YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 31

31
Madiandarren aurkako gudua
1Jaunak esan zion Moisesi: 2«Egin mendeku madiandarren kontra#31,2 madiandarren kontra: 25,17-18an etendako kontakizunari jarraitzen zaio., israeldarrei egin dieten kalteagatik; ondoren, hil egingo zara».#israeldarrei egin dieten kalteagatik 25,16-18.
3Moisesek, bada, esan zion herriari: «Aukeratu gizonak eta har ditzatela armak gudurako, Madianen aurka Jaunak erabaki duen mendekua hartzera joateko. 4Israelgo leinu guztietatik milana gizon bidaliko dituzue gudura».
5Horrela, hamabi mila gizon armatu prestatu zituzten gudurako, leinu bakoitzetik mila. 6Horiek bidali zituen Moisesek gudura; arma-gizonekin batera, Eleazarren seme Pinhas bidali zuen, tresna sakratuak eta seinaleak egiteko turutak eramanez.#turutak 10,8-9. 7Gerra egin zioten, bada, Madiani, Jaunak Moisesi agindu bezala, eta madiandar gizonezko guztiak hil zituzten,#gizonezko guztiak hil Dt 20,13-14. 8Madiango bost erregeak barne: Ebi, Rekem, Tzur, Hur eta Reba. Beor-en seme Balaam ere ezpataz hil zuten.#Madiango erregeak Jos 13,21-22. Balaam 22,5+. 9Israeldarrek gatibu hartu zituzten madiandar emakume eta haurrak, eta abere, azienda eta ondasunak harrapatu. 10Madiandarrak bizi zireneko hiri eta kanpaleku guztiei su eman zieten. 11Ondoren, harrapaturiko guztia —abere nahiz gizaki— hartu 12eta Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, etxolaturik zeuden Moisesi, Eleazar apaizari eta israeldarren elkarte osoari eraman zieten.
13Moises, Eleazar apaiza eta elkarte-arduradun guztiak, kanpalekua utzirik, bidera irten zitzaizkien. 14Baina Moises haserretu egin zen gudutik zetozen gudarosteko taldeburuekin, 15eta esan zien: «Zergatik utzi dituzue bizirik emakumeak? 16Bazenekiten beraiek izan zirela, Balaamek zirikaturik#31,16 Balaamek zirikaturik: Balaamek madiandarren gain izandako eraginaz ez da ezer aipatzen 22—25 kap.etako kontakizunean., israeldarrak Jaunaren aurka altxarazi zituztenak, Peorko hartan; horregatik, hain zuzen, gertatu zen izurria Jaunaren elkartearen aurka. 17Orain, bada, hil mutikoak eta sexu-harremanak izan dituzten emakume guztiak; 18utzi bizirik, ordea, eta hartu zeuentzat neskatxa birjinak. 19Eta zuek, norbait hil edo gorpuren bat ukitu duzuenok, zazpi egunez kanpalekutik aparte egongo zarete etxolaturik. Bai zuek, bai gatibuek, garbikuntza egingo duzue hirugarren eta zazpigarren egunetan.#gorpuren bat ukitu 19,11-16. 20Era berean, garbitu arropa guztia, baita larruzko gauzak, ahuntz-ilezko oihalak eta zurezko tresnak ere».
21Guduan izandako soldadu guztiei esan zien Eleazar apaizak: «Hona hemen Jaunak Moisesi aginduriko legeak: 22Urre, zilar, brontze, burdina, eztainu nahiz berun, 23hau da, sua jasan dezakeen zernahi, sutan ezarri eta garbikuntzarako uretan sartuz garbituko duzue; sua jasan ezin duen guztia, berriz, uretan sartuko duzue.#garbikuntzarako ura 19,9. 24Zazpigarren egunean arropak garbitu eta garbi geldituko zarete; ondoren, kanpalekuan sartu ahal izango zarete berriro».
Harrapakinen banaketa
25Jaunak esan zion Moisesi: 26«Atera, Eleazar apaizaren eta elkarteko familiaburuen laguntzarekin, harrapaturiko gizaki eta abereen kontua, 27eta erdibanatu gudura borrokatzera joan direnen eta elkarte osoaren artean.#harrapakinak erdibanatu 1 Sm 30,24-25. 28Horretatik guztitik, bereizi zati bat Jaunarentzat: gudura borrokatzera joan direnei dagokienetik, bostehuneko bat, bai gizakietatik, bai behi, asto nahiz ardietatik; 29hartu zati hori eta eraman Eleazar apaizari Jaunarentzat eskaintza gisa. 30Gainerako israeldarrei dagokienetik, berriz, hartu berrogeita hamarreko bat, bai gizakietatik, bai abere guztietatik —behi, asto nahiz ardietatik—, eta eman Jaunaren egoitzako zerbitzuaz arduratzen diren lebitarrei».
31Moisesek eta Eleazar apaizak Jaunak Moisesi agindu bezala egin zuten. 32Guduan harrapatu zutenetik gelditzen zena hauxe zen: ardiak 675.000, 33behiak 72.000, 34eta astoak 61.000; 35gizakiak, berriz, hau da, neskatxa birjinak, 32.000 guztira.
36Guduan izandakoei zegokien erdi-partea hauxe zen: ardiak 337.500 37(Jaunari zegozkionak 675 buru), 38behiak 36.000 (Jaunari zegozkionak 72 buru), 39astoak 30.500 (Jaunari zegozkionak 61 buru) 40eta 16.000 pertsona (Jaunari zegozkionak 32). 41Moisesek Eleazar apaizari eman zizkion Jaunarentzat eskaintza gisa bereizitakoak, Jaunak agindu bezala.
42Beste erdi-partea, israeldarrei banatzeko Moisesek guda-harrapakinetatik bereizia, 43hauxe zen: ardiak 337.500, 44behiak 36.000, 45astoak 30.500, 46eta 16.000 pertsona. 47Israeldarrei zegokien zatitik, gizaki eta abere-mota bakoitzetik berrogeita hamarreko bat bereizi zuen, eta Jaunaren egoitzako zerbitzuaz arduratzen ziren lebitarrei eman zien, Jaunak agindu bezala.
Buruzagien borondatezko eskaintzak
48Gudarosteko taldeburuek Moisesengana joan 49eta esan zioten: «Zure zerbitzariok geure agindupean geneuzkan soldaduen kontua atera dugu eta ez zaigu inor ere falta. 50Horregatik, bizirik atera gaituelako, Jaunari eman nahi dizkiogu oparitzat nork beretzat eskuratu dituen urrezko bitxiak: eraztun, eskumuturreko, besoko eta belarritakoak».
51Moisesek eta Eleazar apaizak urre landuzko bitxiak jaso zituzten. 52Gudarosteko taldeburuek Jaunari oparitzat eskainitako urreak ehun eta hirurogeita hamar kilo pisatzen zuen gutxi gorabehera. 53Bitxiok soldaduek guduan nork beretzat harrapatuak ziren#31,53 Honela ere uler daiteke: Soldaduek nork beretzat hartuak zituzten harrapakinak..
54Moisesek eta Eleazar apaizak, bada, gudarosteko taldeburuengandik urrea jaso eta elkarketa-etxolara eraman zuten, Jaunak israeldarrak gogoan izan zitzan.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 31: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy