YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 24

24
Tupina herdoildua: Jerusalem kondenatua
1Bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren#24,1 Bederatzigarren… hilaren: K.a. 589ko abendua/588ko urtarrila (ik. 2 Erg 25,1). hamarrean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, idatzi gaurko egunaren data; gaurko egunez, hain zuzen ere, eraso baitio Babiloniako erregeak Jerusalemi. 3Kontaiozu parabola bat herri errebelde honi eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:
«Jarri tupina sutan#24,3 tupina sutan: Jerusalem setiatuaren irudi da hemen (ik. 11,3 oh.).
eta bota ura bertara.#tupina 11,3-12.
4Ipini okela-zatiak,
zatirik onenak,
izter eta bizkarraldea;
baita hezurrik onenak ere.
5Hartu arkume ederrena;
gero, pilatu azpian egurra#24,5 egurra: 10. tx.aren arabera emana; jatorrizkoak hezurrak dio.,
irakin dezala borbor,
hezurrak ere ongi egosteko.
6Izan ere, hau diot nik,
Jainko Jaunak:
Ai hiri odolzalea,
herdoildutako tupina,
herdoila galtzen ez duena!
Hustu ezazu zatirik zati,
bakar bat ere utzi gabe#24,6 bakar bat ere utzi gabe: H.h., beraren gain zotz egin gabe..
7Izan ere, isuri duen odola
beraren baitan dago:
haitz soilaren gainean isuri du
eta ez lurrera,
hautsak estal ez dezan#24,7 hautsak estal ez dezan: Estali gabeko odol-isuria Jaunari garrasika ari zaio mendeku eske (ik. Has 4,10; Is 26,21; Jb 16,18)..
8Nire sumina suspertu du;
mendeku gabe gera ez dadin,
haitz soilean, estali gabe,
utzi dut isuri duen odola.
9Beraz,
hau diot nik, Jainko Jaunak:
Ai hiri odolzalea!
Su handia egingo dut nik ere.
10Pilatu egurra erruz
eta piztu sua;
egosi ongi haragia,
bota gozagarriak,
eta desegin daitezela hezurrak.
11Utzi txinparta gainean
tupina hutsik,
berotu brontzea goritu arte,
ea zikinkeria urtu
eta herdoila joaten zaion.
12«Baina ahalegin guztiak alferrik#24,12 Baina… alferrik: Testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.! Herdoil asko du eta suak ere ezin kendu.#Herdoila ezin kendu Ik. 22,18+. 13Jerusalem! Kutsaturik zaude zeure likiskeriaz; garbitu nahi izan zaitut, baina ez didazu zikinkeria garbitzen utzi. Ez zara, bada, garbi geldituko nire sumina zure gain zeharo hustu arte. 14Nik, Jaunak, hitz egin dut eta bete egingo dut, atzera egin gabe; ez naiz errukituko, ez damutuko. Zure jokabidearen eta egintza txarren arabera epaituko zaitut. Nik, Jainko Jaunak, esana».#ez naiz errukituko 5,11+.
Profetaren emaztearen heriotza
15Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 16«Gizaseme, zure begien pozgarri dena kenduko dizut bat-batean. Baina zuk ez egin dolu, ez hasi aieneka edo negarrez. 17Egin negar isilean, baina ez egin ohiko dolurik; jarri buruzapia, jantzi sandaliak, ez estali aurpegia eta ez jan hileta-ogirik#24,17 hileta-ogirik: H.h., giza ogirik; ez dakigu zein ohitura adierazten den. Tx.ean aipatuak, dena den, dolu-usadioak dira.».
18Goizean herriari hitz egin nion; arratsean emaztea hil zitzaidan eta, biharamunean, agindutako guztia bete nuen. 19Esan zidan jendeak: «Ez al diguzu azaldu behar zer esan nahi duen egiten ari zarenak?» 20Erantzun nien: «Hau esan dit Jaunak: 21Hitz egiozu Israel herriari eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zuen babesleku eta harrogarri, begien pozgarri eta bihotzen xarma den neure santutegia profanatuko dut. Jerusalemen utzi zenituzten seme-alabak#24,21 seme-alabak: K.a. 597ko erbestealdian populazioaren zati bat bakarrik eraman zuten erbestera. gerran hilko dira. 22Eta orduan, Ezekielek egin duena egingo duzue: ez duzue aurpegia estaliko, ezta hileta-ogirik jango ere. 23Buruzapiekin eta sandaliekin jarraituko duzue, ez duzue dolu egingo, ezta negarrik ere, baizik eta zeuen erruengatik galduko zarete eta elkarren artean jardungo negar-zotinka. 24Ezekiel seinale izango da zuentzat; berak egin duen guztia egingo duzue. Eta hori gertatzean, orduan jakingo duzue ni naizela Jainko Jauna».#Ezekiel seinale 12,6+.
25Esan zidan Jaunak: «Hara, gizaseme, babesleku eta alaitasun zoragarri, begien pozgarri eta bihotzen xarma zutena kenduko diet, baita seme-alabak ere. 26Hori gertatuko den egunean, iheslari bat iritsiko zaizu berri ematera. 27Iheslaria iristeaz bat, zure ahoa zabalduko da eta hitz egingo duzu, ez duzu mutu jarraituko. Beraientzat seinale izango zara eta jakingo dute ni naizela Jauna».#ez duzu mutu jarraituko 33,22. Ik. 3,26+.

Currently Selected:

EZEKIEL 24: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy