YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 3

3
Pedro eta Joanen aldia (3,1—4,31)
Tenpluan elbarriaren sendaketa
1Behin batean, Pedro eta Joan#Pedro eta Joan 1,13; 3,11; 4,7.13; 8,14. tenplura zihoazen bazkalondoko#3,1 bazkalondoko: H.h., bederatzigarren orduko, hots, arratsaldeko hiruretako. otoitzera. 2Tenpluko «Ate Eder#3,2 Ate Eder: Ate hau tenpluaren kanpoko patiotik (jentilen atari zenekotik) tenpluaren barrualdeko lehen patiorako (emakumeen atari-rako) atea zen; juduak bakarrik sar zitezkeen tenpluaren barrualde hartara.» esaten zioten sarreran, jaiotzatik herrena zen gizon bat zegoen. Egunero ezarri ohi zuten han, tenplura sartzen zirenei limosna eskatzeko. 3Pedro eta Joan sartzen ikusirik, limosna eskatu zien. 4Haiek begira gelditu zitzaizkion, eta Pedrok esan zion: «Begira guri».
5Hura adi-adi jarri zitzaien, zerbait emango ziotelakoan. 6Orduan, Pedrok esan zion: «Ez dut ez urrerik, ez zilarrik, baina dudana emango dizut: Jesu Kristo Nazaretarraren izenean, jaiki eta ibili!»#apostoluen mirariak 5,15-16; 8,6-7; 9,34.40-41; 13,11; 14,10; 19,11-12. 7Eta, eskuineko eskutik harturik, altxarazi egin zuen.
Bat-batean, gizonaren oinak eta orpoak indartu egin ziren; 8salto batez zutitu eta ibiltzen hasi zen. Eta apostoluekin batera tenplura sartu zen bere kasa oinez, saltoka eta Jainkoari goraka.#Jainkoari goraka 2,47; 10,46; 11,18; 13,48; 19,17; 21,20; Lk 2,20+. 9Herri osoak ikusi zuen ibiltzen eta Jainkoa goratzen, 10eta, Ate Eder ondoan eserita limosna eske egoten zena bera zela oharturik, denak zur eta lur#zur eta lur 2,7+. gelditu ziren gertatutakoaz.
Pedroren hitzaldia
11Gizona oraindik Pedro eta Joanekin zegoela, jende guztia, harriturik, haiengana joan zen lasterka, Salomonen aterpera#3,11 Salomonen aterpe: Jentilen atari edo tenpluko zabaldegia (tenplutik bertatik kanpora zegoena) ekialdetik inguratzen zuen zutarrizko aterpea..#Salomonen aterpea 5,12; Jn 10,23. 12Herria biltzen ari zela ikustean, honela mintzatu zitzaien Pedro: «Israeldarrok, zergatik harritzen zaituzte gertatu den honek? Edo zergatik zaudete guri begira, gizon hau geure ahalmenaz edo erlijiotasunaz ibilarazi bagenu bezala?
13«Abrahamen#Abrahamen… 7,32; Ir 3,6; Mt 22,32; Mk 12,26. aintzaz bete du Jesus Is 52,13; Jn 13,32. zerbitzaria 3,26; 4,27.30. Pilatok Jesus askatu nahi Lk 23,13-14; Jn 19,12-15., Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak, aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetara eman eta Pilatoren aurrean ukatu zenutena, honek askatzea erabaki zuen arren. 14Santua#Santua 2,27; 4,27.30. Ik. Mk 1,24+. zuzena 7,52; 22,14. hiltzaile bat askatzeko eskatu Lk 23,18-25. eta zuzena zen, baina zuek ukatu egin zenuten, eta hiltzaile bat askatzeko eskatu; 15biziaren sorburua#3,15 biziaren sorburua: Agian, titulu honen zentzu jatorra bi hitzez zuzenago jasoko genuke: bizirako gidaria eta biziaren sorburua; hitz bera buru itzuli dugu 5,31n.#biziaren sorburua 5,31; Heb 2,10; 12,2. zuek hil, Jainkoak piztu 2,23+.24+. gu gara testigu 1,8+. hil zenuten, baina Jainkoak piztu egin du hildakoen artetik; gu gara horren testigu. 16Bada, Jesusenganako sinesmenari esker, haren indarrak#3,16 haren indarrak: H.h., haren izenak. sendatu du zuek ezagutzen eta hemen ikusten duzuen gizon hau; Jesusek ematen duen sinesmenak ekarri dio osasun betea, denok ikus dezakezuenez.#sinesmenari esker sendatua 14,9; Lk 5,20.
17«Badakit, senideok, ezjakinean jokatu zenutela zuek, baita zuen agintariek ere.#ezjakinean 13,27; 17,30; Lk 23,34; 2 Ko 3,14-16; 1 Tm 1,13. 18Baina horrela bete zuen Jainkoak, profeta guztien ahoz aurrez iragarria, hots, haren Mesiasek sufritu egin beharko zuela.#profetek iragarria 1,16; 2,16.30; 3,20-21.24; 4,25.28; 8,32-35; 13,29; 15,15; 17,2-3; 18,28; 26,22-23; 28,23. Mesiasek sufritu behar du 17,3; Lk 9,22+. 19Bihozberri#Bihozberritu 2,38+. bekatuen barkamena 2,38+. zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen; 20horrela iritsiko zaizue Jaunaren kontsolazio-garaia#kontsolazio-garaia 2 P 3,11-13. Ik. Mt 17,11. Jesus Mesias 2,36+., eta hark berriro bidaliko dizue Jesus, zuentzat izendatua zeukan Mesias. 21Honek zeruan egon behar du oraindik, harik eta gauza guztiak eraberrituko diren garaia, Jainkoak antzinatik bere profeta santuen ahoz iragarria, iritsi arte.#Jainkoak iragarria 3,18+.
22«Moisesek, hain zuzen, esan zuen: Ni bezalako profeta sorraraziko dizue Jaunak, zeuen Jainkoak, herritarren artetik; onartu hark esango dizuen guztia.#Ni bezalako… egingo dute Eg 7,37; Dt 18,15.18-19. 23Profeta haren mezua onartuko ez duena herritik bota egingo dute. 24Eta Samuelek eta geroztik hitz egin duten profeta guztiek ere iragarri dituzte egun hauek. 25Zeuentzako#3,25 Zeuentzako… ituna ere: H.h., Zuek zarete profeten eta Jainkoak zuen arbasoekin egindako itunaren seme-alabak. dituzue profeten agintzariak, baita Jainkoak zuen arbasoekin egin zuen ituna ere#Zuentzako dituzue 2,39; Erm 9,1-4. Zure ondorengoen… Has 12,3; 22,18 (Ga 3,8).; hau esan baitzion Abrahami: Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut. 26Lehenik zuentzat#Lehenik zuentzat 2,39; 13,46; Erm 1,16; 2,9-10. Ik. 13,5+. zerbitzaria 3,13+. sorrarazi eta piztu#3,26 sorrarazi eta piztu: Aditz bakarra erabiltzen du jatorrizkoak, era berean sortu eta piztu esan nahi duena. du Jainkoak Jesus bere zerbitzaria, eta zuei bedeinkazioa ematera bidali du, zuetako bakoitza bere gaiztakerietatik aldentzen bada».

Currently Selected:

EGINAK 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy