YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 18

18
Absalomen gudarostea menderatua
1Davidek, berekin zuen gudarosteari begiraldia egin ondoren, milako eta ehuneko gudalburuak ezarri zituen. 2Davidek banatu egin zuen gudarostea: hirutatik bat Joaben menpe jarri zuen, beste heren bat Tzeruiaren seme eta Joaben anaia zen Abixairen menpe, eta beste heren bat Gateko Itairen menpe. Esan zien erregeak gudariei:
—Zuekin aterako naiz ni ere.
3Gudariek ihardetsi zioten:
—Ez atera. Ihes egin beharrik bagenu, inor ere ez litzateke gutaz arduratuko; gutariko erdiak hilko balira ere, bost axola. Zuk, aldiz, gutako hamar milak adina balio duzu. Hobe duzu, beraz, hirian gelditu, handik guri laguntzeko.#Ez atera 21,17.
4Erregeak, orduan:
—Egokien iruditzen zaizuena eginen dut.
Erregea, beraz, hiriko ate ondoan jarri zen, gudaroste osoa ehuneko eta milako taldeetan ateratzen zen bitartean. 5Erregeak agindu hau eman zien Joabi, Abixairi eta Itairi:
—Hartu eztiki Absalom gaztea.
Gudaroste osoak aditu zuen erregeak Absalomi buruz gudalburu guztiei agindutakoa.#Absalom gaztea 14,21; 18,12.29; 19,7.
6Horrela, bada, atera zen gudarostea zelaira, israeldarrei aurre egitera. Efraimgo oihanean#18,6 Efraimgo oihana: Jordan ibaiaz mendebaldera, Efraim lurralde menditsua eta baso ugari zuena zen (ik. Jos 16,5-10; 17,15-18). Zail da, ordea, borroka hura Jordanez mendebaldera gertatu izana. Beharbada, Mahanaim inguruko baso edo oihanen batean izango zen. ekin zioten guduari. 7Daviden zerbitzariek menderatu egin zituzten israeldarrak. Egun hartan izugarria izan zen triskantza: hogei mila gizon galdu ziren.#triskantza izugarria 17,9. 8Lurralde osora zabaldu zen borroka. Egun hartan, ezpatak baino jende gehiago irentsi zuen oihanak.#ezpatak… irentsi 2,26+.
Joabek Absalom hil
9Absalom, mando gainean zihoala, Daviden gudariekin aurrez aurre gertatu zen ustekabean. Mandoa arte-arbola handi baten azpian sartzean, arte-adarretan katigatu zitzaion Absalomi ilea; zeru-lurren artean zintzilikaturik gelditu zen, mandoak aurrera egin zuelako.#mando gainean 13,29. 10Hori ikusi zuen gizon batek adierazi zion Joabi:
—Absalom arteondo batetik zintzilik ikusi dut.
11Joabek esan zion berria ekarri zion gizonari:
—Ikusi eta zergatik ez duk, bada, bertan lurrari josi? Zilarrezko hamar txanpon eta gerriko bat emango nizkian.
12Gizonak ihardetsi zion Joabi:
—Eskuetan zilarrezko mila txanpon ipiniko bazenizkit ere, ez nioke eskurik erantsiko erregearen semeari. Aditu nuen nola esaten zizuen erregeak zuri, Abixairi eta Itairi: «Zaindu Absalom gaztea!» 13Haren aurka halako maltzurkeria egin izan banu, erregeak jakingo zukeen, eta orduan zu ere ez zinatekeen nitaz arduratuko.#jakingo zukeen 14,20.
14Joabek esan zuen:
—Ez diat astirik galduko hirekin.
Hartu zituen bere eskuetan hiru gezi eta bihotzean sartu zizkion Absalomi, oraino bizirik zegoelarik artearen adarretan;#Joabek Absalom hil 3,27+. 15ondoren, Joaben ezkutari ziren hamar gaztek Absalom inguratu, jo eta hil egin zuten. 16Orduan, Joabek adarra jo zuen eta israeldarrei pertsegitzeari utzi zion jendeak, Joabek geldiarazi egin baitzuen gudarostea.#adarra jo 2,28+. 17Orduan, Absalom hartu eta basoko zulo handi batera bota zuen; gero, harri-pila handia ezarri zioten gainean. Israeldar guztiak beren etxoletara#18,17 beren etxoletara: Maiz agertu ohi den esaera honek, israeldarrak nomada ziren aldi haietako ohitura oroitarazten du. joan ziren ihesi.#harri-pila Jos 7,26; 8,29; 10,27.
18Bizi zelarik, eraikia zuen beretzat Absalomek Errege Haranean#18,18 Errege Harana: Jerusalemgo inguruetan egongo zen haran hau. Gaur egun Absalomen hilobia Zedron ibarrean dago, baina geroztik egina denez, ez du zerikusirik hemen aipatzen den oroitarriarekin. dagoen oroitarria, berekiko esanez: «Ez dut ene izena oroitaraziko duen semerik». Eta bere izena ezarri zion oroitarriari. Horregatik deritza gaurdaino «Absalomen oroitarria».#oroitarria 1 Sm 15,12.
Absalomen heriotzaren berri eman Davidi
19Tzadoken seme Ahimaatzek esan zion Joabi:
—Uztazu, arren, erregeari berri on hau ematera lasterka joaten: Jauna bere alde atera eta etsaiengandik libratu duela.
20Joabek esan zion:
—Gaur ezin zara berri onaren eramaile izan; beste egunen batean bai, beharbada. Baina gaur ezin duzu berri onik eraman, hila baita erregearen semea.
21Orduan, Joabek agindu zion etiopiar bati:
—Hoa eta adierazi erregeari ikusi duana.
Etiopiarra, Joaben aurrean ahuspeztu ondoren, lasterka abiatu zen. 22Tzadoken seme Ahimaatzek esan zion berriro Joabi:
—Dena dela, uztazu niri ere lasterka joaten, etiopiarraren atzetik.
Joabek esan zion:
—Zertarako nahi duzu joan lasterka, ene seme? Ez baituzu saririk izango berri on horren ordain.
23Eta Ahimaatzek:
—Dena dela, banoa lasterka.
Joabek, orduan:
—Zoaz, bada.
Ahimaatz lautadako bidetik joan zen lasterka, eta aurrea hartu zion etiopiarrari. 24David hiri-sarrerako bi ateen artean#18,24 Bi ateen artean: Zenbait hiritan harresietako sarrerak bi ate zituen, bata barnealdera eta bestea kanpoaldera; bien tartean igarobidea, gudariek beti zaindua. zegoen eseria. Ate gaineko solairura igoa zegoen zaintzaileak begiak jaso eta gizon bat bakarrik lasterka zetorrela ikusi zuen,#zaintzailea 13,34; 2 Erg 9,17-20. 25eta erregeari jakinarazi zion oihuka. Erregeak esan zuen:
—Bakarrik baldin badator, berri onak dakartza.
Lasterkaria hurbildu ahala, ordea, 26zaintzaileak beste gizon bat ere atzetik lasterka zetorrela ikusi zuen. Zaintzaileak honela egin zion deiadar atezainari:
—Beste gizon bat dator lasterka, hori ere bakarrik.
Eta erregeak esan zuen:
—Horrek ere berri onak dakartza, noski.
27Zaintzaileak berriro:
—Lehenengoaren ibilera, Tzadoken seme Ahimaatzena da.
Erregeak esan zuen:
—Gizon ona dugu hori; berri onarekin dator.#ibilera 2 Erg 9,20. Gizon ona 1 Erg 1,42.
28Ahimaatzek esan zion oihuka erregeari:
—Agur, jauna!
Eta, erregearen aurrean lurreraino ahuspeztuz, jarraitu zuen:
—Bedeinkatua Jauna, zure Jainkoa, menderatu baititu ene errege jaunaren kontra jaiki ziren gizonak!
29Erregeak galdegin zion:
—Onik al da Absalom gaztea?
Ahimaatzek erantzun:
—Iskanbila handia ikusi nuen, Joabek ni, zure zerbitzari hau, zuregana bidali ninduenean; baina ez dakit zer gertatuko zen.#Absalom 18,5+.
30Erregeak agindu zion:
—Egon hor atzean!
Joan zen atzera eta han gelditu zen. 31Orduan, etiopiarrak agertu eta esan zuen:
—Berri onak dakarzkizut, ene errege jauna. Alde atera zaizu gaur Jauna eta libratu zaitu aurka jaikitako guztien eskuetatik.#Alde atera zaizu 1 Sm 24,16+.
32Erregeak galdegin zion etiopiarrari:
—Onik al da Absalom gaztea?
Etiopiarrak erantzun zuen:
—Gertatuko ahal zaie ene errege jaunaren etsaiei eta erregearen kontra kalte egiteko jaiki ziren guztiei mutilari gertatu zaiona!

Currently Selected:

2 SAMUEL 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy