YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 18

18
Lebitarren eskubideak
1«Apaiz lebitarrek, Lebiren leinuko guztiek, alegia, ez dute beste israeldarrek bezala lursailik izango ondaretzat: Jaunaren ohorez eskainitako opariak eta Jaunari dagokiona izango dituzte mantenu-bide.#Apaiz lebitarrak 17,9+. 2Lebitarrek, beraz, ez dute beste israeldarrek bezala ondare-zatirik izango, Jauna baitute ondare, berak hitzeman bezala.#Jauna lebitarren ondare 10,9+.
3«Hona herriak oparitzat eskaintzen dituen zekor eta arkumeetatik lebitarrei eskubidez dagokiena: sorbalda, matrailak eta urdaila.#apaizei dagokiena Lb 7,34+. 4Gari, ardo eta olioaren hasikinak eta ardi-mozketako lehen artilea ere beraiei emango zaizkie.#lehen fruituak 26,1-11. 5Izan ere, leinu guztien artean Lebiren leinukoak aukeratu ditu Jaunak zuen Jainkoak, beraren izenean liturgi zerbitzua betiko bete dezaten.#liturgi zerbitzua bete 10,8+.
6«Israelgo edozein hiritan bizi den lebitarrak, Jaunak beretzat aukeratuko duen lekura joatea erabakitzen badu, 7Jaunaren bere Jainkoaren ohorez liturgi zerbitzuan jarduteko eskubidea izango du, bertan diharduten senide lebitar guztiek bezalaxe. 8Haiena bezalako partea hartuko du bere mantenurako, famili ondasunak#18,8 famili ondasunak: Testua zaila da eta esanahia zalantzazkoa. Lebitarrek lursailik ez zutenez gero (1-2 tx.), hemen agian etxe nahiz beste ondasun higigarrien salmentatik ateratako etekinaz ari da. saltzetik jaso dezakeenaz gain.
Ez jarraitu sinesgabeen aztikeriei
9«Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldera iristean, ez jarraitu hango herrien jokabide higuingarriei:#ez jarraitu hango herrien jokabideari Lb 18,3+. 10ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,#seme-alabak erre 12,31+. sorginkeria, aztikeria Lb 19,26+. 11ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.#espirituei, hildakoei deika dabiltzanak Lb 19,31+. 12Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik.#higuingarri Jaunari 7,25+.
Jaunak benetako profeta bidaliko
13«Izan guztiz zintzo Jaunarekin zeuen Jainkoarekin. 14Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen. 15Jaunak zuen Jainkoak ni bezalako profeta sortuko du zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari!#Moises bezalako profeta Eg 3,22-23; 7,37. Ik. 34,10; Zen 12,6-8. Entzun berari! Mk 9,7 par. 16Horixe da, Horeb mendian bildurik zeundetela Jaunari zeuen Jainkoari eskatu zeniotena: “Ez dugu Jaunaren geure Jainkoaren ahotsa berriro entzun nahi, ezta sute hori ikusi nahi ere, hil egingo baikara#18,16 hil egingo baikara: Ik. 4,33 oh. bestela”.#bitartekoa eskatu 5,23-31; Ir 20,18-21. 17Orduan, Jaunak esan zidan: “Ongi deritzot herriak esandakoari. 18Zu bezalako profeta sorraraziko dut herritarren artetik; neure hitzak ezarriko dizkiot ahoan eta nik agindurikoa esango die.#neure hitzak ezarriko ahoan Ir 4,15; Is 51,16; Jr 1,9+; Ez 3,1-10. Ik. Ir 4,12+. 19Profetak nire izenean adierazitako mezua onartuko ez duenari, neuk eskatuko dizkiot kontuak. 20Baina nik agindu gabeko mezua nire izenean adierazten edota jainko arrotzen izenean hitz egiten ausartzen den profeta hil egingo dute”.#nik agindu gabeko mezua 13,1-6; Jr 14,14-16.
21«Beharbada, galdegingo duzue: “Nola jakin profetak adierazitako mezua Jaunaren hitza den ala ez?”#Nola jakin egiazko profeta denentz 1 Erg 22,28; Jr 28,7-9.15-17. 22Hona: profetak Jaunaren izenean adierazia betetzen ez bada eta iragarri duena gertatzen ez, seinalea Jaunaren hitza ez dela; harrokeriak eraginda hitz egin du profeta delako horrek. Ez izan, beraz, beraren beldur.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy