YouVersion Logo
Search Icon

2 JOAN 1

1
Agurra
1Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko#Jaunak aukeraturiko 13; 1 P 5,13. Egiaz maite 3 Jn 1. egia ezagutu Jn 8,32; 1 Jn 2,21. eliz elkarte horri eta eliztar guztioi#1 Jaunaren ikasle zahar: H.h., zahar; agintea eta duintasuna adierazten dituen titulua da, eta elkarte-buruei ematen zaie. Asiako elizetan bereziki, apostolu-tradizioaren lehen lekukoei ematen zitzaien izen hori: Jaunaren ikasle izandakoei edota horiek ezagutu zituztenei. Jaunak aukeraturiko… guztioi: H.h., andere hautatuari eta beronen seme-alabei; eliz elkarte jakin bati eta bertako kideei zuzentzeko era poetikoa. Ez dakigu zein den eliz elkarte hori. idazten dizuet. Egiaz maite zaituztet nik, eta nik ez ezik, baita egia ezagutzen duten guztiek ere, 2guregan irauten duen eta betiko gurekin izango den egiarengatik. 3Grazia, errukia eta bakea#Grazia, errukia eta bakea 1 Tm 1,2; 2 Tm 1,2. zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.
Elkar maitatu
4Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera#egiaren arabera 3 Jn 3-4. aginduari jarraituz Jn 13,34+. bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz#4 aginduari jarraituz: Aitaren aginduak bi betebehar daramatza berekin: Jesusengan sinetsi eta elkar maitatu, hark agindu bezala (ik. 1 Jn 3,23).. 5Eta orain, eliz elkarte agurgarri horri, arren eskatzen dizut elkar maita dezagula#elkar maita dezagula Jn 13,34+.. Ez dizut agindu berri bat idazten, hasieratik duguna bera baizik. 6Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea#maitasuna eta aginduen arabera bizitzea Jn 14,15+. da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena.
Kontuz antikristoekin
7Engainatzaile asko#Engainatzaile asko 1 Jn 4,1+. engainatzailea eta antikristoa 1 Jn 2,18+. sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa. 8Ibil zaitezte kontuz, gure lanaren fruitua#8 gure lanaren fruitua: Zenbait eskuizkribuk zeuen lanaren fruitua dio. gal ez dezazuen, sari oparoa jaso dezazuen baizik. 9Kristoren irakatsietan iraun gabe, aurrerago joan nahi duenak ez du Jainkoa berekin#berekin ditu Aita eta Semea Jn 5,23+.. Irakatsietan dirauenak, berriz, berekin ditu Aita eta Semea. 10Norbait zuengana joan eta irakatsi hau ez badarama, ez onartu etxean#ez onartu etxean Erm 16,17; Ef 5,11; 2 Ts 3,6., ezta agurtu ere#10 ez onartu etxean, ezta agurtu ere: Kristau-jokaeraren kontrako dirudien jarrera hau ulertzeko, zera hartu behar da kontuan: kristauak Jesusen egiatik okertu nahi zituzten heretikoekin harremanetan aritzeak zekarren arriskua. Hemen debekatzen dena honelakoekin elkartasunean sartzea da, ez noski gizabidezko agurra egitea.; 11halakoa agurtzen duena haren egintza gaiztoen partaide#haren egintza gaiztoen partaide 1 Tm 5,22; Ap 18,4. egiten da.
Azken agurra
12Zuei zer esanik asko dudan arren, ez dut paperez eta tintaz#paperez eta tintaz 3 Jn 13. aurrez aurre Zen 12,8; 3 Jn 14. poz bete-betea Jn 15,11+. egin nahi. Zuengana joatea espero dut eta aurrez aurre hitz egitea; horrela poz bete-betea izango dugu elkarrekin.
13Jainkoak aukeratu duen eta zure ahizpa den eliz elkarte honetako#13 eliz elkarte hau: Ikasle zaharra bizi zenekoa, alegia; tradizio on batek dioenez, Efeson bizi zen Joan apostolua. kideek agurtzen zaituzte.

Currently Selected:

2 JOAN 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy