YouVersion Logo
Search Icon

GALAZIARREI 3

3
Legea ala sinesmena
1Galaziar zentzugabeok, nork liluratu zaituzte? Ez nizuen, bada, nik Jesu Kristo gurutziltzatua begien aurrean ipini#Jesu Kristo gurutziltzatua begien aurrean ipini 6,14; 1 Ko 1,23; 2,2.? 2Hau besterik ez dut jakin nahi zuengandik: legea betetzeagatik ala mezuari sinesmenez#legea ala sinesmena 2,16. Espiritua hartu Erm 5,5+. erantzuteagatik hartu duzue Espiritua? 3Horren zentzugabeak al zarete? Espirituagan uste on izanez hasi eta giza indar hutsetan#3,3 giza indar hutsetan: H.h., haragian: Ik. Erm 7,18 oh. ustea jarriz bukatu behar ote duzue orain? 4Horrelako esperientzia ederrak alferrik! Zeren alferrik izango bailirateke… 5Jainkoak Espiritua eman eta zuen artean mirariak egiten dituenean, zuek legea bete izanagatik egiten al du, ala mezuari sinesmenez erantzun diozuelako?
Abraham sinestedun
6Liburu Santuak dioenez, Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.#sinetsi… Has 15,6 (Erm 4,3). 7Jakin ezazue, beraz, sinesmenetik bizi direnak, horiek direla Abrahamen benetako ondorengo. 8Jainkoak jentilak sinesmenaren bidez onartuko zituela aldez aurretik ikusi zuen Liburu Santuak; horrela, aurrez adierazi zion Abrahami berri on hau: Zure bitartez bedeinkatuko ditut herri guztiak.#Zure bitartez… Has 12,3; 18,18 (Si 44,21; Eg 3,25). 9Horrela, bada, sinesmenetik bizi direnek hartzen dute bedeinkazioa Abraham#bedeinkazioa hartu Abrahamekin Erm 4,16. sinestedunarekin batera.
10Legeko egintzetan oinarritzen direnak, berriz, madarikaziopean daude; hau dio, izan ere, Liburu Santuak: Madarikatua#Madarikatua… Dt 27,26.legeko liburuan idatzitako guztiak gogoan hartzen eta betetzen ez dituena. 11Gauza ageria da Jainkoak ez duela inor legea betetzeagatik onartzen; zeren Liburu Santuak baitio: Zintzoa#Zintzoa… Hab 2,4 (Erm 1,17; Heb 10,38).fedeari esker biziko da. 12Legearen bideak, ordea, ez du zerikusirik sinesmenaren bidearekin; Liburu Santuak dio: Haren aginduak#Haren aginduak… Lb 18,5 (Erm 10,5).betetzen dituena, berauen bidez biziko da.
13Kristok#Kristok askatu 4,5; Erm 8,3. madarikazio eginik 2 Ko 5,21. Madarikatua… Dt 21,23. legearen madarikaziotik askatu gaitu, bere burua guregatik madarikazio eginez, Liburu Santuak dioen bezala: Madarikatua habetik zintzilik dagoena. 14Abrahamen bedeinkazioa Jesu Kristoren bidez jentilengana hel dadin eta Jainkoak agindutako Espiritua#Jainkoak agindutako Espiritua Erm 5,5+. sinesmenaren bidez har dezagun gertatu da hori.
Moisesen legea eta Jainkoaren agintzariak
15Senideok, giza adibidez baliatuz mintzatuko natzaizue: giza mailako zerbait izan arren, behar bezala eginiko testamentua ezin du inork indargabetu, ezta berari ezer erantsi ere. 16Horra, bada: Jainkoak agintzariak Abrahami eta beronen ondorengotzari egin zizkien. Ez da «ondorengoei» esaten, asko balira bezala, «zure ondorengotzari#zure ondorengotzari Has 12,7; 13,15; 17,7; 24,7.» baizik, bakar bati buruz ari delarik, hau da, Kristori buruz. 17Hau esan nahi dut: Jainkoak behar bezala egindako ituna ezin zuen indargabetu laurehun eta hogeita hamar urte#3,17 laurehun eta hogeita hamar urte: Paulok dakarren zifra Ir 12,40-41aren antzinako grekozko itzulpenari dagokio; hebreerazkoaren arabera, urte horiek israeldarrek Egipton igarotakoak dira. geroago agerturiko lege batek, agintzaria indarrik gabe utziz. 18Jainkoak emango digun ondarea legearen esku balego, ez legoke agintzariaren esku; Jainkoak, ordea, dohainik eman zion Abrahami ondarea agintzariaren#ondarea agintzaritik Erm 4,13-16. bidez.
19Zertarako#Zertarako legea Erm 5,20. aingeruek aldarrikatu zuten Eg 7,38.53; Heb 2,2. da, beraz, legea? Huts egiteak salatzeko erantsia izan zen, harik eta agintzaria egin zitzaion ondorengoa etorri arte: legea aingeruek#3,19 aingeruek: Ik. Eg 7,38 oh. Legea aingeruek aldarrikatu zutela-ko ideia arrunta zen juduen artean; ez, ordea, Paulok ateratzen duen ondorioa: legea agintzaria baino gutxiago dela, hau Jainkoak egin baitzuen, hura aingeruek aldarrikatua den bitartean. aldarrikatu zuten Moisesen bitartez. 20Bitarteko hau, ordea, ez da bakar baten izenean ari, eta Jainkoa bat bakarra#Jainkoa bat bakarra Erm 3,30+. da#3,20 Jainkoa bat bakarra da: Moises, askoren (aingeruen) bitarteko izanik, ez da bakarra den Jainkoaren bitarteko..
Legearen xedea
21Legea Jainkoaren agintzarien aurkakoa ote da, beraz? Ez, noski! Bizia ekartzeko gai den legea eman izan balitz, salbamena legetik#legetik salbamenik ez Eg 13,38-39; Erm 8,3. zetorkeen benetan. 22Baina Liburu Santuak dioenez, dena bekatupean#dena bekatupean Erm 3,10-19; 11,32. gatibu dago, horrela, Jesu Kristogan sinesten dutenek sinesmenari esker har dezaten Jainkoak agindutakoa.
23Sinesmenaren garaia heldu baino lehen, legepean gatibu#legepean gatibu 4,3. geunden, sinesmena noiz agertuko zain. 24Hala, legea zaintzaile#3,24 zaintzaile: Jatorrizkoak pedagogo dio. Pauloren garaian pedagogoa ez zen hezitzailea; esklaboa zen, haurrak zaindu eta irakasleagana eramaten zituena. izan genuen, Kristorengana bideratzeko#legea zaintzaile 4,2. Kristorengana bideratzeko Erm 10,4., beronengan sinetsiz salbamena lor genezan. 25Sinesmenaren garaia helduz gero, ordea, ez gaude gehiago zaintzailearen menpe.
26Guztiok Jainkoaren seme-alaba#Jainkoaren seme-alabak 4,5; Jn 1,12; Erm 8,15-16. zarete, Jesu Kristogan duzuen sinesmenari esker. 27Izan ere, bataioaz Kristorekin lotuak#bataioaz Kristorekin lotuak Erm 6,3-4. Kristoz jantziak Erm 13,14; Ef 4,24; Kol 3,10. izan zareten guztiok, soinekoz bezala Kristoz jantziak zaudete. 28Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan.#ez judurik, ez jentilik Erm 10,12; 1 Ko 12,13; Kol 3,11. 29Eta Kristorenak baldin bazarete, Abrahamen ondorengo#Abrahamen ondorengo Erm 4,13. zarete, Jainkoaren agintzariaren oinordeko.

Currently Selected:

GALAZIARREI 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy