PSALMOAC 12 BHNT [abbreviation] brought to you by [publisher] Learn More

Devotional

Versions

Cancel
 
12
1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
      Noiz arteo, Jauna, azqueneraino ahancico othe nauçu? Noiz arteo aldaratuco duçu ene ganic çure beguithartea?
2 Noiz arteo erabiliren ditut ehun asmu ene ariman? Noiz arteo alhaturen dut egunaz ene bihotza atsecabean?
3 Noiz arteo ene etsaia alchaturen da ene gainera?
4 Beira çaçu eta ençun neçaçu, ene Jainco Jauna.
      Argui çatzu ene beguiac, ez nadien behinere lohacar heriotzean;
5 Ene etsaiac egun batez erran deçan beldurrez: Garai atheratu natzaio.
      Hestutzen nautenac bozcariotan sarthuco dira kordocatua içaten banaiz;
6 Nic aldiz, çure urricalçapenean eçarri dut ene iguriquitza.
      Ene bihotza bozcarioz jauciren da çuc nauçulacotz itzuri; cantaturen dut onguiz gainditu nauen Jauna; ospaturen dut Jaun gorenaren icena.