YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 21

21
1Erregearen bihotza ubidea da Jaunaren eskuetan:
nahi duen alderantz zuzentzen du.
2Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei,
baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen.#16,2+.
3Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea,
sakrifizioak eskaintzea baino.#zuzenbidea sakrifizioak baino nahiago 1 Sm 15,22+.
4Begirada harroa, handinahiko gogoa,
gaiztoen argia: dena da bekatu.
5Saiatuaren egitasmoak irabazia,
zalapartaka dabilenarenak pobrezia.
6Gezurrez altxorrak eskuratzea
heriotzarantz daraman amets hutsala da.
7Indarkeriak menderatzen ditu gaiztoak,
ez baitute zuzenbidez jokatu nahi.
8Bihurria da gaizkilearen jokabidea,
zuzena bihotz garbikoaren portaera.
9Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,
emakume liskartiarekin etxe berean baino.#25,24. Ik. 19,13+.
10Gaiztoak ez du gaizkia baino irrikatzen,
lagun hurkoak ez dio errukirik sortzen.
11Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea,
eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza.#Ik. 19,25.
12Jainko zuzena#21,12 Jainko zuzena: Jatorrizkoak Zuzena dio. Bereziki zuzen dena Jainkoa da; baina gizakiaz ere uler liteke, nolabaiteko aginpidea duenaz batez ere. begira dago gaiztoen etxekoei:
hondamendira botatzen ditu gaiztoak.
13Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,
ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.
14Ezkutuko opariak sumina baretzen du,
isilkako erregaluak haserrerik biziena.#erregalua 17,8+.
15Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;
gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.
16Zentzuzko jokabidetik okertzen denak
hildakoen artean#21,16 hildakoen artean: H.h., itzalen elkartean. amaituko du.
17Atseginetara emanak behartsu bukatuko,
ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.
18Zintzoa eta zuzena salbatuak,
gaiztoa eta maltzurra haien ordez gaitzetsiak.#gaiztoa zintzoaren ordez 11,8; Is 43,4.
19Hobe basamortuan bizi
emakume liskarti eta petralarekin baino.#emakume liskarti 19,13+.
20Altxor bikain eta oparoa zuhurraren etxean;
zentzugabeak dena eralgitzen du.
21Zuzen eta zintzo izaten saiatzen dena
luzaro eta ohorez betea biziko da.
22Ongi babestutako hiriari eraso
eta honen babesgarri den gotorlekua eraitsiko zuhurrak.#zuhurrak hiria eraitsi Ik. Koh 9,14-16.
23Bere hitzak zaintzen dakiena ez da larrialditan aurkituko.#hitzak zaindu 13,3+.
24Harroputz eta handiustekoari esaten zaio «lotsabako»,
harrokeria handiegiz jokatzen baitu.
25Nahikundeek hilarazten dute alferra,
haren eskuak ez baitaude lanerako prest.
26Batzuk egun osoan irrikaz bila,
zintzoak ezer gorde gabe eman.
27Gaiztoen sakrifizioak higuingarriak dira,
are gehiago asmo txarrez eskainiak badira.#Gaiztoen sakrifizioa 15,8+.
28Lekuko faltsua galdu egingo da;
entzuten dakiena ez da hitzik gabe geldituko.#Lekuko faltsua 6,19+.
29Gaiztoa ausarti agertzen da;
zintzoak bere jokabidea sendotzen du.
30Jaunaren laguntzarik gabe, ezertarako ez dira
zuhurtzia, zentzu ona eta aholkua.
31Zaldia gudurako gizakiak prestatzen,
garaipena Jaunak ematen.#Zaldia ez garaipenerako Sal 20,8+.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy