatik Zefar aldera dagoen lurraldean kokatu ziren, ekialdeko mendietan.
31Horiek izan ziren Semen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
32Horiek izan ziren Noeren semeen leinuak, nor bere ondorengo eta herrien arabera. Horiengandik sortu ziren herriak uholdearen ondoren eta hedatu munduan zehar.#sortu ziren herriak 9,1.19; Dt 32,8.

Currently Selected:

HASIERA 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy