1
DAVID JUDAKO ERREGE (1,1—4,12)
Saulen eta Jonatanen heriotzaren berri jakin Davidek
1Saul hila zelarik#1,1 Saul hila zelarik: Lehen tx. honek 1 Sm liburuko azken bi kap.ak oroitarazten dizkigu: Davidek nola menderatu zituen amalektarrak (30. kap.), Saul nola hil zen guduan (31. kap.). Beraz, 2 Sm liburu hau lehenengoaren jarraipen gisa datorkigu., amalektarrak menderatu eta itzuli ondoren, bi egun egin zituen Davidek Tziklagen. 2Hirugarren egunean, Saulen kanpalekutik zetorren gizon bat agertu zen; jantziak urraturik eta burua hautsez estalirik zekartzan#1,2 jantziak urraturik eta… zekartzan: Dolu eta nahigabearen ezaugarri edo seinale dira horiek.. Davidengana heltzean, lurreraino ahuspeztu zen.#mezularia 11|NoBook| 181 Sm 4 3Davidek galdegin zion:
—Nondik zatoz?
—Israeldarren kanpalekutik natorkizu ihesi —erantzun zion.
4Davidek galdegin zion:
—Zer gertatu da? Esadazu, otoi!
—Ihes egin du jendeak guda-zelaitik. Gizon asko erori da hilik. Saul eta beronen seme Jonatan ere hil dira —erantzun zuen.
5Davidek galdetu zion berria zekarkion gazteari:
—Nola dakizu hilak direla Saul eta beronen seme Jonatan?
6Berria zekarren gazteak erantzun zuen:
—Gilboa mendian gertatu nintzen ni, halabeharrez. Saul bere lantzaren gainean zegoen. Hurbiltzen ari zitzaizkion guda-gurdiak eta zaldizkoak. 7Atzera begiratu eta, ni ikustean, dei egin zidan. Eta nik «Hemen nauzu!» erantzun nion. 8Hark galdetu zidan: «Nor zara?» Nik erantzun: «Amalektarra nauzu». 9Eta esan zidan: «Zatozkit, arren, ondora eta hil nazazu. Hilzorian nago#1,9 Hilzorian nago: Hebreerazko testua iluna da., baina oraindik bizirik».#hil nazazu 1 Sm 31 10Joan nintzaion eta hil egin nuen; bai bainekien ezin izango zela bizi hondamen haren ondoren. Buruan zeraman koroa eta besoan zeraman besokoa hartu nizkion, eta hemen dakarzkizut, ene jauna.#koroa 2 Erg 11Sal 89|NoBook| 132
11Davidek bere jantziak hartu eta urratu egin zituen. Orobat egin zuten berarekin ziren gizon guztiek. 12Dolu egin zuten eta negar, eta baraurik egon ziren arratsa arte Saulengatik, beronen seme Jonatanengatik, Jaunaren herriarengatik eta Israel osoarengatik, ezpatapean eroriak baitziren.
13Davidek, orduan, galdetu zion gertatuaren berri ekarri zion gazteari:
—Nongoa zara?
—Zuen artean etorkin gisa bizi den amalektar baten semea nauzu —erantzun zuen hark.
14Davidek esan zion:
—Eta nolatan ez zinen Jaunaren gantzutua hiltzeko beldur izan?#Jaunaren gantzutua hil 1 Sm 24
15Eta morroi bati dei egin eta agindu hau eman zion Davidek:
—Zatoz eta hil ezazu hau!
Hala, jo eta hil egin zuen. 16Davidek esan zion:
—Zeure erruz hiltzen zara! Zeure ahoak salatu zaitu, Jaunaren gantzutua hil duzula esatean.
Daviden hileta-kantua Saulen eta Jonatanen heriotzagatik
17Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek, Saulengatik eta beronen seme Jonatanengatik, eta 18berau Judako jendeari irakasteko agindu zuen. «Uztai-kantua» deritza eta «Zintzoaren Liburuan#1,18 Zintzoaren Liburuan: Badirudi kantu-bilduma izango zela liburu hori; ik. Jos 10,13 oh. Hebreerazko testuan tx. hau iluna da, salmoen tituluetan bezala.» dator:
19«Oi Israel, horra zure ospea
zure gailurretan galdua,
erori dira zure adoretsuak!
20«Ez oihukatu berri hori Gaten,
ez zabaldu Axkelongo kaleetan,
poz ez daitezen filistearren alabak,
alai ez daitezen
jentil-arrotz#1,20 Gat, Axkelon: Filistearren bizileku ziren bi hiri garrantzitsu (ik. 1 Sm 5,8). Jentil-arrotz: Hebreerazkoak, h.h., erdaingabe dio. horien alabak.
21Gilboako muinoak,
ez ihintzik, ez euririk zuen gainera!
Ez bedi zuetan
alor emankorrik izan!
Paraje horretan gelditu baitzen
Saulen ezkutua,
olioz ez, hildakoen odolez baizik#1,21 Gilboako muinoak: Izreel zeritzan lautadaren hego-ekialdera daude Gilboako muinoak; ik. 1 Sm 28,4. Ezkutu edo babeskiak olioz koipeztatu ohi zituzten.,
22adoretsuen gantzez igurtzia;
Jonatanen uztaia,
inoiz atzera egin ez zuena,
Saulen ezpata,
erabili gabe sekula itzuli ez zena.
23Ene Saul, ene Jonatan,
kutun eta maiteak,
bizitzan eta heriotzan
beti elkartuak,
arranoak bezain bizkorrak,
lehoiak bezain indartsuak!
24Israelgo alabak, egiozue negar Sauli,
dotore janzten zintuzten
eta apaintzen,
urrezko bitxiz zituen
zuen soinekoak edertzen.
25Horra, adoretsuak guduan hilak!
Jonatan zure gailurretan hila!
26Hau samina zuregatik,
Jonatan ene anaia,
hain zinen niretzat maitea!
Zure maitasuna niretzat gozoago
emakumeen amodioa baino.#hain zinen niretzat maitea 1 Sm 18
27Erori dira adoretsuak,
hondatu dira borrokarako armak!»
Loading reference in secondary version...