YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 18

18
Jonatan eta David adiskide
1Davidek Saulekin mintzatzen bukatu zuenean, Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David.#Jonatan eta David adiskide 19,1-7; 20; 23,16-18; 2 Sm 1,26. 2Berekin hartu zuen egun hartan Saulek David, eta ez zion bere aitaren etxera itzultzen utzi. 3Jonatan eta Daviden artean elkartasun handia sortu zen; izan ere, bere burua bezain maite zuen Jonatanek. 4Soinean zeraman soingainekoa erantzi eta Davidi eman zion Jonatanek, baita bere jantziak ere; ezpata, uztaia eta gerrikoa ere bai.
5Saulek bidaltzen zuen guda-irtenaldi guztietan ongi ateratzen zen David; horregatik, Saulek gudalburu egin zuen. Jende guztiak ontzat hartu zuen hori, baita Saulen zerbitzariek ere.#guda-irtenaldiak 18,14.16.30; 23,5; 27,8-11; 30,1-20.
Saulek David hil nahi
6Davidek Goliat filistearra hil ondoren, gudutik zetozelarik, Israelgo herrixka guztietatik bidera atera zitzaizkion emakumeak Saul erregeari, bozkarioz kantari eta dantzari, danbolinak eta txilinak joz.#dantzari eta kantari 21,12; Ir 15,20; Ep 5,1; 11,34; Jdt 15,12. 7Emakumeek, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez:
«Saulek mila hil,
Davidek hamar mila!»#Saulek mila hil 21,12; 29,5.
8Saulek ez zuen kopla hori pozez entzun. Biziki haserretu zen, eta honela zioen: «Hamar mila Davidi eta mila niri! Erregetza besterik ez du falta!»
9Handik aurrera begitan hartu zuen Saulek David. 10Biharamunean, Jainkoak bidalitako espiritu gaiztoak jo zuen Saul, eta han zebilen eroa bezala bere etxe osoan barrena; David zitara jotzen ari zitzaion, egunero bezala. Saulek, ordea, eskuan zerabilen lantza#espiritu gaiztoak jo 16,14+. 11jaurti zuen, David hormari josteko asmoz. Eta David birritan saihestu zen.
12Geroztik, Daviden beldur izan zen Saul, harekin baitzen Jauna; berarengandik, berriz, aldendua zela ikusten zuen.#Daviden beldur izan 18,29. Jauna Davidekin 16,18; 17,37; Has 39,2; Zen 23,21; 2 Sm 5,10; 2 Erg 18,7. 13Orduan, Saulek, David bere ondotik urruntzearren, mila gizonen buruzagi egin zuen. Davidek gidatzen zuen jende hura gudurako joan-etorrietan. 14Garaile atera ohi zen David egintza guztietan, Jaunak laguntzen baitzion. 15Denetan ongi ateratzen zela ikusiz, Saulek beldurra hartu zion Davidi. 16Israel eta Juda#18,16 Israel eta Juda: Israel herri osoa aipatzeko erabilia den esamolde hau erabat ohikoa izango da Salomonen erregealdiaren ondoren, erreinua bitan zatituko denean. osoak, aldiz, maite zuten David, gudurako joan-etorrietan gidatzen zituelako.#gidatu 2 Sm 5,2.
Saulen alaba Mikalekin ezkondu David
17Behin batean, esan zion Saulek Davidi:
—Gizon ausarta izaten bazara eta Jaunaren guduetan bizkor borrokatzen, Merab ene alaba zaharrena emanen dizut emazte.
Izan ere, Saulek honela zioen bere baitan: «Ez diot nik eskurik erantsiko; erants diezaiotela filistearrek».#ene alaba 17,25. Jaunaren guduak 25,28.
18Davidek, ordea, Sauli:
—Nor naiz ni, ordea, eta zein da ene jatorria, zein ene aitaren jatorria Israelen, ni erregearen suhi bihurtzeko?
19Alaba Merab Davidi emateko garaia heltzean, ordea, Saulek Meholako Adrieli eman zion emazte.#Meholako Adriel 2 Sm 21,8.
20Mikal, Saulen beste alaba, Davidez maitemindua zegoen. Eta halaxe jakinarazi zioten Sauli, eta atsegin gertatu zitzaion berri hori. 21Hau zioen berekiko: «Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten».
Esan zion, beraz, Saulek Davidi:
—Gaur ene suhi izango zara.
22Eta Saulek agindu zien bere morroiei: «Esaiozue ahapeka Davidi: “Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek. Egin zaitez erregearen suhi”».
23Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:
—Gauza hutsa iruditzen al zaizue erregearen suhi izatea? Gizon behartsu eta ezereza nauzue ni horretarako.
24Morroiek adierazi zioten Sauli:
—Honela mintzatu zaigu David.
25Saulek, orduan:
—Esaiozue Davidi: «Erregeak ez du ezkonsaririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur#18,25 Senargaiak esku-erakutsiren bat eman behar izaten zion emaztegaiaren aitari; gehienetan dirua izan ohi zen (ik. Has 34,12). Davidek, aldiz, filistearrak hil zituenaren agiritzat, beraien zakil-muturrak, prepuzioak, eraman behar izan zizkion Sauli. Izan ere, filistearrek ez zuten erdaintzeko, zirkuntzidatzeko, ohiturarik. baizik, erregearen etsaiez mendekatuz».
Egiaz, ordea, David filistearren esku eroraraztea nahi zuen Saulek. 26Jakinarazi zioten morroiek Davidi Saulen esana, eta ongi iruditu zitzaion erregearen suhi izateko baldintza. Epea bete baino lehen, 27abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen. Davidek, erregearen suhi izateko, haien zakil-muturrak eraman zituen, eta erregearen aurrean zenbatu zituzten. Orduan, Saulek bere alaba Mikal eman zion emazte.#bere alaba 17,25. 28Antzeman zion Saulek Jauna Davidekin zela eta bere alaba Mikalek ere maite zuela.#Jauna Davidekin 18,12+. 29Horregatik, gero eta beldur handiagoa zion Davidi. Harrezkero, Saulek beti izan zion gorroto Davidi.
30Filistearren buruzagiek irtenaldiak egin ohi zituzten eta irteten ziren guztietan, Saulen zerbitzari guztiak baino hobekiago ateratzen zen David. Honen izena gero eta ospetsuago zen.

Currently Selected:

1 SAMUEL 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy