YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 3

3
Israeldarrek Baxango Og erregea menderatu
(Zen 21,31-35)
1«Gero, gora jo genuen, Baxanerantz. Baina, Edrei hirian, Baxango Og erregea bidera irten zitzaigun gudaroste osoarekin borrokara.
2«Orduan, Jaunak esan zidan: Ez izan horren beldur, bera, beraren gudarostea eta lurraldea zure esku utzi baititut; horri ere Hexbongo Sihon errege amortarrari egindakoa bera egingo diozu.#Ez izan beldur 1,29+.
3«Horrela, gure esku jarri zituen Jaunak gure Jainkoak Baxango Og erregea eta beronen gudaroste osoa, eta garaitu egin genituen, bizirik inor ere ez uzteraino. 4Haien hiri guztiak konkistatu genituen, bat ere utzi gabe: guztira, hirurogei hiri, hau da, Baxango Og erregearen erresuma osatzen zuen Argob eskualde osoa; 5hiri guztiok gotortuak ziren, harresi handiz inguratuak, morroiloz hornituriko atetzarrak zituztelarik; gainera, harresi gabeko beste hiri asko hartu genituen. 6Erabat suntsitu genituen, Hexbongo Sihon erregearekin egin bezala, bertako jende guztia garbituz: gizon, emakume eta haur; 7hirietako abere eta ondasunak, aldiz, guda-harrapakin gisa hartu genituen.
Konkistaturiko eskualdea Ruben, Gad eta Manasesen leinuentzat
(Zen 32,1-42)
8«Horrela bada, Jordanez beste aldeko, ekialdeko, bi errege amortar haien lurraldeak eskuratu genituen, Arnon errekatik Hermon#3,8 Hermon: Palestina iparraldean zegoen mendia; bertan aurkitzen ziren Jordan ibaiaren iturburuak. mendiraino 9(mendi horri “Sirion” deitzen diote sidondarrek eta “Senir” amortarrek). 10Gure esku gelditu ziren lautadako hiri guztiak, baita Galaad eta Baxan eskualdeak ere, Baxango Ogen erresumako Salka eta Edrei hirietaraino. 11(Baxango Og erregea zen antzinako refatar erraldoietarik gelditzen zen bakarra; Raban, amondarren hiriburuan, dagoen basalto harrizko haren hilobiak#3,11 basalto harrizko hilobia: Hebreerazkoak burdinazko ohea dio; kolorez eta gogortasunez burdinaren antzeko den basalto harrizko hilobia adierazten da, segur aski. erakusten du erraldoitasun hori, lau metro eta erdi luze eta bi metro zabal baita, ohiko neurriaren arabera).
12«Orduan jabetzan hartu genuen lurraldea honela banatu genuen: Arnon erreka ondoan dagoen Aroertik hasita Galaadeko mendialdearen erdia bertako hiriekin Ruben eta Gaden leinuei eman nien.#lurraldea banatu Sal 135,10-12; 136,17-22. Ruben eta Gaden leinuei Zen 32,1+. 13Galaadeko gainerako lurraldea eta Ogena izandako erresuma, hau da, Argob eskualdea eta Baxan osoa, refatarren eskualde esaten ziotena, Manasesen leinu erdiari eman nizkion.#Manasesen leinu erdiari Zen 32,33+. 14Manasesen seme Jairrek Argob eskualdea eskuratu zuen gexurtar eta maakatarren#3,14 gexurtarrak, maakatarrak: Genesaret aintziraren eta Jordan Garaiaren ekialdean bizi ziren herriak. mugetaraino, eta bere izena eman zion Baxango alderdi horri, “Jairren Herrixkak” alegia, eta horrelaxe deitzen da gaurdaino.#Jairren Herrixkak Zen 32,41+. 15Makirri#3,15 Makir: Manasesen semetzat jotzen da (ik. Has 50,23; Zen 26,29). Galaad eskualdea eman nion. 16Ruben eta Gaden leinuei Galaad eskualdearen gainerakoa eman nien, Arnon errekatik —errekaren erdian zegoen muga#3,16 errekaren erdian zegoen muga: Testua eta esanahia, hurrengo tx.eko Jordan ibaia muga duen esaldiarenak bezala, ez dira argiak.— amondarren lur-muga zen Jabok errekaraino; 17gainera, Jordan ibaia muga duen Araba harana eman nien, Genesaret aintziratik Araba itsaso edo Itsaso Hileraino, Pisga mendiaren magaleraino, ekialdean#3,17 Araba… Hileraino: H.h., Araba itsaso edo Gesal itsasoraino; Itsaso Hilaren antzinako izenak dira. 16-17 tx.ek Arnon eta Jabok erreken arteko lurraldea biltzen dute; Genesaret aintzira (h.h., Kineret) bakarrik geratzen da muga horietatik kanpo; agian Kineret izenak beste tokiren bat adierazten du..#Pisga 3,27; 34,1; Zen 21,20.
Konkistarakoan herriak bat etorri behar
18«Une hartan, agindu hau eman nizuen#3,18 agindu hau eman nizuen: Agindua Jordanez ekialdean kokaturiko leinuei dagokie.: Jaunak zeuen Jainkoak eman dizue lurralde hau jabetzan. Borrokarako gai zareten guztiok armaturik igaroko duzue Jordan ibaia zeuen herritarren aurretik.#Ekialdeko leinuak senideen alde borrokara Zen 32,17-32; Jos 1,12-15. 19Emakume, haur eta abereak bakarrik —ongi dakit abere ugari duzuela— geldituko dira eman dizkizuedan hirietan, 20harik eta Jaunak zuen Jainkoak herritar guztiei zuei bezala atsedena eman arte eta Jordanez beste aldean emango dien lurraldeaz jabe daitezen arte. Ondoren, jabetzan eman dizuedan lurraldera itzuliko zarete.
21«Josueri, berriz, agindu hau eman nion: Zeure begiz ikusi duzu Jaunak zuen Jainkoak errege bi haiei egin dien guztia; beste horrenbeste egingo die errekaz beste aldean aurkituko dituzun erresumei.#Josue 1,38+. 22Ez izan haien beldur, Jauna zuen Jainkoa ari da zuen alde#3,22 zuen alde: Beste itzulpen bat: zuekin batean. borrokan eta.#Jauna zuen alde borrokan 1,30; 20,4; Ir 14,25; Jos 10,14.42; 23,3.10; Za 14,3.
Moisesek, agindutako lurraldean sartzerik ez
(32,48-52 eta Zen 27,12-14)
23«Egokiera hartan, honela erregutu nion Jaunari: 24Jainko Jauna, zure handitasuna eta ahalmena erakusten hasi zatzaizkio zeure zerbitzari honi. Izan ere, ez dago, ez zeruan, ez lurrean, zuk bezalako egintzarik egin dezakeen beste jainkorik.#Jaunak handitasuna erakutsi 5,24; 11,2-7; Ir 15,6. zu bezalako jainkorik ez Ir 15,11+. 25Uztazu, otoi, Jordanez beste aldera igarotzen, hango lurralde ederra, hango mendialdea eta Libano ikus ahal ditzadan.
26«Baina Jauna haserretu egin zitzaidan zuen erruz eta ez zidan erregua onartu. Esan zidan: Aski da! Ez zakizkit mintza berriro horretaz#3,26 Lur Santuan ez sartzeko zigorraren arrazoiaren azalpen bat Dt 32,48-52an ematen da; ik. Zen 20,1-13 ere..#Jauna Moisesekin haserretu 1,37+. 27Igo Pisga mendiaren gailurrera eta begira bertatik iparralde zein hegoaldera, ekialde zein mendebaldera; zabaldu ongi begiak eta begiratu, ez baituzu Jordan hori zeharkatuko.#Moisesek lurraldea ikusi Zen 27,12+. 28Eman argibideak Josueri; eman bihotz eta adore, bera igaroko baita herria gidatzen, berak eskuraraziko dio aurrean duzun lurraldea.#bihotz eta adore 31,6.23; Jos 1,6.18; 10,25.
29«Eta ibarrean, Bet-Peorren#3,29 Bet-Peor: Pisga mendiaren barrenean, Itsaso Hilaren ipar-ekialdera, dagoen herrixka. aurrean, gelditu ginen.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy