YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 23

23
6
1Handiki baten mahaian zaudenean eserita,
ez ahaztu noren aurrean zauden.
2Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari#23,2 eutsi zeure jangurari: Jarri labana zeure zintzurrean esanez adierazten du hebreerazkoak ideia hau..
3Ez egon haren jaki gozoen irrikaz,
zu harrapatzeko izan litezke eta#23,3 zu… litezke eta: H.h., janari engainagarria izan daiteke eta; hau da, gonbidatua proban jartzeko asmoarekin nagusiak eskainia..#Ik. 23,6.
7
4Ez ibili ahaleginetan aberastasunaren atzetik,
utzi horretan pentsatzeari.
5Begien itxi-ireki batean desagertu da!
Hegoak hartu eta han doa airean arranoaren antzera.
8
6Ez zaitez eseri xuhurraren mahaira,
ezta haren jakien irrikaz egon ere,
7eginak baititu bere kalkuluak:
«Jan eta edan» diotsu, baina ez zaitu gogoko.
8Jandakoa bota egin beharko duzu
eta zure hitz atseginak alferrikakoak izango lirateke.
9
9Ez hitz egin zentzugabearen belarrira,
mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak.
10
10Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk,
ezta sartu ere umezurtzen lursailetara,#22,28.
11ahaltsua baita haien eskubideen babeslea
eta berak defendatuko du haien auzia zure kontra.#ahaltsuak defendatuko 22,23+.
11
12Egin jaramon heziketari eta entzun arretaz irakaspenak.
12
13Ez izan beldur gaztea zigortzeko,
makilakada batzuengatik ez da hilko eta;#zigorra 13,24+.
14aitzitik, zigorraren bidez
Hildakoen Egoitzatik libratuko duzu.
13
15Ene seme, zuhur bihurtzen bazara,
ni bihotz-bihotzez poztuko naiz;
16barru-barrutik alaituko naiz,
zuzen mintzatzen zarela ikustean.
14
17Ez izan bekatariekiko inbidiarik;
izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti;#bekatarien inbidia 3,31+.
18segurua baita etorkizuna dagoela,
eta ez du zure itxaropenak porrot egingo.#24,14.
15
19Entzun, seme, eta izan zuhur,
bideratu zuzen zeure bizia.
20Ez zaitez elkartu zurruteroekin,
ezta tripazainekin ibili ere;
21izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen dute
eta nagiak zarpailez janzten.
16
22Entzun sorrarazi zintuen aitari,
ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.#semea eta aita-amak 10,1+. Ik. 19,26+.
23Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak:
zuhurtzia, heziketa eta adimena.
24Seme zintzoaren aita pozez betetzen da,
zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.
25Zure gurasoak ere alai daitezela zuregatik,
eta poz dadila mundura ekarri zintuen ama!
17
26Ene seme, egidazu jaramon,
zeureganatu gogo onez nire ikasbideak.
27Leize-zulo sakona da emagaldua,
putzu estua emakume arrotza.#Leize-zulo sakona 22,14+.
28Zelatan egoten da lapurra bezala
eta desleialtasun asko sorrarazten gizonen artean.
18
29Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan?
Nor kexuz? Nor da arrazoirik gabe kolpatua?
Nork du begirada lausotua?#Ardoa 20,1+.
30Ardoa edaten akaberarik ez duenak,
edarien dastaketara emanak.
31Ez begiratu ardoari, gorri-gorri
kopan distiratsu dagoenean,
goxo-goxo sartzen da eta.
32Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk,
sugegorriak bezala zizta.
33Gauza bitxiak ikusiko dituzu,
zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango;
34itsaso zabalean bazeunde bezala sentituko zara,
mastaren puntan kulunka.
35«Jo naute, baina ez dut minik —esango duzu—,
gogor zigortu naute, baina ez naiz konturatu.
Noiz esnatuko ote naiz? Gehiago eskatuko dut berriro!»

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 23: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy