YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 6

6
Agindu nagusia
1«Agindu, lege eta erabakiok zuen Jainko Jaunak zuei irakasteko emanak dira, jabetzan hartzera zoazten lurraldean bete ditzazuen. 2Jaunari zeuen Jainkoari begirunea behar diozue izan, bai zeuek eta bai ondorengoek, nik agintzen dizkizuedan beraren lege eta agindu guztiok bizitza osoan betez; hori eginez, luzaro biziko zarete.#Jaunari begirunea 4,10+. luzaro bizi 4,26+. 3Onar itzazue, bada, israeldarrok, eta saiatu betetzen. Horrela, zoriontsu izango zarete eta biziki ugalduko esnea eta eztia darizkion lurraldean#6,3 esnea… lurraldea: Ik. Ir 3,8 oh., Jaunak zuen arbasoen Jainkoak hitzeman bezala.#saiatu betetzen 5,1+. zoriontsu izan 4,40+.
4«ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da#6,4 Entzun, Israel: 4-9 tx.ek judu zintzoek egunero errezatzen duten Xema (Entzun) deituriko otoitza biltzen dute. Hebreerazko eskuizkribuetan txatal honetako lehen eta azken hitzak letra handiz ematen dira, esaldiaren garrantzia azpimarratzeko. Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da: Honela ere itzul daiteke: Jauna gure Jainkoa da Jaun bakarra.!#Entzun, Israel Mt 22,37 par. Jauna bat bakarra 4,35.39; 1 Ko 8,4. 5Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.#Maitatu Jauna 5,10; 7,9; 10,12; 11,1.13.22; 13,4; 19,8-9; 30,6.16.20; Jos 22,5; 23,11; Sal 31,24. bihotz-bihotzez 4,29+. 6Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok;#Ik. 11,18-21.#gaur ematen… 4,8+. 7irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean;#irakatsi seme-alabei 11,19. Ik. 4,9+. 8lot itzazu seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala#6,8 seinale… oroigarri bezala: Ik. Ir 13,9 oh. Judu zintzoek legearekiko atxikimenduaren seinaletzat bekokian eta eskumuturrean legeko hitzak idatziak zituzten pergamino-zatiak lotzeko ohitura hartu zuten (ik. Mt 23,5). bekokian, 9eta idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran.
Israelek ez du Jauna ahaztu behar
10«Zeuen Jainko Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez zuei emango zizuela#6,10 zuei emango zizuela: Ik. 1,8 oh. agindutako lurraldean sarraraziko zaituzte. Lurralde horrek zuek eraiki gabeko hiri handi eta ederrak ditu, 11zuek bildu gabeko ondasun-mota guztiz beteriko etxeak, zuek zulatu gabeko putzuak, zuek landatu gabeko mahasti eta olibadiak. Asetzeraino jan ahal izango duzue.#Asetzeraino jan 8,10.12; 11,14-15; 31,20; Es 30,8-9. 12Orduan, ez ahaztu Jauna, Egiptotik, esklabotzatik, atera zaituztena.#ez ahaztu Jauna 4,9+. 13Begirune izango diozue Jaunari zeuen Jainkoari, bera bakarrik gurtuko duzue eta beraren izenean zin egingo.#Begirune Jaunari 4,10+. Ik. Mt 4,10. 14Ez ibili auzoko herriek gurtzen dituzten jainko arrotzen atzetik,#Ez gurtu jainko arrotzak 7,4.16; 11,16.28; 13,3.7.13-14; 28,14; 29,25. Ik. 5,7; Ir 20,3+. 15zeuen erdian duzuen Jauna, zeuen Jainkoa, Jainko jeloskorra baita; bestela, haren haserrea piztuko da zuen aurka eta suntsitu egingo zaituzte lur gainetik.#zeuen erdian Jauna 4,7+. Jainko jeloskorra 5,9; Ir 20,5+. 16Ez tentatu Jauna zeuen Jainkoa, Masan egin zenuten bezala.#Ez tentatu Jauna Mt 4,7. Masan bezala 9,22; 33,8; Ir 17,7+.
17«Bete arretaz Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizkizuen agindu, lege eta xedapenak. 18Egin Jaunarentzat zuzen eta atsegin dena, zoriontsu izan zaitezten eta Jaunak zuen arbasoei zin eginez hitzemandako lurralde ederrean sartu eta jabetzan har dezazuen.#Jaunarentzat zuzen eta atsegin dena 12,25.28; 13,19; 21,9; Ir 15,26. lurralde ederra 1,25+. 19Jaunak ihes eragingo die etsai guztiei zuen aurretik, berak hitzeman bezala.
Etxekoentzat irakaspena
20«Bihar edo etzi zuen seme-alabek galdetzean: “Zer esan nahi dute Jaunak geure Jainkoak agindu dizkigun lege, xedapen eta erabaki horiek?”,#seme-alabek galdetzean Ir 10,2+. 21hau erantzungo diezue#6,21 hau erantzungo diezue: Fede-aitorpen honi buruz, ik. 26,5 oh.: Faraoiaren esklabo ginen Egipton, eta Jaunak ahalmen handiz atera gintuen bertatik.#esklabo Egipton 5,15+. ahalmen handiz atera 4,34+. 22Jaunak mirari handiak eta egintza izugarriak egin zituen gure begi-bistan faraoiaren eta beraren etxekoen kontra eta Egipto osoaren kontra;#mirari handiak 4,34+. 23gu, berriz, handik atera egin gintuen, eta hona ekarri, gure arbasoei zin eginez agindutako lurraldea emateko. 24Gero, lege horiek guztiak betetzeko agindu zigun Jaunak geure Jainkoak eta berarenganako begirunean bizitzeko, beti zoriontsu izan gintezen eta bizirik iraun genezan, gaur bezala.#Ik. 6,2-3+. 25Jaunak geure Jainkoak zuzentzat hartuko gaitu, agindu guztiok betetzen saiatzen bagara, berak agindu bezala.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy