YouVersion Logo
Search Icon

1 MAKABEARRAK (Susana 10/10/03) 1

1
ANTIOKOREN ZAPALKUNTZA ETA MATATIASEN MATXINADA (1,1—2,70)
Aurretiko gertakariak
1Filiporen seme Alexandro mazedoniarra Mazedonia lurraldetik abiatu zen. Grezia#1,1 Mazedonia lurraldetik abiatu: Grekozko testuak Kettiim lurraldetik dio. Hebreeraz Kittim edo Kittiim da. Izen hau antzina Zipre uhartean zegoen Kition hiriaren izenetik hartua da, bertako bizilagunen izena zelarik. Gerora, Zipre uharte osoari (ik. Has 10,4) eta geroago Zipretik mendebaldera dauden uharteei eta Egeo itsasbazterrari eman zieten izen hori (ik. Jr 2,10 eta oh.). Lurralde hauetako bizilagunei kitiarrak deitzen diegu gure itzulpenean. Pasarte honetan Mazedoniako bizilagunei deritze horrela (ik. 8,5). Grezia: Testuan Helade izena ematen zaio, eta izen honekin Grezia, Jonia eta gaurko Turkiaren mendebaldeko kosta adierazten zen; hebreeraz Jaban ere esaten zitzaion lurralde horri (ik. Is 66,19). eta gero pertsiarren eta mediarren errege Dario menderatu ondoren, honen ordez jarri zen errege. 2Gudukatze asko eginez, gotorlekuez jabetu eta tokian tokiko erregeak hil zituen. 3Lurraren mugetaraino heldu zen eta herri askoren ondasunez jabetu. Lurreko bizilagunak mutu gelditu ziren haren aitzinean, eta Alexandrori handiuste eta harrotasunez bete zitzaion bihotza.#Lurreko bizilagunak mutu gelditu ziren Ik. 7,50; 9,57; 11,38.52; 14,4; Ep 3,11; 5,31; 8,28. handiuste 16,13; Ez 28,2.5.17; 2 Kro 25,19; 26,16. Ik. Dt 17,20. 4Gudaroste oso indartsua bildurik, lurralde, herrialde eta buruzagien gain agindu zuen, denak bere zergapeko eginez. 5Hauen guztien ondoren, ordea, gaixotu egin zen eta antzeman zion hiltzera zihoala. 6Orduan, gaztetan berarekin hazi ziren handiki gudalburuak bildu eta bere erreinua banatu zien, hil baino lehen. 7Eta, hamabi urtez errege izan ondoren, hil egin zen Alexandro.
8Gudalburu haiek agintearen jabe egin ziren nor bere lurraldean#1,8 nor bere lurraldean: Alexandro Handia K.a. 323ko ekainean hil ondoren, haren gudalburuek zatitu egin zuten inperio zabal hura 301ean, Ipsosko gudukatzearen ondoren. Asian (Sirian, Mesopotamian, Iranen) Seleuko eta beronen ondorengoak (seleukotarrak) nagusitu ziren; Egipton, berriz, Lagos-en seme Ptolomeo eta beronen ondorengoak (lagidak). Bien erdian dagoen Palestina K.a. 198 arte lagiden menpe egon zen, eta gero seleukotarren menpe., 9eta, Alexandro hil zenean, errege-koroa jantzi zuten denek. Haien ondorengoak ere errege izan ziren luzaro, mundu osora geroz eta kalte handiagoak ekarriz. 10Errege haiengandik adar zital-gaizto bat sortu zen: Antioko Epifanes, Antioko erregearen semea. Erroman bahitua egon ondoren, seleukotarren agintealdiko ehun eta hogeita hamazazpigarren urtean#1,10 Erroman bahitua: K.a. 188an, gudua galdurik, Antioko III.ak presoak eman behar izan zizkien erromatarrei bahituran, Apameako hitzarmena betez; haien artean zen erregearen seme Antioko IV.a Epifanes ere (ik. 2 M 8,10 eta oh.). 176an Antioko IV.aren ordez, berorren iloba Demetrio eraman zuten bahitua. seleukotarren agintealdiko 137. urtean: Siriako Seleuko I.a K.a. 312ko urrian (Tixri hilean) hasi zen errege izaten; 137. urtea, beraz, K.a. 175a zen. Hilabeteen izenak babiloniar egutegitik hartzen ditu. hasi zen errege izaten.
Greziar ohiturak Israelen sartu
(2 M 4,7-17)
11Aldi hartan, lege-hausle batzuk sortu ziren Israelen eta jende asko engainatu zuten, esanez: «Tira, elkar gaitezen inguruetako herriekin; izan ere, bereizi ginenez geroztik kaltea besterik ez dugu izan!»
12Askori ongi iruditu zitzaion hori. 13Orduan, herriko batzuek erregeagana jo zuten#1,13 erregeagana jo: Erregearen baimena behar zen, norbera bizi zen nazioko legeak bete behar izatetik libratzeko; lege horiek baietsiak zituen Antioko III.ak K.a. 200. urtean (ik. 1,44; 2 M 4,9 eta alderantzizkoa 11,24an). eta hark baimena eman zien jentil-herrien ohiturak hartzeko. 14Jentilek ohi bezala, kiroldegia#1,14 kiroldegi: Grekoz gymnasio; kirolak egiteko tokia zen; kirolak biluzik egin ohi zituzten (gymnos: biluzik, larrugorri); horregatik, judu batzuek operazioa egiten zuten erdainkuntzaren aztarnak ezabatzeko (ik. 15. tx.). egin zuten Jerusalemen, 15erdainkuntzaren aztarnak ezabatu zituzten, uko egin zioten itun santuari eta arrotzen uztarria onartu, okerkeria egiteko beren buruak salduz.#erdainkuntzaren aztarnak ezabatu 1 Ko 7,18.
Antioko Epifanes Egipton eta Jerusalemen
(2 M 5,11-21)
16Bere erreinua sendotua ikustean, Egiptoko errege ere izatea bururatu zitzaion Antiokori, bi erreinuetako errege#1,16 bi erreinuetako errege: Antioko IV.ak bere menpe eta bere onerako batu nahi zuen Alexandro Handiaren inperio zatitua (ik. 1,6.8-9 eta oh.). izatearren. 17Gudaroste izugarria, guda-gurdiak, elefanteak, zaldiak eta ontziteria handia harturik, Egipton sartu#1,17 Egipton sartu: Egiptoren kontra K.a. 169an egin zuten lehen ekitaldia aipatzen da hemen; bigarrena, 2 M 5,1ean aipatua, K.a. 168an egin zuten.#Egipton sartu Dn 11,25-28. 18eta hango errege Ptolomeoren kontra borrokan hasi zen. Ptolomeo galduan atera zen eta, zauritu asko utzi ondoren, ihesi joan. 19Antioko, berriz, Egiptoko hiri gotorrak hartu eta herrialde hartako ondasunez jabetu zen. 20Egipto menderatu ondoren, itzuli egin zen seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita hirugarren urtean#1,20 seleukotarren… 143. urtean: K.a. 169ko udazkenean.. Gero, gudaroste indartsua harturik, Israelen kontra abiatu zen eta Jerusalemera heldu. 21Harropuzkeriaz santutegian sarturik, urrezko aldarea, argimutila bere osagai guztiekin, 22eskainiriko ogien mahaia, isur-opariak egiteko ontziak, azpilak, urrezko intsentsu-ontziak, oihala eta koroak#1,22 koroak: Urrezko lore-sorta edo girlandak adierazi nahi dira hemen. ostu zituen. Tenpluaren aurrealdean zeuden urrezko apaindura guztiak ere eraman zituen. 23Era berean, zilar, urre, gauza baliotsu eta aurkitu zituzten altxor gordeez#1,23 altxor gordeez: Jende partikularrak tenpluan gorderik izan ohi zituen ondasunak. ere jabetu zen. 24Dena harrapatu ondoren, bere herrialdera joan zen. Gainera, sarraski izugarria egin zuen eta harrokeria izugarriz mintzatu.
25Israelgo lurralde osoan
dolu handia izan zen.
26Buruzagi eta arduradunek
negar egin zuten,
neska-mutil gazteak
ahuldu egin ziren,
emakumeen edertasuna zimeldu.#Buruzagi eta arduradunek negar Nk 1,4; 2,10. neska-mutil gazteak ahuldu Am 8,13; Nk 1,6.18; 4,7-8.
27Senar berriek antsia egin zuten,
emazteek negar,
ezkontza-ohean eserita.
28Lurra dardaratu egin zen
hango bizilagunei gertatuagatik,
eta Jakoben ondorengo guztiak
ahalkez gorritu ziren.
Etsaiek Daviden Hiria hartu
(2 M 5,24-26)
29Handik bi urtera, Antioko erregeak ofizial zerga-biltzaile bat#1,29 Handik bi urtera: Ik. 1,20 eta oh. Gutxi gorabeherakoa da kalkulu hori, K.a. 167ko udaberrian bidali baitzuten Antiokiatik 22.000 gizoneko gudarostea. ofizial zerga-biltzaile bat: Horrela dio grekozko testuak; baina jatorrizko testuak, hebreeraz, Misiako gudarien buruzagia esango zukeen (ik. 2 M 5,24). Buruzagi hau, ziur aski, Apolonio izango zen (ik. 1 M 3,10-12). bidali zuen Judeako hirietara; Jerusalemera ere joan zen, gudaroste izugarriarekin. 30Bake-hitzak esan zizkien azpikeriaz hango bizilagunei, eta sinetsi egin zioten. Baina gero, ustekabean, hiriari eraso eta izugarrizko kolpea eman zion. Israel herriko jende asko hil zuen.#Bake-hitzak… azpikeriaz 5,48; 7,10.15.27; 11,2. 31Hiriko ondasunak ostu zituen, hiriari su eman eta etxeak eta inguruko harresia hondatu. 32Emakumeak eta haurrak gatibu hartu zituzten gudariek, eta abereak lapurtu. 33Gero, Daviden Hiri#1,33 Daviden Hiri: Greziarren garaian, Jerusalemez mendebaldera dagoen muinoan Judako erregeek eraikitako auzoari ematen zitzaion izen hori; Daviden beraren garaikoa ekialdeko muinoan zegoen (ik. 2 Sm 5,7.9). Mendebaldeko auzo hori gotorleku (grekoz Akra) bihurtuko zuten siriarrek eta mazedoniarrek, eta mehatxugarri gertatu zen tenpluarentzat, gotorlekua gorago baitzegoen. inguruan harresi handi eta sendoa eraiki zuten, dorre tinkoz babestua. Hori izan zuten beren gotorlekua. 34Jende zital-gaiztoa eta lege-hauslea ezarri zuten han eta bertan finkatu. 35Armak eta janaria gotorleku hartan bildu zituzten, baita Jerusalemen ostutako harrapakinak ere. Oso mehatxugarri gertatu ziren.
36Tenpluaren kontrako zelatada
bilakatu ziren,
etsai maltzur Israelentzat, aldi oro.
37Errugabeen odola isuri zuten
santutegiaren inguruan,
eta toki santua profanatu.
38Haiengatik ihes egin zuten
Jerusalemgo bizilagunek;
arrotzen bizileku bihurtu zen
eta bertakoentzat arrotz,
bertako seme-alabek
alde egin baitzuten.
39Santutegia soildua gelditu zen,
basamortu egina;
jaiak dolu bihurtu ziren,
larunbat-jaia barregarri
eta ohoragarri zena arbuiagarri.#Santutegia soildua… basamortu egina 2,12; 4,38; Sal 74,3-7. Ik. Nk 5,18. jaiak dolu bihurtu ziren 9,41; Am 8,10; Nk 5,15. Ik. Nk 1,4.
40Bere ospearen araberakoa
izan zuen Jerusalemek desohorea,
eta handitasunaren ordez dolua.
Jentilen kultuak hedatu
(2 M 6,1-11)
41Antioko erregeak agindua idatzi zuen bere erresuma osorako: denek herri bat bera izan behar zuten, 42horretarako nork bere ohiturak baztertu beharko zituelarik. Herri guztiek onartu zuten erregearen agindua 43eta israeldar askok ere onartu zuen haren erlijioa#1,43 haren erlijioa: Erregeak Olinpoko jainko nagusia zen Zeus gurtzen zuen bereziki (ik. 2 M 6,2), eta erlijio bakarra ezarriz, batasun politikoa iritsi nahi zuen.; idoloei opariak eskaini eta bete gabe utzi zuten larunbatari buruzko legea. 44Antiokok, mezularien bidez, gutunak helarazi zituen Jerusalemera eta Judeako hirietara, ohitura arrotzak onartzeko aginduz#1,44 Inperioaren batasun politikoa iritsi nahirik, Antioko IV.a Epifanesek indargabetu egin zuen Antioko III.ak K.a. 200. urtean emandako baimena, Moisesen Legea bete ahal izateko baimena, alegia. Horregatik, Moisesen Legea (Torah ) betetzea gobernuaren kontrako jokaera bihurtu zen. Antioko V.ak (164-162) emango zuen berriro erlijio-askatasuna (ik. 6,57-61; 2 M 11,22-26).. 45Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea; ezin zituzten bete larunbat eta jaiei buruzko legeak, 46kutsatu egin behar zituzten santutegia eta jende santua, 47idoloei aldareak, toki sakratuak eta jauretxeak eraiki behar zizkieten, eta urdeak#1,47 urdeak: Ik. 2 M 6,18 oh. eta abere kutsatuak eskaini. 48Semeak ezin zituzten erdaindu eta era guztietako likiskeria eta lohikeriaz kutsatu behar zituzten beren buruak. 49Legea ahaztu eta ohitura guztiak aldatu behar zituzten. 50Eta erregearen agindua bete ez zezana hil egin behar zuten. 51Era berean idatzi zuen bere erresuma osorako. Begiraleak ezarri zizkion erregeak herriari, eta Judeako hiri bakoitzean sakrifizioak eskaintzeko agindu zuen. 52Herriko jende askok, Moisesen legea baztertu zuenak, bat egin zuen jentilekin eta kalte handiak egin herrian. 53Horregatik, israeldarrek gordelekuetan babestu behar izan zuten.
54Seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita bosgarren urtean, Kisleu hilaren hamabostean, izugarrizko idolo higuingarria#1,54 Kisleu hilaren hamabostean: K.a. 167ko abenduaren 8an. Kisleu babiloniar egutegiko hirugarren hilabetea zen eta seleukotarren egutegiko bederatzigarrena. izugarrizko idolo higuingarria: Olinpoko Zeusen idoloa, alegia (ik. 43. tx. eta oh. eta Dn 9,27). ezarri zuen Antiokok aldare nagusiaren gainean. Eta Judeako hiri guztietan ere eraiki zituzten aldareak.#izugarrizko idolo higuingarria ezarri Dn 9,27; 11,31; 12,11; Mt 24,15 par. 55Etxeko atean eta plazetan ere intsentsua erre behar zuten. 56Antiokoren gizonek hautsi eta sutara bota ohi zituzten aurkitutako lege-liburuak. 57Norbaiti itun-liburua#1,57 itun-liburua: Moisesen Legea zekarren liburua (56. tx.), hau da, Pentateukoa edo Torah. aurkitzen bazioten nahiz legearen aginduak betetzen harrapatzen bazuten, hil egin ohi zuten, hala baitzuen erregeak agindua. 58Eta horrelako gogorkeriaz erabili ohi zituen hilero-hilero hirietan harrapatutako israeldarrak. 59Hilero, hogeita bostean#1,59 Hilero, hogeita bostean: Hilaren 25a erregearen jaioteguna zen (ik. 2 M 6,7); Judas Makabearrak egun hori hautatu zuen aldare berria sagaratzeko (ik. 4,52-53 eta 2 M 10,5)., opariak eskaini behar zituzten aldare nagusiaren gainean ezarritako beste aldarean. 60Beren semeak erdaintzen zituzten emakumeak hil egiten zituzten, erregeak agindu bezala,#semeak erdaintzen zituzten emakumeak hil 2 M 6,10. 61beren haurrak lepotik zintzilik zituztela. Haien ahaideak eta erdainkuntza egin zutenak ere hil egiten zituzten. 62Hala ere, israeldar askok sendo iraun zuen eta, adore handiz, ez zuen janari kutsaturik hartu; 63nahiago izan zuten heriotza, janari haiez kutsatu eta itun santua hautsi baino. Eta hil egin ziren.#nahiago heriotza, janari haiez kutsatu baino 2 M 6,18-19. 64Izugarria izan zen Israelek jasan behar izan zuen probaldia.

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy