YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 37

37
Hezurren ikuskaria
1Jaunaren indarra nitaz jabetu zen; beraren espirituak hartu eta hezurrez betea zegoen haran baten erdian utzi ninduen.#Jaunaren indarra nitaz jabetu 1,1-3+. 2Batera eta bestera ibilarazi ninduen haran guztian zehar: hezur-pila izugarria zegoen, guztiz ihartuak. 3Esan zidan Jaunak:
—Gizaseme, bizi ote daitezke hezur hauek berriro?
Erantzun nion:
—Jainko Jauna, zeuk jakingo duzu!
4Esan zidan:
—Hitz egin nire izenean hezur horiei eta esaiezu entzuteko Jaunaren hitza. 5Hau diotset nik, Jainko Jaunak, hezur ihartu horiei: Bizi-arnasa#37,5 Bizi-arnasa: Hebreerazko hitzak haize, arnasa nahiz espiritu adieraz dezake. Hemen esanahiak bereizi egiten ditugu, 6.8.9 eta 10ean bizi-arnasa itzuliz eta 14an espiritu. jarriko dut zuengan, bizi zaitezten.#Bizi-arnasa Ik. Has 2,7+. 6Zainez inguratuko zaituztet, haragia eratuko dut zuen gainean, larruazalez jantzi eta bizi-arnasa emango dizuet, bizi zaitezten; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
7Hitz egin nuen Jaunaren izenean berak agindu bezala, eta hitz egin bitartean hots bat izan zen: lurrak dardara egin zuen eta hezurrak bata bestearekin elkartzen hasi. 8Gainean zainak eta haragia zituztela ikusi nuen, eta larruazalez estaltzen ari zirela; baina ez zuten bizi-arnasarik. 9Esan zidan Jaunak: «Hitz egin nire izenean bizi-arnasari; hitz egin, gizaseme, eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Bizi-arnasa, zatoz lurraren lau aldeetatik eta haize eman gorpu hauei, bizi daitezen». 10Agindu bezala hitz egin nuen. Bizi-arnasa sartu zen hezurretan, bizira itzuli ziren eta zutik jarri: ikaragarrizko gudaroste baten antza zuten.#Ik. Ap 11,11.
11Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hezur horiek Israel herri osoa dira. Hau diote: “Gure hezurrak iharturik daude, galdua dugu itxaropena. Egin du gureak!” #37,11 Adierazpen honek erbesteratuen egoera gogorra islatzen du: herriak galdua du itxaropena. Profetaren ikuskariak berpiztu egin nahi du herriaren gogoa. 12Horregatik, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Nik irekiko ditut zuen hilobiak, nik irtenaraziko zaituztet hilobitik, oi ene herri, eta Israelgo lurraldera eramango. 13Zuen hilobiak ireki eta berorietatik irtenaraziko zaituztedanean, oi ene herri, orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. 14Neure espiritua ezarriko dut zuengan, bizi zaitezten. Zeuen lurraldera eramango zaituztet. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, esandakoa bete egiten dudala. Nik, Jainko Jaunak, esana».
Jaunak Juda eta Israel bilduko
15Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 16«Gizaseme, hartu makila bat eta idatzi gainean “Juda eta berarekin elkarturiko israeldarrak”. Gero, hartu beste makila bat eta idatzi gainean “Jose eta berarekin elkarturiko gainerako israeldarrak” —makila hau Efraimi#37,16 Efraim: Judak hegoaldeko erresuma adierazten du; Josek, Efraimen aitak, iparraldekoa, K.a. 721. urtean desagertua, asiriarrek Samaria konkistatu eta biztanleak erbesteratu zituztenean (ik. 2 Erg 17, 5-6). Ezekielek bi erresumak berriro batean bilduko direla iragartzen du. dagokio—. 17Elkar itzazu bi makilok, bat egin dezaten zure eskuan. 18Eta zure herritarrek zertan ari zaren azaltzeko eskatutakoan, 19adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Joseren makila eta beronekin elkarturiko Israelgo leinuena —Efraimi dagokiona— hartuko dut eta Judaren makilaren kontra ipiniko, eta biak bat izango dira nire eskuan.#Juda eta Israel elkartu Jr 3,18+. Ik. Za 11,7.14. 20Bitartean, eduki zuk eskuan, haien begi-bistan, makila idatziak. 21Gero, adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Egon direneko nazioen artetik batuko ditut israeldarrak; alde guztietatik bildu eta beren lurraldera eramango ditut. 22Nazio bakar bihurtuko ditut lurralde honetan, Israelgo mendietan; errege bakarra izango dute guztiek; ez dituzte berriro bi naziotan bereiziko, ezta bi erresumatan banatuko ere. 23Ez dira gehiago beren idolatria higuingarri eta gaiztakeriez kutsatuko. Errudun bihurtu dituen desleialkeria orotatik#37,23 Errudun… orotatik: Zenbait eskuizkribu eta antzinako itzulpenen arabera; ohiko testuak Bekatu egin zuteneko beren bizilekuetatik dio. askatuko ditut. Garbitu egingo ditut, eta nire herri izango dira eta ni beraien Jainko.#nire herri, beraien Jainko 11,20+. 24David nire zerbitzaria izango dute errege, guztien artzain#37,24 David… errege: Ik. 34,23 oh. artzain: Ik. 34,2 oh. bakar; nire erabakien arabera jokatuko dute eta nire legeak arretaz beteko. 25Jakob nire zerbitzariari eman nion lurraldean biziko dira, non bizi izan baitziren haien gurasoak ere. Han biziko dira beraiek eta beraien ondorengoak betiko, eta David nire zerbitzaria izango dute buruzagi betiko.#Ik. 28,26. 26Bakea ekarriko dien ituna egingo dut beraiekin, betiko balioko duena. Herrialdean ezarri eta ugaldu egingo ditut. Neure santutegia beraien artean jarriko dut betiko.#Bakea ekarriko dien ituna 34,25+. betiko 16,60+. 27Beraiekin biziko naiz: beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. 28Neure santutegia beraien artean betiko jarriko dudanean, orduan jakingo dute nazioek ni naizela Jauna, Israel beretzat sagaratu duena».#Neure santutegia beraien artean Ap 21,3.

Currently Selected:

EZEKIEL 37: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy