YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 6

6
Kristauen arteko auziak
1Zuetako norbait, beste baten aurka auziren bat duenean, nolatan ausartzen da jentilen auzitegira jotzen, fededunen aurrera jo beharrean? 2Ez al dakizue fededunek mundua epaituko#fededunek mundua epaituko Dn 7,22; Jkd 3,8; Ap 3,21. dutela? Eta mundua epaitu behar duzuenok, ez ote zarete gauza arazo txikiak epaitzeko? 3Ez al dakizue aingeruak ere epaituko ditugula#6,3 aingeruak ere epaituko ditugula: Agian, beren errebeldiagatik eroritako aingeruak dira (ik. Ju 5-6).? Bada, arrazoi handiagoz eguneroko gorabeherak.
4Gorabehera horiek direla-eta auziak dituzuenean, nolatan aukeratzen dituzue epaile eliz elkartearentzat inor ez direnak? 5Zeuen lotsarako diotsuet. Ez ote duzue inor aditurik, senide arteko auziak erabaki ditzakeenik? 6Bai zera! Senidea senidearekin auzitan zabiltzate, eta epaile jentilen aurrean gainera! 7Dena dela, zeuen artean auzitan ibiltzea bera nahiko penagarria da. Zergatik ez bidegabekeria jasan#bidegabekeria jasan Mt 5,39; 1 Ts 5,15; 1 P 3,9. eta zeuen buruak larrutzen utzi? 8Baina ez, zeuek zarete bidegabekeria eta lapurreta egiten dituztenak, eta hori zeuen senideen aurka.
9Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,#bekatariak eta Jainkoaren erreinua Ga 5,19-21; Ef 5,5; Ap 22,15. 10lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko. 11Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren#garbituak izan zarete Tt 3,3-7. bidez.
Haragikeriaren aurka
12«Dena zilegi dut», dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi dut#6,12 Dena zilegi dut: Hitz hauek, korintoarrek oker hartuz errepikatzen zuten Pauloren esana dirateke.», bai, baina ni ez nau ezerk menpeko egingo.#Dena zilegi dut 10,23; Si 37,28.
13Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat#6,13 Jauna gorputzarentzat: Dirudienez, sexualitatearen eta gorputzeko beste premien (janaria, adib.) artean bereizketarik egiten ez zutenen kontra ari da Paulo zati honetan. Paulok esaten duenez, sexu-harremanek pertsona modu berezian konprometitzen dute (ik. 18. tx.). Kristauaren sexu-jokabideak Kristorekin duen elkartasunaren araberakoa izan behar du..#Gorputza Jaunarentzat 1 Ts 4,3-5. 14Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak#Jainkoak Jesus piztu zuen Erm 4,24+. gu ere piztuko gaitu Erm 8,11+., gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz.
15Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal#Kristoren atal 12,27; Erm 12,5. direla? Eta nik Kristoren atala emagaldu baten atal egingo ote dut? Ez horixe! 16Ez al dakizue emagalduarekin elkartzen dena berarekin gorputz bat bera egiten dela? Honela baitio Liburu Santuak: Biak#Biak… Has 2,24 (Mt 19,5).bat izango dira. 17Jaunarekin elkartzen dena, berriz, berarekin espiritu bat#Jaunarekin espiritu bat Jn 17,21-23; Erm 8,9-11; Ga 2,20. bera egiten da. 18Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu. 19Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,#gorputza Espiritu Santuaren tenplu 3,16; 2 Ko 6,16. 20garesti ordainduz eskuratu#garesti ordainduz eskuratu 7,23; 1 P 1,18-19. baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy