YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 11

11
Jaunaren egintzak israeldarren begi-bistan
1«Maita ezazue Jauna zeuen Jainkoa eta bete arretaz beti haren lege, erabaki eta aginduak.#Maitatu Jauna 6,5+. bete arretaz 5,1+.
2«Zuek ezagunak dituzue gaur Jaunaren zeuen Jainkoaren ikasbidea, ahalmen handia eta esku indartsua, zuen seme-alabek ez bezala, hauek ez baitituzte ezagutu, ez ikusi. 3Ikusi duzue Egipton bertan faraoiaren eta herriaren aurka eginiko mirari eta egintzak#Egipton egina Ir 7—11. 4eta egiptoar gudarosteari, zaldi eta guda-gurdiei, egindakoa: nola, zuei erasoka Itsaso Gorrian sartu zirelarik, urak haien gainera amildu eta Jaunak betiko galdu zituen.#egiptoar gudarostea uretan amildu Ir 14,28+. 5Ikusi duzue basamortuan, Egiptotik irten eta hona iritsi arte, zuen alde egindako guztia; 6baita Rubenen leinuko Eliaben seme Datan eta Abirami egindakoa ere: nola lurrak zabaldu eta irentsi zituen israeldarren aurrean, beren familia, oihal-etxola eta jarraitzaile guztiekin batera.#Datan eta Abiram Zen 16.
7«Zeuen begiz ikusi dituzue Jaunak burutu dituen egintza handi guztiok.#Zeuen begiz ikusi 11,2; 29,1-3. Ik. Ir 16,7+.
8«Bete, bada, gaur ematen dizkizuedan agindu guztiak, adoretsu izan eta hartzera zoazten lurraldeaz jabetzeko gauza izan zaitezten#gaur ematen… 4,8+. 9eta luzaro bizi esnea eta eztia darizkion lurraldean, Jaunak zuen arbasoei, beraiei eta ondorengoei emango ziela zin eginez agindutako lurraldean.#luzaro bizi 4,26+.
10«Jabetzan hartzera zoazten lurraldea ez da utzi duzuen Egipto bezalakoa; han hazia erein eta nekatuz#11,10 nekatuz: H.h., oinekin. Ongi ezagutzen ez ditugun lurra ureztatzeko egiptoarren tekniken aipamena. ureztatu behar izaten zenuten, baratzean egin ohi den bezala; 11jabetzan hartzera zoazten lurraldea, berriz, bere mendi eta ibarrekin, zeruko euriz ureztatzen da.#zeruko euriz ureztatzen 8,7. 12Jauna zuen Jainkoa arduratzen da lurralde horretaz eta etengabe ditu bere begiak hartan ezarriak, urte osoan zehar.
13«Gaur ematen dizkizuedan agindu hauek benetan onartzen badituzue, Jauna zeuen Jainkoa maitatuz eta bihotz-bihotzez eta gogo osoz zerbitzatuz, 14berak emango dio lurrari sasoian sasoiko euria, eta garia, ardoa eta olioa izango dituzue;#Jaunak eman euria 28,12; 1 Erg 18,1.45; Ez 34,26-27; Jl 2,23; Am 4,7. 15abereentzat belarra zelaietan eta zeuentzat asetzeko adina janari emango dizue.#asetzeko adina janari 6,11+.
Herriaren etorkizuna Jaunarekiko obedientziari lotua
16«Baina kontuz! Ez gero engainatu zeuen buruak, ez saihestu Jaunarengandik, jainko arrotzak gurtuz eta haien aurrean ahuspeztuz;#jainko arrotzak gurtu 6,14+. 17bestela, Jaunaren haserrea piztuko da zuen aurka, zerua itxiko du eta ez duzue euririk gehiago izango; lurrak ez du uztarik emango eta berehala desagertuko zarete Jaunak ematen dizuen lurralde eder horretatik.#lurra agor Lb 26,20. lurralde ederra 1,25+.
18«Ezarri nire hitz hauek zeuen buru-bihotzetan; lot itzazue seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala#11,18 seinale… oroigarri bezala: Ik. 6,8 oh. bekokian;#Ik. 6,6-9. 19irakatsi zeuen seme-alabei, etxean zaudetela nahiz bidean zoaztela haietaz mintzatuz; 20idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran, 21zeruak lur gainean bezain luzaro iraun dezazuen, bai zuek, bai zuen ondorengoek, Jaunak zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldean.
22«Gaur ematen dizkizuedan agindu guztiak arretaz betetzen badituzue eta Jauna zeuen Jainkoa maitatzen, berak erakutsitako bideari jarraitzen eta berari atxikitzen bazatzaizkiote, 23bota egingo ditu Jaunak zuen aurretik zuek baino handiago eta indartsuago diren herri horiek, eta beraien lurraldeaz jabetuko zarete.#herri indartsuagoak bota 4,38+. 24Zuen oinek zapalduko dituzten leku guztiak zeuenak izango dituzue, eta zuen lurraldea basamortutik Libanoraino eta Eufrates ibaitik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da.#Ik. Jos 1,3-5. 25Ezin izango dizue inork aurre egin, izu-ikara sartuko baitu Jaunak igaroko zareten edonon, berak zuei agindu bezala.#izu-ikara sortuko 2,25.
Bedeinkazioa eta madarikazioa
26«Hara, aukeran jartzen dizkizuet gaur bedeinkazioa eta madarikazioa;#bedeinkazioa eta madarikazioa 27—28; 30,15-20. 27bedeinkazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen badituzue, gaur nik esan bezala; 28madarikazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen ez badituzue eta, ezezagunak dituzuen jainko arrotzei jarraituz, gaur nik erakutsitako bidetik saihesten bazarete.
29«Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan hartzera zoazten lurraldean sarrarazi ondoren, Garizim mendian emango duzue bedeinkazioa eta Ebal mendian#11,29 Garizim… Ebal: Bi mendi hauek Sikem hiriaren alde banatan zeuden; tx. honek eta hurrengoak —honen xehetasunak zehaztea zaila da— Sikemgo santutegia nahi dute kokatu; bertan ituna ospatzen zen aldizka (ik. 27,1-13). madarikazioa.#Garizim, Ebal 27,11-13. 30Mendi hauek Jordanez beste aldean daude, mendebaldeko bidearen atzealdean, Araban bizi diren kanaandarren lurraldean, Gilgalen aurrez aurre eta Moreko arte zuhaitzen ondoan.
31«Jordan ibaia igarotzear zaudete, Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldeaz jabetzera joateko. Hartaz jabetu eta bertan bizitzen jartzean, 32arretaz saiatuko zarete gaur ematen dizkizuedan lege eta erabaki guztiak betetzen.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy