YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 34

34
Israelgo buruzagien aurkako mezua
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelgo artzainen#34,2 artzainak: Antzinako Ekialde Hurbileko hizkeran, erregeei artzain deitzen zitzaien, eta erregeei ez ezik, baita gainerako buruzagi eta arduradunei ere. kontra eta adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zoritxarrekoak beren buruak bazkatzen dituzten Israelgo artzainak! Ez ote da artaldea artzainek bazkatu beharrekoa?#Israelgo artzainak Jr 23,1-6; Za 11,15-17; Mt 18,12-14; Jn 10,1-18. 3Ardikiz elikatzen zarete, artilez janzten eta arkumerik ederrenak hiltzen dituzue, baina ez duzue artaldea zaintzen. 4Ez dituzue ardi ahulak indartzen, ez gaixoa sendatzen, ezta hanka lotu ere hautsia duenari; ez duzue desbideratua artaldera ekartzen, ezta galdutakoaren bila joaten ere, baizik eta indarrez eta gogorkeriaz ezarri diezue zeuen agintea.#indarrez ezarri agintea 45,9; 1 Sm 8,11-18. Ik. Mk 10,42-44; 1 P 5,2-4. 5Artzain gabe, ardiak sakabanatu egin dira eta basapiztien harrapakin bihurtu.#Artzain gabe Zen 27,17; Mt 9,36. artaldea sakabanatua Jr 23,1+. 6Mendi eta muinoetan noraezean dabil nire artaldea#34,6 noraezean dabil nire artaldea: Segur aski, mendietan egiten ziren idolatriazko kultuak aipatzen dira; baina baita buruzagien axolagabekeriak eragindako erbestealdia ere.; lurralde osoan dago sakabanatua, eta inor ez da berorretaz arduratu eta bila joaten. 7Horregatik, artzainok, entzun nire, Jainko Jaun honen, mezua: 8Ala ni, Jainko Jauna! Nire artaldea larrutua eta basapiztia guztien harrapakin izan da artzainik ez zuelako, eta artzainak ez dira nire artaldeaz arduratu; aitzitik, artzainek beren buruak zaindu dituzte eta ez nire artaldea; 9beraz, artzainok, entzun nik, Jainko Jaunak, diodana: 10Artzainen kontra ekingo diot: neure artaldea itzultzera behartuko ditut eta artzain-kargutik botako, ez dituzte aurrerantzean beren buruak bazkatuko; horien hortz artetik aterako ditut ardiak eta ez dituzte berriro elikagai izango. 11Hau baitiot nik, Jainko Jaunak: Ni neu egingo naiz artaldearen kargu, neu arduratuko hartaz.#Jainkoa bera artzain Is 40,11; Jr 23,3; Mi 7,14-15; Sal 23,1-4; 80,2. Ik. Jn 10,1-18. 12Artaldea sakabanatu zaionean, artzaina bere ardiez arduratzen den bezala, halaxe arduratuko naiz ni neure ardiez; egun lainotsu eta ilunean#34,12 egun lainotsu eta ilunean: Jaunaren zigor-egunaren —Jerusalemen hondamendi eta gatibualdiko egunaren— aipamena (ik. Am 5,18). sakabanaturiko leku guztietatik aterako ditut. 13Herri eta lurralde arrotzetatik atera eta bilduko ditut, eta beren lurraldera eramango; Israelgo mendietan bazkatuko ditut, haran eta herrialdeko bizileku guztietan.#Jaunak bilduko 11,17+. 14Larre oparotan bazkatuko ditut, Israelgo mendi garaietan izango dituzte eskortak. Han hartuko dute atseden eskorta ederretan, eta larre oparotan bazkatuko dira Israelgo mendietan. 15Nik neuk larratuko dut artaldea, eta neuk harraraziko diot atseden. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 16Ardi galduaren bila joango naiz, desbideraturik dabilena artalderatuko, hautsia duenari hanka lotuko, gaixoa indartu egingo dut. (Baina ardi gizenak eta indartsuak suntsitu egingo ditut#34,16 suntsitu egingo ditut: Grekozko itzulpenak zaindu egingo ditut dio, hurbileko testuinguruari lotuago; baina jatorrizkoak aurreratu egiten du 17-22 zatian luzeago azalduko duen ideia.). Zuzen zainduko ditut neure ardiak.#Ardi galduaren bila Lk 15,4-7.
Jainkoak bere herriari lagundu
17«Zuei, nire artaldekoei, hau diotsuet nik, Jainko Jaunak: Nik erabakiko dut ardien arteko auzia, ahari eta akerren artekoa.#ardien arteko auzia Mt 25,32-33. 18Ez al duzue nahikoa larre bikainetan bazkatzea? Zergatik zapaldu hankapean gainerako larrea? Ez al duzue nahikoa ur garbia edatea? Zergatik zikindu gainerakoa zeuen hankaz? 19Eta nire ardiek zuek zanpatutakoa jan behar dute eta zuek zikindutakoa edan. 20Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Nik neuk erabakiko dut ardi gizenaren eta argalaren arteko auzia. 21Ardi gaixoak beso-bizkarrez bultzaka eta adarka bazkatokitik kanpora bota dituzuelako, 22neure ardiei laguntzera etorriko naiz, luzaroagoan suntsi ez ditzaten; nik neuk erabakiko dut ardien arteko auzia. 23Artzain bakar bat jarriko dut artaldearen buru, David neure zerbitzaria#34,23 David neure zerbitzaria: Daviden ondorengoa itxaron du Ezekielek, beste zenbait profetak bezala (ik. Is 9,5-6; Jr 23,5; Za 3,8); David etorkizuneko erregearen eredu da.; berak bazkatuko ditu, bera izango dute artzain.#Artzain bakarra, David 37,22.24. Ik. Jr 23,5+. 24Ni, Jauna, izango naute Jainko eta David nire zerbitzaria buruzagi. Nik, Jaunak, hitzemana. 25Bakea ekarriko dien ituna egingo dut neure artaldearekin: basapiztiak desagerraraziko ditut herrialdetik, seguru biziko dira landa zabalean eta lasai lo egingo basoetan.#Bakea ekarriko dien ituna 37,26; Is 11,6-9; Os 2,20. seguru biziko 28,26+. 26Neure mendi santuaren inguruan ezarriko ditut#34,26 Neure… ezarriko ditut: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: Horiek eta nire muinoaren inguruak bedeinkazio egingo ditut. Mendi santua Jerusalemgo Sion mendia da. eta sasoian sasoiko euria bidaliko diet, neure bedeinkazioaren ezaugarri. 27Landako zuhaitzek fruitua emango dute, lurrak uzta, eta nitarrak lasai biziko dira lurraldean. Beraien uztarriaren lokarriak apurtu eta esklabo bihurtu dituztenen eskupetik libratuko ditudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna.#orduan jakingo dute 6,7+. 28Ez dituzte berriro beste nazioek larrutuko, ezta basapiztiek irentsiko ere. Seguru biziko dira, inork izutu gabe. 29Herrialdea baratzea jori bihurtuko diet; ez ditu berriro goseak joko eta beste nazioek ez dituzte lotsaraziko. 30Orduan jakingo dute ni, Jauna, beren Jainkoa, berekin nautela, eta beraiek, Israel herria, nire herri direla. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 31Zuek, nire artalde, nire zainpeko ardi zarete, eta ni zuen Jainko. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 34: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy