YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 3

3
1Ene seme, ez ahaztu nire irakaspena
eta izan gogoan nire aginduak,
2bizitza luze eta zoriontsua emango baitizute;#bizitza luzea 3,16; 4,10; 9,11; 10,27; Dt 4,40.
3ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna,
eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan#3,3 ezarri barru-barruan: H.h., ezarri zeure bihotzeko taulan..#ezarri barru-barruan 4,20-21; 6,21; 7,3; Dt 6,6-8; Jr 31,33; 2 Ko 3,3.
4Onespena eta harrera ona izango dituzu
Jainkoaren eta gizakien aldetik.#Jainkoaren eta gizakien onespena 8,35; 12,2; 13,15; Lk 2,52; Erm 12,17.
5Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza
eta ez fio izan zeure adimenaz.#Jaunarengan konfiantza 16,3.20; 22,19; 29,25; Sal 9,11+; Si 2,6.
6Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan,
eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.
7Ez jo zeure burua jakintsutzat;
izan, ordea, begirune Jaunari#3,7 begirune Jaunari: Ik. 1,7 oh. eta ihes egin gaizkiari.#Nork bere burua jakintsutzat 12,15; 26,12.16; 28,11; Erm 12,16. begirune Jaunari eta gaizkiari ihes 8,13; 16,6. Ik. 1,7+.
8Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan#3,8 Osasuna… gorputz osoan: H.h., Sendakuntza izango da haragiarentzat, freskagarri (suspergarri) hezurrentzat..
9Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez,
baita uzta guztien hasikinez ere,
10eta garauez beteko dira zure aletegiak,
ardo berriz gainezka egingo dolareek.
11Ene seme, ez baztertu Jaunaren heziketa,
ez haserretu zentzarazten bazaitu,
12maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka,
aitak seme kutunari bezalaxe.#maite duena zentzatu Jaunak Dt 8,5; 2 Sm 7,14-15; Jkd 11,9-10; 1 Ko 11,31-33; Ap 3,19.
Jakinduria eta zoriontasuna
13Zorionekoa zuhurtzia lortzen duena,
zentzu ona bereganatzen duena.
14Zilarra eskuratzea baino hobe da,
urrea baino errentagarriago.#zuhurtziaren balio paregabea 2,4+.
15Koralak baino bikainagoa da,
gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko;
16eskuinean bizitza luzea dakar,
ezkerrean aberastasuna eta ohorea.#aberastasuna eta ohorea 4,8; 8,18; 22,4.
17Atsegingarriak dira haren bideak,
zorionera eramaten dute.
18Bizia ematen duen zuhaitza#3,18 Bizia ematen duen zuhaitza: H.h., Bizi-zuhaitza. Has 2,9 eta 3,22ko bizia ematen duen paradisuko zuhaitzaren aipamena. da.
Zorionekoak bertatik jaten dutenak!#Bizia ematen duen zuhaitza 11,30; 13,12; 15,4; Has 2,9+.
19Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurra
eta zentzuz ezarri zerua;#Jakinduria kreazioan 8,22-31; Jkd 9,1-2; Si 24,3-9.
20beraren jakintzaz irteten dira lurpetik urak
eta isurtzen dute hodeiek euria.
Jaunak jakintsua babestu
21Ene seme, gorde zentzutasuna eta oharmena,
ez itzazu ken zeure aurretik;
22biziaren iturri izango dituzu, eta apaingarri, lepokoa bezala;
23lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.#behaztoparik ez 4,12; 6,22; Sal 91,12.
24Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,
oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.#lasai lo 6,22; Sal 3,6; 4,9.
25Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,
ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.
26Alboan izango baituzu Jauna
eta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.
Lagun hurkoa maite duena Jaunak bedeinkatu
27Ez ukatu mesederik behar duenari,
zure esku baldin badago egitea.#behar duenari eman Si 4,3; Mt 5,43-48; 7,12; Lk 10,25-37.
28Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori:
«Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».
29Ez pentsatu gaizki egiterik
zurekin lasai bizi den lagunari.
30Ez inorekin auzitan hasi arrazoirik gabe,
berak ez badizu inolako kalterik egin.
31Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi,
ezta haren biderik hartu ere.#gaiztoen inbidiarik ez 23,17; 24,1.19; Sal 37,1-4; 73,3.
32Gorroto dio Jaunak maltzurrari,
baina bere konfiantza ematen zuzenari;#Jaunak gorroto/higuin 6,16; 11,20; 12,22; 15,8-9.26; 17,15; 20,23; 21,27; Dt 25,16.
33gaiztoaren etxea madarikatzen du Jaunak
eta zintzoaren egoitza bedeinkatzen;#Zintzoen eta gaiztoen patuak kontrajarriak 1,32-33; 2,21-22; 4,18-19; 10,6-7.24-30; 11,19.21; 12,21; 13,21; Is 3,10-11; Sal 1; Jkd 5,14-15; Mt 25,31-46.
34harroputzei iseka egiten die
eta apal direnei babesa ematen.#harroputzei/apalei 29,23; St 4,6; 1 P 5,5.
35Zuhurrek ohorea berenganatuko dute;
zentzugabeek, ordea, iraina.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy