YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 4

4
Jaunari obeditzea Israelen benetako jakinduria
1«Orain bada, israeldarrok, onartu irakasten dizkizuedan lege eta erabakiak, eta bete; horrela, biziko zarete eta Jaunak zeuen arbasoen Jainkoak ematen dizuen lurraldeaz jabetuko.#bete legea eta biziko zarete 5,33; 6,24; 8,1; 16,20; 30,16.19-20; Lb 18,5+; Am 5,14. 2Ez erantsi, ez kendu, nik agintzen dizuedanetik ezer; aitzitik, bete nik Jaunaren zeuen Jainkoaren izenean ematen dizkizuedan aginduak.#Ez erantsi, ez kendu 13,1; Koh 3,14; Ap 22,18-19. Ik. 5,22. 3Zeuen begiz ikusia duzue Jaunak Baal-Peorren#4,3 Baal-Peor: 3,29ko Bet-Peorren beste deitura bat; hemen Zen 25,1-9ko gertakizuna gogoratzen da. eginikoa: nola suntsitu zituen zuen artetik Peorko Baal jainkoari jarraitu zioten guztiak;#Jaunak Baal-Peorren eginikoa Zen 25,1-9. 4zuek, berriz, Jaunari zeuen Jainkoari atxikirik iraun zenutenok, bizirik zaudete oraindik. 5Hara, Jaunak nire Jainkoak agindutako legeak eta erabakiak irakasten dizkizuet, jabetzan hartzera zoazten lurraldean bete ditzazuen. 6Bete arretaz, horrek jakintsu eta buruargi egingo baitzaituzte herrien begietan. Lege hauen berri jakitean, esango dute: “Bai herri jakintsu eta buruargia nazio handi hau!”#legea betetzeak jakintsu egin Sal 19,8; Jb 28,28; Es 9,10; Si 1,14-20. 7Izan ere, ez da munduan naziorik, handia bada ere, bere jainkoak guk bezain hurbil dituenik, guk Jauna geure Jainkoa, dei egiten diogun bakoitzean, dugun bezain hurbil, alegia;#Jainkoa herriarengandik hurbil 4,32-34; 6,15; 7,21; 30,14; Sal 145,18; 147,19-20. 8ezta gaur adierazten dizuedan irakaspen hau bezain lege eta erabaki zuzenak dituenik ere.#gaur adierazten dizuedan legea 4,39.40; 5,1; 6,6; 7,11; 8,1.11; 11,13.27-28; 13,19; 26,17.18; 27,1; 28,1; 30,2.8.11.16; Ir 34,11.
Idoloak baztertu
9«Baina kontuz! Ez gero ahaztu ikusi dituzuen gertakariak, ez kendu gogotik zeuen bizitza osoan. Eman jakitera zeuen seme-alaba eta bilobei ere.#Ez ahaztu 4,23; 6,12; 8,11.19; 26,13; 32,18. Eman jakitera ondorengoei Ir 10,2+. 10Izan gogoan bereziki Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean Horeb mendian#4,10 Horeb mendia: Ik. Ir 3,1 oh. Dt-an Sinai mendiari Horeb deitzen zaio. egon zineteneko eguna. Jaunak agindua zidan: Bildu herria nire aurrean. Neure hitzak entzunaraziko dizkiet, beti nireganako begirunean bizitzen ikas dezaten, eta irakaspen bera seme-alabei eman diezaieten.#Israel Horeb mendian Ir 19,16-20. Bildu herria nire aurrean 29,9-12; 31,12; Jos 24,1. Jaunarenganako begirunea/Jauna errespetatu 5,29; 6,2.13.24; 8,6; 10,12.20; 13,5; 14,23; 17,19; 28,58; 31,12; Es 1,7+; Si 1,11+.
11«Zuek mendi barrenera hurbildu zineten eta han gelditu; mendia sutan zegoen, zerurainoko sugarretan, laino itxi eta ilun-beltzez inguratua.#mendia sutan 5,22; Ir 20,21; Heb 12,18. 12Jauna suaren erditik mintzatu zitzaizuen: haren hitzak entzun zenituzten, baina ez zenuten irudirik ikusi; ahotsa entzun zenuten bakarrik.#Jauna suaren erditik mintzatu 4,36; 5,22-27; Ir 19,19; Heb 12,19. 13Jaunak ituna iragarri zizuen, bete behar zenituzten hamar aginduak#4,13 hamar aginduak: Ik. Ir 20,1 oh., eta bi harlauzatan idatzi zituen.#harlauzak 5,22; 9,9-17; Ir 24,12+. 14Niri, berriz, legeak eta erabakiak zuei irakasteko agindu zidan Jaunak, jabetzan hartzera zoazten lurraldean bete ditzazuen.
15«Izan kontu, beraz! Jauna suaren erditik Horeb mendian mintzatu zitzaizuenean, ez zenuten inolako irudirik ikusi. 16Ez galbideratu edonolako idolo edo jainko-irudiak eginez: gizonezkonahiz emakumezko-irudiak,#Ez jainko-irudirik egin Ir 20,4+. 17lur gaineko abere- nahiz airean hegan doazen hegazti-irudiak, 18lurrean arrastaka dabiltzan narrasti- nahiz lur azpiko uretan dabiltzan arrain-irudiak. 19Zerurantz begiratu eta eguzki, ilargi, izar eta astro guztiak ikustean, ez eman amore, aurrean ahuspeztuz, haiek gurtzeko tentazioari, Jaunak zuen Jainkoak munduko beste herri guztiei utzi baitizkie jainkotzat.#astroak gurtu 17,3; 2 Erg 23,4-5; Jr 8,2+. 20Zuek, ordea, Jaunak hartu eta Egiptotik, burdina urtzeko labetik#4,20 burdina urtzeko labe: Irudiak hebrear zapaldu eta ustiatuek Egipton izandako egoera jasangaitza adierazten du., atera zaituzte, bere herri eta ondare egiteko, gaur egiaz zareten bezala.#Jaunaren herri eta ondare 7,6+.
21«Jauna haserretu egin zen nirekin zuen erruz, eta zin egin zuen ez nuela Jordan ibaia igaroko eta ez nintzela sartuko berak ondaretzat emango dizuen lurralde ederrean.#Jauna Moisesekin haserretu 1,37+. 22Nik, Jordan igaro gabe, lurralde honetan hil behar dut; baina zuek igaroko duzue eta lurralde oparo horren jabe egingo zarete.#Moises hil 34. 23Ez gero ahaztu zuen Jainko Jaunak zuekin burutu duen ituna, ez egin ere edozein izakiren irudiko idolorik, Jaunak zeuen Jainkoak galarazi baitizue; 24izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, Jainko jeloskorra#4,24 Jainko jeloskorra: Ik. Ir 20,5 oh. da, su kiskalgarria.#Jauna su kiskalgarria 9,3; Is 33,14; Heb 12,29. Ik. Ir 24,17.
Desleialtasuna, zigorra eta itzulera
25«Belaunaldiak pasatuko dira eta herri zaharra izango zarete lurraldean. Orduan, galbideratu eta edozein izakiren irudiko idolorik egiten baduzue, Jaunari zeuen Jainkoari gaizki iruditzen zaiona eginez eta haserraraziz,#Jaunari gaizki iruditzen zaiona egin 9,18; 17,2; 31,29; Zen 33,13; Ep 2,11. Ik. 28,15-68. 26gaur zeru-lurrak jartzen ditut lekuko zuen aurka: Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean berehala galduko zarete. Ez duzue luzaroan iraungo bertan, erabat suntsituko baitzaituztete.#zeru-lurrak lekuko 30,19; 31,28; 32,1; Is 1,2. berehala galduko 8,19-20; 11,17; 30,18; Jos 23,16. luzaro bizi 4,40; 5,16.33; 11,9; 30,18; Ir 20,12; Es 3,2+.
27«Jaunak beste herrietan barreiatuko zaituzte; zuetariko gutxi batzuk besterik ez dira bizirik geldituko Jaunak eramango zaituzten nazioetan.#Jaunak herrietan barreiatuko Lb 26,33; 2 Erg 17,6; Jr 9,15+. gutxi batzuk bizirik 28,62; Is 10,20-22. 28Han, giza eskuz eginiko zurezko eta harrizko jainkoak gurtu beharko dituzue, ez ikusi eta ez entzun, ez jan eta ez usaindu egiten ez dutenak.#giza eskuz eginiko idoloak gurtu 28,36.64; 29,16; 2 Erg 19,18; Is 44,9-20; Jr 2,27-28; Sal 115,3-8. 29Han zaudetela, Jaunaren zeuen Jainkoaren bila hasiko zarete, eta aurkitu ere aurkituko duzue, bihotz-bihotzez eta gogo osoz harengana jotzen baduzue.#Jaunaren bila hasiko 30,1-5; Jr 29,13-14; 50,4; Os 3,5; 5,15. bihotz-bihotzez eta gogo osoz 6,5; 10,12; 11,13; 13,4; 26,16; 30,2; Jos 22,5; 2 Erg 23,25; Mk 12,30.
30«Denboraren joanean, mehatxu hauek gauzatu eta atsekabealdian aurkitzean, Jaunarengana zeuen Jainkoarengana itzuliko zarete eta haren esanera jarriko;#mehatxuak 28,15-68. 31Jauna, zuen Jainkoa, Jainko bihozbera baita, ez zaituzte utziko, ez suntsituko, ezta ahaztuko ere zuen arbasoei zin eginez hitzemandako itunaz.#Jauna Jainko bihozbera 13,18; 30,3; Ir 34,6-7+.
Jaunak herria harrigarriro hautatu
32«Galdetu antzinako garaiei, zuen aurretik izandakoei, Jainkoak munduan gizakia egin zuen egunetik hasita; galdetu munduaren ertz batetik besteraino, ea inoiz horrelakorik gertatu edo entzun izan den. 33Ba ote da herririk, zuek bezala Jainkoa suaren erditik mintzatzen entzun eta bizirik gelditu#4,33 Jainkoari entzun eta bizirik gelditu: Israeldarrek zinez uste zuten ez zitekeela bizirik iraun, Jainkoa ikusi edota berarekin harreman zuzenak izan ondoren (ik. 5,24-26 eta Ir 33,20). suaren erditik: Ik. Ir 19,18 oh. denik? 34Izan al da inoiz jainkorik, herri bat beste baten menpetik askatu eta beretzat hartzera etorri denik? Bada, Egipton zeuen begi-bistan horixe egin zuen Jaunak zuen Jainkoak. Ezaugarri asko eman zituen, eta mirariak eta egintza harrigarriak egin; borrokaren bidez, ahalmen handiz eta esku indartsuz askatu zintuzten, etsaiengan izua sortuz.#mirariak eta egintza harrigarriak Egipton 6,22; 7,19; 11,3; 26,8; 29,2; 34,11; Ir 7,3+. ahalmen handiz atera 5,15; 6,21; 7,19; 11,2; 26,8.
35«Jauna dela Jainkoa jakin dezazuen ikusarazi zaizue hori guztia: ez da bera besterik#4,35 34-35 tx.etan Egipton gertatua laburbiltzen da (ik. Ir 7,14—12,36) eta gertatuaren helburua adierazten (ik. Ir 10,2).. 36Bere ahotsa entzunarazi dizue zerutik, zentzarazteko; lurrean bere su handia erakutsi dizue, eta hark suaren erditik esandako hitzak entzun dituzue. 37Zuen arbasoak maite izan zituelako hautatu zaituzte zuek, haien ondorengook, eta ahalmen handiz Egiptotik atera.#Jaunak herria maite 7,8.13; 10,15; 23,6; 33,3; Jr 31,2-3. 38Zuena baino herri handiago eta ahaltsuagoak bota ditu, zuek haien lurraldera eraman eta lurraldea zuei ondaretzat emateko, gaur egun gertatzen den bezala.#herri ahaltsuagoak bota 7,1; 9,1; 11,23; Jos 3,10.
39«Aitortu, beraz, gaur, eta izan beti gogoan Jauna dela Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik. 40Bete gaur ematen dizkizuedan lege eta aginduak, zoriontsu izan zaitezten zeuek eta zuen ondorengoak, eta luzaro bizi, Jaunak zeuen Jainkoak betiko ematen dizuen lurraldean».#zoriontsu izan 5,16.29.33; 6,3.18.24; 10,13; 12,25; 19,13; 22,7.
Babes-hiriak Jordanen ekialdean
41Orduan, hiru hiri aukeratu zituen Moisesek Jordanen ekialdean,#Babes-hiriak 19,1-13; Zen 35,9+. 42hiltzaileak haietan ihesleku izan zezan: aurrez gorrotatzen ez zuen norbait nahi gabe hiltzen zuenak hiri haietako batera egingo zuen ihes, bizirik irauteko. 43Hiriok hauek ziren: Betzer, basamortuan, lautadan, Rubenen leinukoentzat; Ramot, Galaaden, Gaden leinukoentzat, eta Golan, Baxanen, Manasesen leinu-erdikoentzat.
MOISESEN BIGARREN HITZALDIA (4,44—26,19)
Sarrera
44Hona hemen Moisesek israeldarrei emandako irakaspena, 45hona Egiptotik irten ondoren adierazi zizkien erabaki, lege eta xedapenak. 46Jordanen ekialdean aurkitzen ziren israeldarrak, Bet-Peor aurreko haranean, Hexbongo Sihon errege amortarraren lurraldean. Egiptotik irten ondoren, Moisesek eta israeldarrek Sihon erregea garaitu zuten#Sihon eta Og 1,4+. 47eta beronen lurraldeaz jabetu, Baxango Og erregearenaz bezalaxe (Sihon eta Og, Jordanez ekialdean bizi ziren amortarren erregeak ziren). 48Haien lurraldea Arnon erreka ondoko Aroer hiritik Sirion#4,48 Sirion: Sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Sion dio. Hitz honen idazkera, hebreeraz, ez da Jerusalemgo Sion mendiarena bera. edo Hermon mendiraino hedatzen zen, 49eta Jordanen ekialdeko Araba haran guztian zehar Pisga mendiaren magaleko Itsaso Hileraino.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy