YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 27

27
1Ez zaitez biharkoaz harrotu,
ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere.#Ez biharkoaz harrotu St 4,13-14.
2Bestek goraipa zaitzala,
ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.#Bestek, ez zuk 2 Ko 10,12-13.
3Harria astuna da, harea pisua;
are astunagoa burugabearen zitalkeria.
4Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria;
baina nork aurre egin jelosiari?#jelosia 6,34-35.
5Hobe da agerian zentzarazten zaituena,
sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino.
6Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere;
kontuz ibiltzekoa#27,6 kontuz ibiltzekoa: Hitzaren itzulpena hipotetikoa da. arerioa, besarkatzen zaituenean ere.
7Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska,
sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.
8Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia,
habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria.
9Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen,
adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.
10Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak;
larri zaudenean, ez joan anaiarengana:
hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.#laguna, anaia 17,17+.
11Izan zuhur, seme: emadazu poz hori,
eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.
12Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,
heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.#22,3.
13Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,
arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.#20,16. fidatzaile 6,1-5+.
14Egunsentian goiz eta ozenki laguna agurtzea,
bedeinkatzea baino gehiago da madarikatzea.
15Etengabeko itogina eurite-egunean
eta emakume liskartia antzerakoak dira;#Ik. 19,13.
16halakoari eustea haizeari eustea
eta eskuaz olioa hartzea bezala da.
17Burdina burdinaz zorrozten da,
gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.
18Pikondoa zaintzen duenak haren fruituak jaten ditu,
ugazabaz arduratzen denak ohorea izaten.
19Aurpegia uretan islatzen da,
gizakia gizakiaren bihotzean#27,19 Tx.aren esanahia ez da segurua: Gizakia bere kontzientzian islatzen da ala laguna du gizakiak bere izaeraren ispilu?.
20Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea asegaitzak dira;
asegaitzak, halaber, gizakiaren begiak.#Hildakoen Egoitza/Hondamen Leizea 15,11; 30,15-16.
21Zilarra arragoan, urrea labean,
gizakia goratzen duenaren ahoan.#17,3.
22Nahiz eta alearekin batera burugabea errotarrian xehatu,
ez diozu ergelkeria kenduko.
23Begira ongi zeure ardiak eta arduratu artaldeaz;#zaindu abereak 12,10+.
24aberastasunak ez du betiko irauten,
agintea#27,24 agintea: H.h., diadema. ez da belaunez belaun pasatzen.
25Belarra sartu, bibelarra hazi
eta mendietako bazka bildu egin ohi da;
26eduki ardiak artileaz jantziak egiteko,
antxumeak, alor bat erosteko beste ateratzeko,
27ahuntzak, esneaz zeu eta familia elikatu
eta zerbitzariak mantentzeko.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 27: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy