1
SARRERA (1,1-11)
Hitzaurrea. Jesusek Espiritua agindu
1-2Teofilo maitea: Neure lehen liburuan, hasieratik#1,1-2 lehen liburua: Ik. Lk 1,1-4. Eginak liburua hirugarren ebanjelioaren jarraipena da. hasieratik: Hots, Jesusen bataiotik (ik. 1,22; 10,37; Lk 3,21-22.) zerura jasoa izan zen eguna arte Jesusek egin eta irakatsi zuen guztiaz idatzi nuen. Zerura igo aurretik, Espiritu Santuaren eraginez azken#hasieratik 10Lk 1|NoBook| 3 aginduak eman zizkien berak aukeratutako apostoluei. 3Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.#Jainkoaren erregetza 8|NoBook| 14|NoBook| 19|NoBook| 20|NoBook| 28Lk 4
4Haiekin bazkaltzen ari zen batean, honela agindu zien: «Ez alde egin Jerusalemdik, zaudete nik Aitaren partetik egin dizuedan agintzariaren zain.#Aitaren partetik agintzaria 2Lk 24|NoBook| 15 5Joanek#1,5 Joanek: Joan Bataiatzaileak alegia (ik. Lk 3,16); Apostoluen Eginak liburuak azaltzen digunez, Joanen bataioa ematen jarraitu zen ondo hezigabeko zenbait fededun-taldetan (ik. 18,25; 19,3-4).#Espiritu Santuaz bataiatu 2Mt 3 urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete».
Jesus zerura igo
6Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten:
—Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?#Israelgo erreinua Lk 19|NoBook| 24
7Jesusek erantzun zien:
—Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku#ez dago zuen esku Mk 13 zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea. 8Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren#lekuko izan 1|NoBook| 2|NoBook| 3|NoBook| 4|NoBook| 5|NoBook| 8|NoBook| 10|NoBook| 13|NoBook| 18|NoBook| 20|NoBook| 22|NoBook| 23|NoBook| 26|NoBook| 28Lk 24Jn 15 indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino#1,8 Tx. honek liburu osoaren egitamua jasotzen du. Jerusalem izan zen ebanjelioaren helburua, eta orain apostoluen misio orokorraren abiapuntua da..
9Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte.#hodei batek Ir 13Dn 7Mt 17Mk 14Lk 21 10Oraindik zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizaseme#zuriz jantzitako bi gizaseme Lk 24 azaldu zitzaizkien ondoan, 11eta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro».#Jesus berriro etorriko 3Mt 242 Ts 2Ap 1
JERUSALEMGO ELIZ ELKARTEA (1,12—8,3)
Judasen ordezkoa hautatu
12Orduan, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik —mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas#1,12 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh. kilometro batera eskas: H.h., larunbateko bidea, hau da, larunbateko atseden-legearen arabera egin zitekeen bidea. —.#Jerusalemera itzuli ziren Lk 24 13Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. Hona zein ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena.#apostoluen zerrenda Mt 10 14Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.#ama eta anai-arrebak Mt 121 Ko 9
15Egun haietako batean, Pedrok, senideak#1,15 senideak: Kristauen deitura arruntetariko bat, bereziki Jerusalemen erabilia; fededunek elkarrekin duten senidetasun-lokarria adierazten du.#senideak (kristauen deitura) 1|NoBook| 6|NoBook| 9|NoBook| 10|NoBook| 11|NoBook| 12|NoBook| 14|NoBook| 15|NoBook| 16|NoBook| 17|NoBook| 18|NoBook| 21|NoBook| 22|NoBook| 28 bildurik zeudela —ehun eta hogeiren bat laguneko taldea—, jaiki eta esan zuen: 16«Senideok, bete beharrekoa zen Espiritu Santuak Liburu Santuan Daviden ahoz iragarria, Jesus atzeman zutenen gidari gertatu zen Judasi buruz esana, alegia. 17Gure taldekoa zen eta gu bezala zerbitzu hau betetzeko aukeratua. 18Baina bere hobenaren ordain-diruaz soro bat erosi zuen eta, buruz behera amildurik, erditik lehertu zen eta haren erraiak lurrean zabaldu ziren.#Judasen heriotza Mt 27 19Jerusalemdar guztiek izan zuten honen berri, eta soro hari “Hakeldama” eman zioten izena beren hizkuntzan, hots, “Odol-soro”. 20Hau dago idatzia, hain zuzen, Salmoen liburuan:
«Bihur bedi # Har beza… Sal 109 haren bizilekua
basamortu,
geldi bedi inor gabe.
«Eta beste hau ere bai:
«Har beza beste batek haren kargua.
21-22«Beharrezkoa da, beraz, norbait gure taldeari elkartzea. Jesus Jauna gure artean bizi izan den denbora guztian —Joanek bataiatu#lekuko izan 1 zuenetik zerura jasoa izan den arte, alegia— gurekin ibili direnetakoa izan behar du, gurekin batera haren piztueraren lekuko izan dadin».
23Bi aurkeztu zituzten: Jose, deituraz Barsaba, izengoitiz Zintzo, eta Matias. 24Ondoren, honela egin zuten otoitz: «Jauna, guztien barrua ezagutzen duzun horrek, erakuts iezaguzu biotarik zein hautatu duzun,#Jaunak barrua ezagutu 15Jr 11Lk 16Ap 2 25apostolu-zerbitzu#apostolu-zerbitzua 6 honetan Judasek utzi duen tokia betetzeko, zegokion tokira joan baita hura».
26Zotz eginik, Matiasi egokitu zitzaion eta beste hamaika apostoluekin elkartu zuten.
Loading reference in secondary version...