YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 18

18
David inguruetako herriei nagusitu
(2 Sm 8,1-14)
1Gerora, Davidek filistearren kontra borroka egin eta menderatu egin zituen. Gat hiria eta hango inguruak kendu zizkien filistearrei. 2Moabdarrei eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez. 3Hamat inguruan dagoen Tzoba#18,3 Tzoba eta gainerako hiriei buruz, ik. 2 Sm 8,1-14 oh.ak. lurraldeko errege Hadadezerri ere oldartu zitzaion, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik. 4Mila guda-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin. 5Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera etorri ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen. 6Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan. 7Hadadezerren ofizialek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek. 8Hadadezerren hiri ziren Tibhat eta Kun-dik brontze ugari hartu zuen Davidek. Gerora, brontze horrekin «brontzezko itsasoa» zeritzan uraska, zutabeak eta tenpluko tresnak egingo zituen Salomonek#18,8 2 Sm 8,8a ez da bukatzen hemengo tx.a bezala. Tenpluaren eraikuntza kontuan duelako eransten du Kronikariak albiste hau.. 9Davidek Tzobako errege Hadadezerren gudaroste osoa hondatua zuela jakitean, Hamateko errege Tou-k#18,9 Tou: 2 Sm 8,9an Toi deritza. 10bere seme Hadoram bidali zion David erregeari, agurtzera eta Hadadezerren kontra borroka egin eta menderatu zuelako zorionak ematera; Tou eta Hadadeze, izan ere, gerran ziren elkarren aurka. Hadoramek urrezko, zilarrezko eta brontzezko tresna ugari eraman zion Davidi, 11eta honek Jaunarentzat eskaini zituen, menpean hartutako herri guztiei —edomdarrei#18,11 edomdarrak: 2 Sm 8,12-13an aramearrak dio; izan ere, R eta D hizkiak berdintsu idazten dira hebreeraz., moabdarrei, amondarrei, filistearrei eta amalektarrei— hartutako zilarra eta urrea eskainiak zituen bezala. 12Tzeruiaren seme Abixaik#18,12 Izen hauek ez dira ageri 2 Sm 8,13an eta edomdarren garaile David izan zela esaten da. hemezortzi mila edomdar hil zituen Gesal haranean. 13Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren.
Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.
Daviden laguntzaileen zerrenda
(2 Sm 8,15-18)
14Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan. 15Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain#18,15 agirizain: Honela ere itzul daiteke: oihulari, mezulari.; 16Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa#18,16 Xabxa: 2 Sm 8,17an Seraias deritza. idazkari; 17Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy