YouVersion Logo
Search Icon

FILEMONI 1

1
Agurra
1Nik, Paulok, Kristo Jesusengatik kartzelan#Jesusengatik kartzelan 9; Ef 3,1; 4,1; Flp 1,7.13; Kol 4,18. nagoen honek, eta Timoteo#1 Timoteo: Ik. Eg 16,1 eta Flp 1,1 oh. anaiak zuri idazten dizugu, Filemon gure lankide maite horri; 2baita Apia gure arrebari, Arkipo gure gudalagunari eta#zure etxean biltzen den eliz elkarteari Erm 16,5; 1 Ko 16,19; Kol 4,15. zure etxean biltzen den eliz elkarteari#2 eliz elkarteari: Kristau handikiren baten etxean bildu ohi zen eliz elkartea. Apia: Filemonen emaztetzat eman izan da. Arkipo: Hau, berriz, semetzat. Honek, dirudienez, Kolosako eliz elkartean zerbitzuren bat izan zuen (ik. Kol 4,17). ere. 3Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.
Filemonen maitasuna eta sinesmena
4Neure#Neure otoitzetan… eskerrak ematen dizkiot Jainkoari Erm 1,8-10; Ef 1,15-16; Kol 1,3-4; 2 Tm 1,3. otoitzetan gogoan zaitut beti, eta eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, 5Jesus Jaunari eta fededun#5 fededun: H.h., santu; ik. Eg 9,13 oh. guztiei dizkiezun maitasun#maitasuna eta leialtasuna Ga 5,6. eta leialtasunaren berri izan baitut. 6Sinesmen berean elkarturik gaude; zure sinesmen hori eraginkor bihur dadila, bada, jakinik zenbat on egin dezakegun Kristorengatik. 7Poz#Poz eta adore 2 Ko 7,4. eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.
Paulo, Onesimo esklaboaren alde mesede eske
8Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren, 9nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik#Jesusengatik kartzelan 1+. kartzelan nagoen honek, 10mesede bat eskatu nahi dizut kartzelan sortu#sortu dudan nire seme 1 Ko 4,15; Ga 4,19. Onesimo Kol 4,9. dudan nire seme#10 kartzelan sortu dudan nire seme: Kartzelan zegoela sortu zuen sinesmenerako, kristau egin zuen, alegia. Onesimorentzat. 11Hau, lehen, ez zenuen on ezertarako; orain, ordea, on bihurtu da#11 on bihurtu da: Onesimo izenaz hitz-jokoa; Onesimo hitzak zerbaitetarako on dena esan nahi du., bai zuretzat eta bai niretzat. 12Berriro bidaltzen dizut bera, ene bihotz-bihotzeko dudan hau#12 Beste irakurketa bat: Zuri bidaltzen dizut berriro; har ezazu ene bihotz-bihotzeko hau..
13Neurekin eduki nahi nuen, zure#zure ordez zerbitzari Flp 2,30. ordez zerbitzari izan nezan, berri ona hots egiteagatik kartzelan nagoelarik. 14Hala ere, ez dut zure baimenik gabe ezer egin nahi izan, mesede hori gogoz#gogoz eta ez behartuta 2 Ko 9,7; 1 P 5,2. egin dezazun eta ez behartuta.
15Agian, horretarako alde egin zizun apur batez, gero betiko har zenezan, 16eta ez esklabo#esklabo baino zerbait gehiago 1 Ko 7,22; 12,13; Ef 6,9; 1 Tm 6,1. bezala, esklabo baino zerbait gehiago, anaia maite bezala baizik. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ote da izango zuretzat, bai gizon eta bai fededun den aldetik#16 bai gizon eta bai fededun den aldetik: H.h., bai haragian eta bai Jaunarengan.!
17Beraz, fedean adiskide banauzu, hartzazu Onesimo nerau bezala. 18Eta zerbait gaizki egina badizu edota zerbait zor, utzi hori nire gain. 19Neure#Neure eskuz 1 Ko 16,21+. eskuz sinatzen dizut ordain-agiria: Paulok; eta ez dizut aipatu nahi zuk zeure burua bera zor#19 neure eskuz: Paulok diktatu egin ohi zituen bere gutunak, baina hitz hauek bere eskuz idazten ditu, eman duen hitzaren seriotasuna azpimarratzeko. zeure burua bera zor: Dirudienez, Filemon bera ere Paulok konbertitua zen. Zor hau aipatzen du hemen. didazula.
20Bai, ene anaia, kristau zarenez, egidazu mesede hori; arindu nire bihotza Kristoren maitasunagatik. 21Esaneko zaitudalakoan idazten dizut, eta esaten dizudana baino gehiago egingo duzula jakinik. 22Presta iezadazu ostatua ere, zuen otoitzei esker zuengana bihurtuko naizen itxaropena baitut.
Azken agurra
23Epafrasek#23 Epafras: Ik. Kol 1,7 oh., Kristo Jesusengatik nire kartzela-lagunak, agurtzen zaitu; 24baita lankide ditudan Markos, Aristarko, Demas eta Lukasek#24 Markos: Ik. Eg 12,12 oh. Aristarko: Ik. Eg 19,29 oh. Demas: Ik. 2 Tm 4,10 oh. Lukas: Ik. 2 Tm 4,11. Pauloren lau lankide hauek Kolosarrei gutuneko azken agurrean agertzen dira (Kol 4,10.14); baita Epafras ere (Kol 4,12). ere. 25Jesu Kristo Jaunaren grazia zuekin.

Currently Selected:

FILEMONI 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy