YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 29

29
Filistearrek Daviden laguntzarik nahi ez
1Filistearrek Afeken zituzten bilduak beren gudari-taldeak; israeldarrek, berriz, Izreelen#29,1 Afek: Karmel mendi-katearen hegoaldeko lautadan dagoen herria. Izreel: Izen hau bera duen lautadaren hego-ekialdeko herria. Beraz, Izreelen dagoen iturria Gilboa mendiaren oinetan dagoen En-Harod bera dateke. dagoen iturri ondoan ezarri zituzten guda-etxolak. 2Filistearren buruzagiak ehuneko eta milako gizataldeen aurretik zihoazen. David bere gizonekin Akix erregearen ondoan zihoan, atzeko taldean. 3Filistearren buruzagiek honela zioten:
—Zer egiten dute hebrear horiek#29,3 hebrear: Ik. 4,6 oh. hemen?
Akixek honela erantzun zien filistearren buruzagiei:
—David duzue, Israelgo errege den Saulen zerbitzaria. Urte bat edo bi darama nirekin eta ihesi etorri zitzaidanez geroztik ez dut aitzakiarik izan horren aurka.#Urte bat edo bi 27,7.
4Filistearren buruzagiek Akixen aurka haserretu eta esan zioten:
—Bidal ezazu gizon hori, doala izendatu zenion tokira. Ez dadila etor gurekin gudura; borrokaldian ez ote zaigu, gero, etsai bihurtuko? Izango ote luke aukera hoberik bere nagusiarekin adiskidetzeko, gure mutilei lepoa moztuz baino?#izendatu zenion tokira 27,6. 5Ez al da David hau, «Saulek mila hil, Davidek hamar mila» denek batera kantatzen zioten huraxe bera?#Saulek mila hil 18,7+.
6Dei egin zion, beraz, Akixek Davidi eta esan zion:
—Zuzena zara, ala Jauna! Begiko dut zu nirekin izatea gudarostearen joan-etorri guztietan. Ez dut zuregan deus txarrik ikusi, niregana etorri zinenez geroztik. Buruzagiek, ordea, ez zaituzte begiko. 7Itzul zaitez, beraz, eta zoaz bakean. Horrela, ez dira suminduko filistearren buruzagiak.
8Davidek, orduan, Akixi:
—Zer egin dut, baina? Ikusi al duzu zeure zerbitzari honengan deus txarrik zuregana heldu nintzenez geroztik? Zergatik ezin naiz, bada, joan ene errege jaunaren etsaiak borrokatzera?
9Akixek erantzun zion:
—Badakit. Jainkoaren bidalia bezain gogoko zaitut. Baina filistearren buruzagiek zuri gurekin gudura etortzen ez uzteko esan didate.#Jainkoaren bidalia 2 Sm 14,17.20; 19,28. 10Beraz, jaiki zaitezte goizean goiz zu eta zurekin etorriak diren zure jaunaren mutilak, eta zoazte eguna argitu orduko#29,10 orduko: Grekozko antzinako itzulpenak honako hau eransten dio: eta itzul zaitezte nik han izendatu dizuedan hirira. Ez hartu txartzat, nik zuregan baitut ustea..
11Jaiki ziren, bada, goizean goiz David eta bere gizonak eguna argitzean, eta filistearren lurraldera itzuli ziren. Filistearrak, aldiz, Izreelerantz igo ziren.

Currently Selected:

1 SAMUEL 29: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy