YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 12

12
Samuelen azken hitzaldia
1Samuel honela mintzatu zitzaien israeldar guztiei:
—Horra, aditu dizuet eskatu dizkidazuen gauza guztietan eta eman dizuet erregea;#Samuelen hitzaldia Jos 24,1-28. 2aurrerantzean erregea izanen duzue gidari. Zahartu naiz ni eta zuritu zait burua; baina zeuen artean dituzue nire semeak. Gidari izan nauzue gazte nintzenetik gaurdaino. 3Hemen nauzue. Esan Jaunaren eta beronen gantzutuaren aitzinean, nire aurka ezer baduzuen: zuetariko inori idia nahiz astoa kendu diodan, inori iruzurrik edota zapalketarik egin diodan, inori eskupekorik hartu ote diodan, beraren arazoari ez ikusiarena egiteko. Emanen diot ordaina.#egintza okerren zerrendak 8,11-18; Lb 5,21-24; Zen 16,15; Si 46,19.
4Honela erantzun zion herriak:
—Ez diguzu iruzurrik egin, ezta zapalketarik ere, ez duzu inoren eskutik deus hartu.
5Samuelek, orduan:
—Lekuko dut gaur Jauna zuen aurrean, eta lekuko dut beronen gantzutua ere, eskuak garbi ditudala.
Haiek erantzun zioten:
—Lekuko gaituzu, bai.
6Eta Samuelek jarraitu zuen:
—Lekuko dut, bada, Moises eta Aaron sorrarazi eta zuen arbasoak Egiptotik atera zituen Jauna. 7Orain, ordea, entzudazue: badut zuen kontra esatekorik Jaunaren aurrean. Hona zein leial izan den Jauna zuekiko#12,7 zuekiko: Jainkoak arbasoen alde egina, orain idazleak bere garaikoen alde egina bezala aipatzen du (ik. Ir 12—13 eta 13,8 oh.). eta zuen arbasoekiko: 8Jakob Egiptora joan eta zuen arbasoek Jaunari oihu egin ziotenean, Jaunak Moises eta Aaron igorri zizkien; hauek atera zituzten zuen arbasoak Egiptotik eta lurralde honetan kokarazi. 9Zuen arbasoak ahaztu egin ziren, ordea, Jaunaz, beren Jainkoaz, eta Jaunak Hatzorko gudarostearen buruzagi zen Sisera-ren eskuetara eman zituen, baita filistearren eta Moabeko erregearen eskuetara ere, eta hauek gudukatu egin zituzten zuen arbasoak. 10Orduan, oihu egin zioten Jaunari, esanez: «Bekatu egin dugu, baztertu egin dugu Jauna, Baalen eta Astarteren irudiak gurtzeko. Aska gaitzazu orain geure etsaien eskuetatik eta zerbitzatuko zaitugu». 11Orduan, Jaunak Jerubaal, Bedan, Jefte eta Samuel bidali eta askatu egin zintuzten inguruan zenituzten etsaien eskuetatik, eta lasai bizi izan zarete#12,11 Hemen 12,9-11 pasarte honetan, Ep liburuko esaeren antzekoak biltzen dira: Ahaztu egin ziren Jaunaz; Jaunak etsaien eskuetara eman zituen… Orduan oihu egin zioten Jaunari… (askatzaileak) bidali zituen Jaunak; horrela lasai bizi ahal izan ziren (ik. Ep 3,7 oh.); laburpen honetan Epaileen garaiko pertsonaia eta gertakari nagusi batzuk oroitarazi nahi ditu idazleak. Jerubaal izena Gedeon epaileari eman ohi zaion beste izen bat da (ik. Ep 6,32 eta oh.); ez dakigu nor izan zen Bedan delakoa. Antzinako itzulpenetan Barak idatzi ohi zuten izen horren tokian. Baal jainkoari eta Astarte jainkosari buruz, ik. Ep 2,13 oh.. 12Baina amondarren errege Nahax#12,12 amondarren errege Nahax: Ik. 11. kap. eta 11,1eko oh. zuen aurka zetorrela ikusi orduko, «Utikan! Erregea nahi dugu agintari!» esan zenidaten, Jauna, zeuen Jainkoa, errege zenutelarik. 13Hemen duzue, bada, zeuek hautatu eta eskatu duzuen erregea. Hara, Jaunak erregea eman dizue. 14Jaunari begirune badiozue, bera zerbitzatzen baduzue eta beraren esana aditzen, Jaunaren hitza gutxiesten ez baduzue, Jaunak, zeuen Jainkoak, gidatuko zaituzte, bai zuek, bai zeuen agintari izango duzuen erregea.#Jaunari begirune, Jauna zerbitzatu, haren esana aditu Dt 13,5. 15Baina Jaunaren esana entzun ez eta haren hitza gutxiesten baduzue, bere eskua jasoko du Jaunak zuen aurka, zuen arbasoen aurka egin zuen bezala.#beraren hitza gutxietsi Dt 1,26.43; 28,15. Jaunaren eskua Dt 2,15; Ep 2,15. 16Zaudete, beraz, adi orain, Jaunak zuen aurrean eginen duen gauza harrigarri hau ikusteko. 17Ez al gaude orain gari-uztaroan? Dei eginen diot Jaunari, eta berak trumoiak eta euria bidaliko dizkigu. Horrela ikusi eta jakingo duzue zein gaiztakeria handia egin duzuen Jaunaren aitzinean, zeuentzat erregea eskatuz.
18Egin zion, bada, dei Samuelek Jaunari eta honek trumoiak eta euria bidali zituen egun hartan. Herri osoak Jaunari eta Samueli beldur ikaragarria hartu zien. 19Honela ziotson jende guztiak Samueli:
—Egiozu otoitz gure alde Jaunari, zeure Jainkoari, hil ez gaitezen. Izan ere, gure bekatu guztiez gainera, beste gaiztakeria bat egin dugu: geuretzat erregea eskatu.
20Samuelek erantzun zion herriari:
—Ez izan beldurrik. Egin duzue, bai, gaiztakeria handi hori. Hala ere, ez zaitezte urrun Jaunarengandik, baizik eta zerbitza ezazue Jauna bihotz-bihotzez.#zerbitza ezazue Jauna Dt 10,12; 11,13. 21Ez urrundu, deus ere ez diren idoloen atzetik joateko, ez baitzenituzkete ezertarako izango; horiek ez zaituztete salbatuko, hutsa baino ez baitira.#deus ere ez diren idoloak Sal 115,4-7. 22Ez du, ez, utziko Jaunak bere herria, oso handia baita bera, eta bere herri egin nahi izan baitzaituzte.#bere herri egin Dt 26,17-18; 27,9; 29,12; 2 Sm 7,24. 23Niri dagokidanez, ez dezadala Jaunaren kontra bekaturik egin, zuen alde otoitz egiteari utziz. Bide on eta zuzena erakutsiko dizuet. 24Izan, beraz, begirune Jaunari, zerbitzatu bera zintzo eta bihotz-bihotzez, ikusi baituzue nolako egintza harrigarriak egin dituen zuen alde. 25Baina gaiztoaren gaiztoz oker jokatzen baduzue, galdu egingo zarete bai zuek, bai zuen erregea.#galdu egingo zarete Jos 24,20.

Currently Selected:

1 SAMUEL 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy