YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 20

20
1Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu;
mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango.#Ardoa 21,17; 23,20-21.29-35; 31,4-5.
2Lehoia orroka bezala da erregea haserre:
suminarazten duenak bere bizia jartzen du arriskuan.#19,12+.
3Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea;
baina zentzugabea auzitarako beti prest.
4Udazkenean, alferrak ez du sororik landu nahi;
uzta-garaian, bilatu eta ez du ezer aurkitzen.#alferra 6,6+.
5Ur sakonak dira giza pentsamenduak,
zentzudunak asmatzen du ateratzen.#Ur sakonak 18,4+.
6Askok dituzte beren buruak zintzotzat;
baina fidagarria denik, nork aurkitu?
7Zintzoak prestu jokatzen du beti;
zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!
8Erregeak, epaimahaian esertzean,
begiratu hutsez haizatzen du gaiztakeria guztia.#Erregea eta zuzenbidea 16,10+.
9Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza,
bekaturik gabe nago?»#inor ez bekaturik gabe Sal 143,2; Koh 7,20; Si 8,5; Erm 3,20; 1 Jn 1,8.
10Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak:
biak ditu higuingarri Jaunak.#Pisu faltsuak 11,1+.
11Bere ekintzen bidez adierazten du gazteak
jokaera garbi eta zuzeneko izango ote den.
12Belarria entzuteko eta begia ikusteko:
Jaunak eginak dira biak.#Jaunak eginak Ir 4,11; Sal 94,9.
13Ez zaitez loti izan, behartsu bihurtuko zara eta;
izan begiak zabalik eta ogiz asebeteko zara.
14«Txarra, txarra» esaten du erosleak;
baina hor doa gero, pozik asko egindako erosketaz.
15Bada munduan urrea eta korala ugari;
askoz baliotsuago, ordea, jakintsu mintzo dena.
16Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,
arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.#27,13. fidatzaile 6,1-5+.
17Gozoa da bidegabeki eskuratutako ogia,
baina gerora, harri-koxkorrak jatea bezala da.
18Egitasmoak aholkuen bidez sendotzen dira,
gerra estrategia egokiaz egiten.
19Hizki-mizkiekin dabilenak isilpekoak ere azaltzen ditu;
ez zaitez, beraz, berritsuekin elkartu.#isilpekoak azaldu 11,13+.
20Bere aita eta ama madarikatzen dituenari
biziaren kriseilua itzaliko zaio iluntasun beltzean.#aita-amak madarikatu 19,26. kriseilua itzali 13,9+.
21Hasieran bizkorregi lortutako aberastasunak
azkenean ez du atarramentu onik izaten.#Ik. 13,11.
22Ez esan: «Emango diot nik horri berea!»
Itxaron Jaunarengan eta berak salbatuko zaitu.
23Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak,
ez dira bidezko engainuzko neurgailuak.
24Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoak;
nola jakin lezake gizakiak nora doan?#Sal 37,23. Ik. 16,9.
25Arriskutsua da arinkeriaz Jaunari zerbait eskaini
eta, botoa egin eta gero, pentsatzen hastea.#botoak bete Dt 23,22-23; Koh 5,3-5.
26Errege zuhurrak gaiztoak haizatzen ditu,
eultziak garia bezala zanpatzen.
27Giza espiritua Jaunak emandako argia da,
izatea barren-barreneraino arakatzen du.#Giza espiritua argi Jb 32,8; Mt 6,22-23; 1 Ko 2,11.
28Zintzotasunak eta leialtasunak zaintzen dute erregea,
zintzotasunean dago sendo errege-aulkia.#errege-aulkia sendo 16,12+.
29Indarra gaztearen harrotasun, ile urdinak agurearen ohore.#ile urdinak 16,31+.
30Zulatu eta ebakiz osatzen da gaitza#20,30 Lehen lerroko testua ez da segurua.,
zigorrez izakiaren barrena.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy