YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 32

32
Moisesen kantika#32,1 Moisesen kantika: Israelen historiaren oinarrizko gertakizunei buruzko gogoeta lirikoa da, Biblian zehar aurkitzen ditugun beste zenbaiten antzekoa: adib., Ir 15; 1 Sm 2; 2 Sm 22 eta Maria, Zakarias eta Simeonen kantikak Lk 1—2 kap.etan.
Jauna, Israelen babes-harkaitza
1«Adi, zeruok,
eta mintzatuko naiz,
entzun, lurra, nire ahoko esanak;
2jaits bedi nire irakaspena
euria bezala,
isur bitez nire esanak
ihintza bezala,
euri-lanbroa belarretan bezala,
langarra zelaian bezala.#irakaspena euria bezala Is 55,10; Os 6,3; Jb 29,23. Ik. Sal 72,6.
3Jaunaren izena aldarrikatuko dut:
aitortu handi dela gure Jainkoa.
4Bera babes-harkaitza:
hark egina benetan bikaina,
haren jokabidea zuzen-zuzena;
Jainko leiala da bera,
bidegabekeriarik gabea,
zintzoa beti eta zuzena.#babes-harkaitza 32,31; Is 17,10; 44,8; Hab 1,12; Sal 28,1+. haren jokabidea zuzena Sal 145,17; Ap 15,3. zintzoa eta zuzena Sal 33,4; Erm 9,14.
5Akasgabe sortu zituen seme-alabak
gaiztotu egin zaizkio#32,5 Akasgabe… zaizkio: Hebreerazko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.:
jende makur eta bide-galdua da.#seme-alabak gaiztotu 32,20; Is 1,2-4; Os 1,2; 2,6.
6Hori al da Jaunari erantzuteko era,
herri ergel eta zentzugabe hori?
Ez al da bera bizia eman dizun aita,
egin eta finkatu zaituena?#bera egin zaituen aita 1,31+; 32,18; Is 43,1; 64,7; Jn 8,41.
7Gogoratu antzinako egunak,
pentsatu iraganeko urteetan;
galdegin aitari eta kontatuko dizu,
galdegin zaharrei eta azalduko:#galdegin zaharrei 4,32.
8Goi-goikoak,
herriak nor bere lurraldean jartzean,
gizateria munduan banatzean,
lur-mugak finkatu zizkien herriei,
bakoitzari
bere jainko zaindaria emanez#32,8 bakoitzari bere jainko zaindaria emanez: Grekozko itzulpenean eta Qumrango eskuizkribuetan oinarrituriko itzulpena. Itzulpen honen arabera herri bakoitzak zerutar izaki bat, jainko nahiz aingeru, zuen zaindari (ik. 4,19; Sal 82,1; 89,7). Hebreerazko ohiko testuak hau dio: Israelen semeen kopuruaren arabera..#Goi-goikoak herriak banatu Has 10; Eg 17,26.
9Baina Israel
bere herritzat aukeratu zuen,
Jakoben herria
bere oinorde berezitzat.#Israel Jaunaren oinorde berezi 7,6+; Za 2,16; Si 17,17.
10Basamortuan aurkitu zuen,
uluz beteriko bakardadean;
inguratu eta bere ardurapean
hartu zuen, begi-ninia bezala zaindu.#Basamortuan aurkitu Jr 2,2+; Os 13,5. begi-ninia bezala Sal 17,8. zaindu 2,7; 8,2-4; 29,4-5.
11Arranoak, habiaren gain hegaldaka,
kumeak hegadarako
bizkortzen dituen bezala,
halaxe Jaunak ere: hegoak zabaldu,
israeldarrak hartu
eta luma gainean eraman zituen.#Arranoak kumeak bezala Ir 19,4+.
12Jaunak bakarrik eraman zituen,
ez zuen berekin jainko arrotzik.#Jaunak bakarrik eraman Has 24,27; Ir 13,21; 15,13; Sal 80,2.
13Mendi-gainetan ezarri zituen#32,13 ezarri zituen: Jatorrizkoak zaldi gainean ibilarazi zituen dio; lurralde menditsuak eragiten duen irudia da, Jainkoak herria bertan kokatu zuela esateko.,
landako fruituz elikatu;
basaeztiz hazi zituen,
harkaitzetik sorturiko olioz;#aukerako janariak Ik. 8,7-10; 11,10-17.#basaeztiz, harkaitzeko olioz Sal 81,17; Jb 29,6.
14behi-gaztanbera eta ardi-esnea,
bildots gizenen haragia,
aukerako ahariak eta akerrak,
ogi-irin garbi bikaina
eman zizkion janari
eta ardoa, mahats-odola, edari.
Israelen desleialtasuna
15«Gizendu egin zen Jexurun#32,15 Jexurun: Israel herria adierazteko izena, hemen eta 33,5.26 eta Is 44,2an erabilia. Ez da segurua izenaren jatorria, ezta esanahia ere. Jaxar (zuzen) hitzarekin lot daiteke, eta kasu honetan ironiaz esana egongo litzateke, edota Xor (zezen) hitzarekin, gizendu eta gero egoskor bihurtzen den zezena gogoraraziz.
eta ostikoka hasi
—asebete zinen, gizendu,
lodi-lodi egin—;
bere egile zuen Jainkoa utzi zuen
eta salbatzaile zuen harkaitza
desohoratu.
16Mindu egin zuten
jainko arrotzak gurtuz,
iraindu
beren jokabide higuingarriaz.#Ik. 32,21.
17Deabruei eskaini zizkieten
sakrifizioak,
ezagutzen ez zituzten sasijainkoei,
arestian etorritako jainko berriei,
arbasoek inoiz gurtu ez zituztenei.#Deabruei sakrifizioak Sal 106,37; 1 Ko 10,20; Ap 9,20. ezagutzen ez zituzten jainkoak 11,28; 13,3.7.14.
18Sortu zaituztena, berriz,
zeuen Harkaitza,
mespretxatu egin duzue,
mundura ekarri zaituztena
ahazturik utzi.#Jainkoa ahaztu 4,9+.
Jainkoaren zigorra
19«Seme-alaben iraina ikustean,
baztertu egin zituen Jaunak.
20Esan zuen:
Ezkutatu egingo diet aurpegia,
eta ikusiko dut zer amaiera duten,
jende gaiztotua baita,
leialtasunik gabeko seme-alabak.
21Jainko ez zirenengana joz
mindu ninduten,
beraien idolo hutsalez iraindu;
herri ez den batekin
minduko ditut nik ere,
nazio ergel baten bidez irainduko.#Ik. Erm 10,19.
22Sutan dago nire haserrea:
Herio Leize hondoraino iritsiko da
beronen garra,
lurra eta bertako emaitzak
irentsiko ditu,
mendien oinarriak kiskaliko.
23Zoritxarrak bidaliko dizkiet
samaldan,
neure gezi guztiak jaurtiko.#Jaunaren geziak 32,42; Ez 5,16; Sal 38,3; Jb 6,4.
24Goseak akituko ditu,
sukar eta izurri gaiztoek erasango;
txikituko dituzten basapiztiak
bidaliko dizkiet,
pozoiz akabatuko dituzten sugeak.#Goseak akituko 28,48.53-57. basapiztiak Lb 26,22; Ez 14,15.21. gosea, basapiztiak, izurria Lb 26,22-28; Ez 5,16-17.
25Kalean ezpatak
kenduko dizkie seme-alabak,
etxe barruan ikara izango nagusi.
Denek izango dute zori bera,
mutil eta neskatxek,
bularreko haur eta agureek.#Kalean ezpata, barruan ikara Ez 7,15; Nk 1,20. haur eta agure 28,50; Nk 2,21.
Jaunak Israelen etsaiak ere zigortu
26«Israeldarrak sakabanatzea#32,26 sakabanatzea: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua.
pentsatu nuen,
berorien oroitzapena ere
gizartetik desagerraraztea;#oroitzapena desagerrarazi 9,14+.
27baina etsaien irainen beldur nintzen,
arerioek, oker ulertuz,
hau pentsatuko zuten beldur:
“Geure ahalmenaz nagusitu gara,
hori ez da Jaunak egina”.#etsaien irainen beldur 9,28+. Geure ahalmenaz 8,17+.
28Zentzua galdu duen jendea da#32,28 Zentzua galdu duen jendea da: Hebreerazko testuak ez du argitzen israeldarrei ala etsaiei buruz ari den. Testuinguruaren arabera etsaiei dagokie seguruenik.,
ezer ulertzeko gauza ez dena.
29Jakinduriarik balute,
ohartuko lirateke beren azkenaz.
30Nola daiteke, izan ere,
gizon batek mila pertsegitzea,
bi gizonek hamar milari
ihes eragitea,
babes-harkaitz duten Jaunak saldu
eta etsaien esku
utzi dituelako ez bada?#batek mila pertsegitu Is 30,17. Jaunak etsaien esku utzi Ep 2,14; 1 Sm 12,9; 2 Kro 24,24.
31Ez dira, ez,
etsaien jainko babesleak#32,31 etsaien jainko babesleak: H.h., haien harkaitzak.
gure Harkaitzaren pareko;
etsaiek berek aitor dezakete hori.
32Sodoma eta Gomorraren#32,32 Sodoma eta Gomorra: Hiriok moralgabekeriaren adibide gisa aipatzen dira Biblian zehar (ik. Has 18,21-22; 19,1-11). jatorriko
mahatsondo dira:
haien mahats-mordoak
garratz eta pozoitsu,
33haien ardoa herensugearen pozoi,
sugegorriaren pozoi hilgarri.
34Gogoan jasoa dut hori guztia,
neure artxiboan ongi gordea,
35mendekatu eta merezia
emango diedan arte#32,35 mendekatu eta merezia emango diedan arte: Hebreerazko zenbait eskuizkribu eta grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazko ohiko testuak niri dagozkit mendekua eta zigorra dio (ik. Erm 12,19; Heb 10,30).,
Israelen etsaiek lur jo dezaten arte.
Hurbil dago haien hondamendia,
berandu gabe etorriko da
haientzat prestaturik dagoena.
36(Defendatuko du Jaunak
bere herria,
gupidatuko da bere zerbitzariez).
Indarrak akitzen
ari zaizkiela ikustean,
denak, libre nahiz esklabo,
galtzear daudela,#Defendatuko du Jaunak Sal 135,14.
37esango die Jaunak:
“Non dira zuen jainkoak,
non babes-harkaitz zenituztenak?#Non dira zuen jainkoak? Ep 10,14; Jr 2,28.
38Haiek jaten zituzten
zuen sakrifizioetako gantzak#32,38 zuen sakrifizioetako gantzak: Ik. Lb 3,3 eta oh.,
haiek edaten isur-oparietako ardoa.
Ea, datozela zuei laguntzera,
izan ditzazuela gordeleku!”
39Baina orain, begira:
Ni naiz, neu bakarrik,
ez da ni beste jainkorik!
Neuk ditut heriotza
eta bizia ematen,
neuk dut zauritzen eta sendatzen,
ez da inor nire eskutik libratzen.#ez da ni beste jainkorik 4,35; Is 43,10+; 44,6-8; Os 13,4; Si 36,5. Jaunak bizia eta heriotza eman 1 Sm 2,6; Jkd 16,13. zauritu eta sendatu Os 5,13+.
40Eskua zerurantz jaso
eta zin eginez diot:
Betiko bizi naizela bezain egia da,
41nire ezpata distiratsua zorroztu
eta justiziari ekitean,
mendeku hartuko dudala
etsaien aurka
eta beren merezia emango
gorroto didatenei;#Jaunaren ezpata distiratsua Hab 3,11. merezia eman gorroto dionari 7,10.
42odolez mozkortuko dira nire geziak,
haragiz aseko nire ezpata,
hildakoen eta atxilotuen odolaz,
ile harroko etsaien buruez!
Kantikaren bukaera
43«Naziook, egin poz-oihu
Jaunaren herriarekin,
bere zerbitzarien odola
mendekatu egingo baitu Jaunak;
mendekua hartuko du
etsaien aurka,
eta barkamena emango
bere lurralde eta herriari#32,43 Grekozko itzulpenak bukaera hau luzeago dakar: Zeruok, poztu berarekin, eta gurtu bezate zerutar izaki guztiek. Naziook, egin poz-oihu herriarekin, eta izan bitez sendo harengan Jainkoaren aingeru guztiak; hark mendekatuko baitu bere seme-alaben heriotza: bere mendekua jasanaraziko die etsaiei eta ordaina emango gorroto diotenei; garbitu egingo du bere herriaren lurraldea. Bukaera luze honen zenbait zati Qumrango eskuizkribuetan ere azaltzen dira eta Erm 15,10 eta Heb 1,6an aipatzen.».#zerbitzarien odola mendekatu Ap 6,10; 19,2.
Jaunaren legeak bizi-emaile
44Moisesek, Nunen seme Josue#32,44 Josue: Hebreerazkoak Oseas dio (ik. Zen 13,16 eta oh.). lagun zuela, kantikaren bertso guztiok adierazi zituen. 45Eta Israel osoari zuzenduriko hitzaldi guztiok bukatzean, 46esan zien: «Gogoan hartu nik gaur agindu dizuedan guztia, eta agindu zeuen seme-alabei lege honen xedapen guztiak betetzen saiatzeko,#nik gaur agindu… 4,8+. lege honen xedapenak 27,3+. betetzen saiatu 5,1+. 47ez baitira funsgabeko hitz zuentzat, zeuen bizi baizik; horien bidez, luzaro biziko zarete Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean».#luzaro bizi 4,26+.
Jaunak Moisesen heriotza iragarri
(3,23-27; Zen 27,12-14)
48Egun hartan bertan, Jaunak esan zion Moisesi: 49«Igo Abarim mendietara, Moab lurraldean, Jeriko parean, dagoen Nebo mendi-gailurrera, eta begira israeldarrei jabetzan ematen diedan Kanaan lurraldera. 50Ondoren, mendi horretan hilko zara eta zure arbasoekin bilduko, zure anaia Aaron Hor mendian hil eta arbasoekin bildu zen bezala;#Aaron hil 10,6+. 51izan ere, desleial jokatu zenuten nirekin israeldarren aurrean, Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian, eta ez zenuten nire santutasuna aitortu.#Meribako iturria Ir 17,7+; Zen 20,1-13. 52Horregatik, urrutitik ikusiko duzu israeldarrei emango diedan lurraldea, baina ez zara bertan sartuko#32,52 emango diedan lurraldea: Dt-an azken aldiz ageri da herriak lurraldea laster hartuko duela adierazten duen esaera (ik. 1,25 oh.). Jos 1,2.11 eta 15ean azalduko da berriro. ez zara bertan sartuko: Ik. 3,26 oh.».#urrutitik ikusi lurraldea 3,27+.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 32: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy