YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 15

15
Saulek berriro huts egin
1Behin batean, Samuelek esan zion Sauli: «Jaunak bidali ninduen, zu beraren herri Israelen errege gantzutzeko. Entzun orain Jaunaren hitzak.#gantzutzeko 10,1. 2Hau dio Jaun ahalguztidunak: “Kontuak eskatu behar dizkiot Amalek herriari, Israeli egindakoagatik, Egiptotik igotzean bidea eragotzi baitzion. 3Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu#15,3 suntsitu: Suntsitzeko aginduaz, ik. Dt 2,34 eta oh. haien ondasun guztiak; hil, gupidarik gabe, gizaseme eta emakumeak, haur eta bularrekoak, idi eta ardiak, gamelu eta astoak”».#suntsitu Jos 6,17-18; 10,28-29.
4Bildu zituen Saulek bere gizonak Telamen#15,4 Telam: Hiri hau, segur aski, Jerusalemdik hegoaldera 80 km ingurura zegoen. eta zenbatu: berrehun mila oinezko eta Judaren leinuko hamar mila gizon. 5Saul, amalektarren hiriburura hurbildurik, zelatan jarri zen erreka aldean. 6Saulek esan zien kendarrei#15,6 kendarrak: Amalektarrak bizi ziren lurralde berean ibili ohi zen tribu nomada; zenbait itzulpenetan kenitar dator.: «Zoazte, alde egizue amalektarrengandik, haiekin batean honda ez zaitzatedan. Zuek ongi hartu zenituzten israeldarrak, Egiptotik zetozenean».
7Alde egin zuten, beraz, kendarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur-eraino, Egiptoko mugetaraino#15,7 Habilatik… Egiptoko mugetaraino: Has 22,18an aipatzen den lurralde bera. Segur aski, Palestina hegoaldeko eremu osoa adierazi nahi du idazleak..#Xur 27,8. 8Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez. 9Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu#15,9 abere gizendu: Hebreerazko testua ulergaitza da., bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen gizataldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.
Jaunak Saul baztertu
10Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Samueli: 11«Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak».
Goibeldu egin zen Samuel eta gau osoz Jaunari oihuka ari izan zitzaion.#Damutu zait Has 6,7; Ir 32,12-14; 2 Sm 24,16; Jr 18,8-10; Jon 3,10; 4,2. 12Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Samuel, Saulengana joateko. Baina Saul Karmel hirira joan zela jakinarazi zioten, han beretzat oroitarria eraiki zuela eta, aurrerantz jarraituz, Gilgalera jaitsi zela.#Karmel 25,2. 13Samuel Saulengana heldu zenean, esan zion honek:
—Bedeinka zaitzala Jaunak. Bete dut Jaunaren esana.
14Samuelek ihardetsi zion:
—Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?
15Saulek erantzun:
—Amalektarrei kenduak dira. Bizirik utzi zituen jendeak ardi eta idirik hoberenak, Jaunari, zure Jainkoari, eskaintzeko asmoz. Gainerakoak suntsitu egin genituen.
16Samuelek Sauli:
—Aski da! Gaur gauean Jaunak adierazi didana jakinarazi behar dizut.
Eta Saulek:
—Mintza zaitez.#Gaur gauean 2 Sm 7,4. Ik. 9,15+.
17Samuelek, orduan:
—Zeure burua txikitzat duzun arren, ez al zara zu Israelgo leinuen buruzagia? Ez al zaitu Jaunak Israelen errege gantzutu? 18Amalektar bekatari horiek suntsitzera bidali zaitu, denak birrindu arte borrokatzera. 19Zergatik ez duzu aditu Jaunaren esana? Zergatik hartu dituzu harrapakinak, Jaunaren begietan gaizki dagoena eginez?
20Saulek erantzun zion Samueli:
—Ez al dut, bada, egin Jaunaren esana? Berak bidali ninduen bidetik ibili naiz. Ekarri dut Agag, amalektarren erregea, eta suntsitu ditut amalektarrak. 21Jendeak, hala ere, birrindu beharrekoak ziren harrapakinetatik ardi eta idirik hoberenak hartu ditu Jaunari, zure Jainkoari, Gilgalen eskaintzeko.
22Samuelek esan zuen:
—Atseginago ote ditu, bada, Jaunak
erre-opariak eta sakrifizioak
beraren esana egitea baino?
Opariak egitea baino hobe
haren esana egitea;
ahari-gantzak eskaintzea baino hobe
hari esaneko izatea.#Opariak egitea baino hobe haren esana betetzea Is 1,11; Os 6,6; Am 5,22; Mi 6,8; Mt 9,13.
23Aztikeria adinako bekatua da
desleial izatea,
sasijainkokeria bezain hutsala setakeria.
Jaunaren esana baztertu duzulako,
berak baztertzen zaitu orain erregetzatik.
24Saulek, orduan, Samueli:
—Bekatu egin dut, bai; hautsi egin dut Jaunaren esana, baita zure hitza ere. Jendearen beldur nintzen eta haien esana aditu nuen.#Bekatu egin dut Ir 9,27; Zen 22,34; 1 Kro 21,17; Mt 27,4; Lk 15,18. 25Otoi, barka iezadazu bekatua, eta zatoz nirekin Jauna gurtzera.
26Samuelek, ordea, Sauli:
—Ez naiz joango zurekin, Jaunaren esana baztertu duzulako. Orain, Jaunak zu baztertzen zaitu; ez zara gehiago Israelen errege izango.#Jaunak baztertu 1 Erg 11,11.
27Itzuli zen Samuel alde egiteko asmoz; baina Saulek soingainekoaren ertzetik heldu eta puska bat kendu zion.#soingainekoaren puska bat kendu Ik. 1 Erg 11,30-31. 28Samuelek esan zion:
—Horrelaxe kendu dizu gaur Jaunak Israelen errege izatea, zu baino hobea#15,28 zu baino hobea: David aipatzen du (ik. 13,14 eta oh.). izanen den beste bati emateko. 29Ez du gezurrik esaten Israelen ospea denak, eta ez da damutuko, bera ez baita gizakumea, damutzen ibiltzeko.#Jainkoak gezurrik esaten ez Zen 23,19+.
30Saulek, berriro:
—Bekatu egin dut, bai. Baina, otoi, ohora nazazu buruzagien eta Israel herriaren aurrean. Zatoz nirekin; Jauna, zure Jainkoa, gurtu behar dut.
31Joan zen, bada, Samuel Saulen ondoren eta honek gurtu egin zuen Jauna.
32Samuelek agindu zuen:
—Ekar iezadazue Agag, amalektarren erregea!
Aurkeztu zioten Agag. Dar-dar#15,32 Dar-dar: Hebreerazko testua ulergaitza. Zenbaitek lasai itzultzen du. zetorren hau, bere baitan «Hemen dut heriotzaren garratza» esanez. 33Samuelek esan zion:
—Zure ezpatak emakume asko semerik gabe utzi zuenez, orain, emakume horiek bezala, zure ama geldituko da semerik gabe.
Eta zatikatu egin zuen Samuelek Agag Gilgalen, santutegiaren aitzinean.#zure ama geldituko semerik gabe Ep 5,28. 34Gero, Samuel Ramara joan zen. Saul, berriz, bere etxera, Gibeara, igo zen. 35Aurrerantzean, Samuelek, bizitza osoan, Saul ez zuen inoiz ere ikusi. Baina negar egin zuen Saulengatik, Jaunak damu izan baitzuen Saul Israelen errege egin izana.

Currently Selected:

1 SAMUEL 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy