YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 27

27
Paulo preso Erromara (27,1—28,31)
Paulo Erromarako ontzian
1Italiarantz ontziz atera behar genuela#27,1 behar genuela: Beste gu-zatia (ik. 16,10 oh.): Erromara iritsi arte (28,16) luzatuko da oraingo hau. Beraz, itsasbide honetan parte hartua bezala agertzen zaigu idazlea, eta kontatu ere, bizi-bizi eta zehatz kontatzen digu. erabaki zutenean, Paulo eta beste zenbait preso, Augusto gudari-taldeko ehuntari baten esku utzi zituzten; Julio zuen ehuntariak izena. 2Asia probintziako itsasbazterretara zihoan Adramitioko ontzi batera igo eta zabalera jo genuen. Gurekin zen Aristarko#27,2 Adramitio: Asia Txikiko itsasbazterrean zegoen hiria, Troadetik hegoaldera. Aristarko: Ik. 19,29 oh. mazedoniarra, Tesalonikakoa. 3Biharamunean, Sidonen#27,3 Sidon: Oharretan agertuko ez diren tokien berri jakiteko, ik. Pauloren Ibilaldien Mapan. geldialdia egin genuen; Juliok Paulo gizabidez hartu#Paulo gizabidez hartua 27,43; 28,2. adiskideengandik laguntza hartzeko baimena 24,23+. zuen eta bere adiskideengana joateko eta haiengandik laguntza hartzeko baimena eman zion. 4Handik berriro itsasoraturik, Zipreko kostaren babesean#27,4 babesean: Zipreko ipar-kostaren babesean. ibili ginen, haizea kontra baikenuen. 5Eta Ziliziako eta Panfiliako itsasoetan barrena, Liziako Mira hirira iritsi ginen.
6Han, Italiara zihoan Alexandriako ontzi bat aurkitu zuen ehuntariak, eta denok bertara aldatu gintuen. 7Zenbait egunez geldi-geldi ibili ondoren, nekez iritsi ginen Knido#27,7 Knido: Asia Txikiaren hego-mendebaldeko muturrean zegoen itsas portua. Salmon: Kretaren ekialdeko muturra. hirira: haizea kontra genuenez, Kretaren babesera joan ginen, Salmon* lurmuturraren ondotik igaroz. 8Eta kostarik kosta doi-doi iritsi ginen Portu Eder izeneko toki batera, Lasea hiritik hurbil.
9Denbora asko galdua genuen, eta arrisku handia zuen ordutik aurrera bideak, negua gainean baitzen#27,9 negua gainean baitzen: H.h., Baraua igaro baitzen. Irailean izaten zen Barkamen Egunari Baraua deitzen zitzaion. Irailetik otsailera ez zen itsasoz ibiltzen.. Paulok ohar hau egin zien:#itsasoan arriskuak 2 Ko 11,25-26. 10«Adiskideok, ikusten nago itsas ibilaldi honek kalte eta galera handiak ekarriko dituela, ez karga eta ontziarentzat bakarrik, baita guretzat ere».
11Baina ehuntariak fede gehiago zuen lemazain eta patroiarengan Pauloren esanetan baino. 12Portu hura, bestalde, ez zen negua igarotzeko egokia, eta itsasora jotzearen aldeko izan ziren gehienak; Fenikeraino iritsi nahi zuten, hego-mendebalde eta ipar-mendebaldera begira dagoen Kretako portu horretan negua emateko asmoz.
Ekaitza
13Bazen hego-haize apur bat, eta beren asmoa bete zezaketela uste zuten denek; jaso zituzten, beraz, aingurak, eta Kretako bazterrari atxikirik joan ziren. 14Baina handik berehala, euroakiloi#27,14 euroakiloi: Ontzia Afrikarantz bultzatzen zuen ipar-ekialdeko haizea. deitzen zuten haize-erauntsi batek eraso zion lehorraldetik ontziari; 15haizeak zeraman ontzia, eta, haizeari ezin eutsi geniolarik, noragabe joaten utzi genuen ontzia. 16Kauda#27,16 Kauda: Kretaren azpian zegoen. izeneko uharte koskor baten babesean igarotzean, ozta-ozta egin ginen salba-txaluparen jabe. 17Hura ontzira jaso ondoren, ontzia kablez estutu zuten gogortzeko, eta, Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria#27,17 Sirte: Afrikako itsasbazterreko golko zabala (gaur Libia). aingura flotagarria: Zurezko tresna handi eta astunen bat izan behar zuen, ontziari atzetik erantsia, noragabean zerbait eusteko. bota eta noragabe jarraitu zuten. 18Biharamunean, oraindik ekaitzak gogor jotzen baitzuen, ontzia arintzen hasi ziren. 19Hirugarren egunean, ontziko tresneria itsasora jaurti zuten marinelek. 20Egun asko baitzen ez eguzkirik, ez izarrik ez zela ageri, eta ekaitz zakarrak bere hartan jarraitzen baitzuen, galdurik genituen onik ateratzeko itxaropen guztiak.
21Denbora asko generaman ezer jan gabe. Paulok erdian zutik jarri eta esan zuen: «Adiskideok, hobe nire esana#nire esana 27,10. egin bazenute eta Kretatik atera ez bagina: hartara ez genituzkeen kalte eta galera hauek izango. 22Dena dela, ez galdu adorea, arren, zuetako inor ez baita galduko; ontzia galduko da bakarrik#ontzia galduko da bakarrik 27,34.41.. 23Bart gauean, nire jabea den eta nik zerbitzatzen dudan Jainkoaren aingerua#Jainkoaren aingerua Mt 1,20+. agertu zait, 24eta hau esan dit: “Ez beldurtu#Ez beldurtu… 18,9; 23,11. Ik. Mt 10,18., Paulo! Enperadorearen aurrean agertu behar duzu, eta ontzian zurekin doazen guztiak ere bizirik aterako direla agintzen dizu Jainkoak”. 25Izan bihotz, bada, adiskideok! Badut uste on Jainkoarengan, eta ziur naiz esan zaidan bezala gertatuko dela. 26Uharteren bat jo behar dugu».
27Hamalaugarren eguna zen Adriatikon#27,27 Adriatiko: Ez da gaurko Adriatiko itsasoa; Grezia, Italia eta Afrikaren tartean dagoen Mediterraneo-zatiari ematen zitzaion orduan izen hori. noragabe gindoazela. Hartan, gauerdi aldera, lehorra hurbil sumatu zuten marinelek. 28Bota zuten berun-soka neurtzeko, eta hogei besaldi#27,28 besaldi: Besaldi bakoitzak 1,85 m zituen, g.g.b. eman zituen; bota zuten berriro aurreraxeago, eta hamabost eman zituen. 29Orduan, harkaitzen bat jotzeko beldurrez, lau aingura bota zituzten txopatik, eta eguna argitzeko irrikatzen zeuden. 30Marinelak, ontzitik ihes egin nahirik, txalupa uretara eraisten ari ziren, aingurak brankatik botatzeko aitzakiaz. 31Paulok honela esan zien ehuntari eta soldaduei: «Horiek ontzian gelditzen ez badira, zuek ez zarete bizirik aterako». 32Orduan, soldaduek, sokak ebaki eta txalupa erortzen utzi zuten. 33Eguna zabaldu bitartean, zerbait jan zezatela eskatu zien Paulok denei, esanez: «Hamalau egun dira gaur, baraurik eta kezkaz zaudetela, ezer hartu gabe. 34Jan, bada, mesedez, beharrezkoa baituzue salbatzeko. Ez duzue inork buruko ile bat ere#buruko ile bat ere ez 1 Sm 14,45; 2 Sm 14,11; Mt 10,30; Lk 12,7. galduko».
35Hau esan ondoren, hartu zuen ogi bat#hartu zuen ogi bat… Lk 22,19+. eta, denen aurrean Jainkoari esker oneko otoitza eginik, zatitu zuen eta jaten hasi zen#27,35 jaten hasi zen: Judu guztiek esker oneko otoitza egin ohi zuten beti otordu aurretik. Otordu arrunta bada ere, idazleak darabilen hiztegiak eukaristia dakar gogora.. 36Orduan, beste guztiek ere animatu eta jan egin zuten. 37Berrehun eta hirurogeita hamasei lagun ginen guztira ontzian. 38Ase eta gero, ontzia arindu zuten, garia itsasora jaurtiz.
Ontzia hondatu
39Eguna argitu zuenean, ez zuten lurralde hura ezagutu; baina, itsasadar bat bere hondartzarekin begiztaturik, ahal bazen ontzia bertan sartzea erabaki zuten. 40Askatu zituzten, beraz, bi aldeetako aingurak eta uretan erortzen utzi; era berean, lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren. 41Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugitu ezinik; txopa, berriz, zartatuz zihoan olatuen kolpez.#ontzia galdu 27,22.
42Orduan, presoak hiltzea pentsatu zuten soldaduek, inork ere igerian ihes egin ez zezan. 43Baina ehuntariak, Paulo bizirik atera nahirik, ez zien utzi beren asmoa betetzen. Igerian zekitenek salta zezatela lehenbizi uretara eta atera zitezela lehorrera agindu zuen; 44gainerakoak, berriz, joan zitezela oholen gainean edo ontzi-pusken gainean. Hala, denok bizirik eta onik#denak bizirik eta onik 27,22.24. heldu ginen lehorrera.

Currently Selected:

EGINAK 27: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy