YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 21

21
Israeldarrek kanaandarrak garaitu
1Negeven bizi zen Aradeko#21,1 Arad: Negeveko herrixka da; baina Aradeko erregearen aipamena jatorrizko kontakizunari geroago erantsia da eta izena era ezberdinetan agertzen da eskuizkribuetan. errege kanaandarrak, israeldarrak Atarim bidetik zetozela jakin zuenean, eraso eta zenbait israeldar preso hartu zuen.#Aradeko erregea 33,40; Jos 12,14. 2Orduan, israeldarrek promes hau egin zioten Jaunari: «Herri hori eskura ematen badiguzu, horien hiriak erabat suntsituko ditugu».
3Entzun zuen Jaunak israeldarren deia eta eskura eman zizkien kanaandar haiek. Israeldarrek erabat suntsitu zituzten hiriak eta bizilagunak. Horregatik, leku hari Horma#21,3 Horma: Ik. 14,45 oh., hau da —«Erabateko Suntsipena»—, ezarri zioten izena.
Brontzezko sugea
4Hor menditik, Itsaso Gorrirako bidea hartu zuten israeldarrek, Edom lurraldea#21,4 Itsaso Gorria: Ik. 14,25 oh. Edom lurraldea: Itsaso Hilaren hego-ekialdeko eskualdea. inguratzeko asmoz. Bidean, ordea, adorea galdu#bidea 14,25; Dt 2,1. 5eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!»#herria gaizki-esaka 11,1+.
6Jaunak suge pozoitsuak#21,6 suge pozoitsuak: H.h., suge kiskalgarriak; hala deitzen zaie agian, horien horzkada hilgarriak erremina sentiarazten zuelako. bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.#suge pozoitsuak Dt 8,15; Jkd 16,5.10; 1 Ko 10,9. 7Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizki-esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko».
Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari. 8Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».
9Egin zuen Moisesek brontzezko sugea eta hagaren muturrean ezarri. Eta sugeren batek norbaiti zizta egiten bazion, brontzezkoari begiratzean, sendatu egiten zen.#brontzezko sugea 2 Erg 18,4; Jkd 16,6-7; Jn 3,14-15.
Jordanez ekialdeko lurralderantz
10Abiatu ziren israeldarrak, eta Oboten etxolatu ziren hurrengo. 11Gero, Obot utzi eta Iie-Abarimen etxolatu ziren, Moab lurraldetik ekialdera dagoen basamortuan. 12Handik aurrera egin, eta Zered erreka ondoan etxolatu ziren. 13Handik ere abiatu, eta Arnon errekaz beste aldean etxolatu ziren; Arnon errekak, amortarren lurraldean sortu ondoren, basamortua zeharkatzen du eta moabdarren eta amortarren lurraldeen muga markatzen. 14Horretaz ari da «Jaunaren Guduak» liburua#21,14 «Jaunaren guduak» liburua: 14-15 tx.ak ilunak dira; bestalde, antzinako liburu horretatik iritsi zaigun zati bakarra dira., dioenean:
«Sufa-ko Baheb
eta beronen ibaiadarrak;
Arnon,
15bere ibaiadarrekin,
Ar ibarrera jaitsi
eta Moabeko muga ondotik
igarotzen dena».
16Hurrengo, Arnon errekatik, Beer —hau da, «Putzu»— izeneko tokira iritsi ziren. Toki honetan esan zion Jaunak Moisesi: «Bildu herria eta ura emango diot». 17Orduan abestu zuten kanta hau#21,17 kanta hau: Jatorri ezezaguneko poema baten zatia. israeldarrek:
«Sor bedi ura putzutik!
Egin diezaiogun kantu!
18Buruzagiek irekitako putzua,
herriko handikiek zulatua
beren aginte-makilaz!»
Ondoren, basamortutik Matanaraino joan ziren israeldarrak, 19eta hurrengo ibilaldietan, Matanatik Nahalielera, Nahalieletik Bamotera, 20eta Bamotetik Moabeko landan hedatzen den ibarrera, basamortuaren gain dagoen Pisga#21,20 Pisga: Itsaso Hilaren ipar-ekialdean dago. tontorrera.
Israeldarrek Sihon eta Og erregeak garaitu
(Dt 2,24—3,7)
21Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin:#Sihoni mezua Ik. 20,14-21. 22«Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara zure lurraldea zeharkatu arte». 23Baina Sihonek ez zion Israel herriari lurraldea zeharkatzen utzi; aitzitik, bere herria bildu eta bidera atera zitzaion basamortuan eta, Jahtzara etorririk, eraso egin zion. 24Baina israeldarrek garaitu egin zuten eta haren lurraldeaz jabetu, Arnon errekatik Jabok errekaraino, hau da, amondarren lurralderaino, hauek gotortua baitzuten muga. 25Israeldarrak, beraz, amortarren#21,25 amortarrak: Itsaso Hilaren ekialdean, Arnon errekaz iparraldera kokaturiko kanaandar erresuma txikia. hiriak —Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia— berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen. 26Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino. 27Horregatik diote koplariek#21,27 koplariek: 27-30eko poematxoaren hebreerazko testua oso iluna da (30. tx. batik bat) eta itzulpena ez da segurua. Aipatzen diren hiri moabdarrei buruz, ik. Is 15,24. Nofah ezezaguna zaigu.:
«Zatozte Hexbonera!
Berreraiki eta gotortu
Sihon erregearen hiria!
28Hexbonen sua sortu,
Sihonen hiriburutik sutea
zabaldu
eta Moabeko Ar hiria
eta Arnon inguruko gailurrak
suntsitu ditu.#Hexbonen sua sortu Jr 48,45-46.
29Zoritxarrekoa zu, Moab!
Galdua zara,
Kemox jainkoaren herri hori!
Bizirik geldituriko zure seme-alabak
gatibu eraman ditu
Sihon errege amortarrak.
30Baina guk geziz jo ditugu
amortarrak:
dena da galdua
Hexbondik Diboneraino.
Hondatu egin dugu herrialdea
Nofaheraino,
hondatu Medabarainoko guztia».
31Honela, amortarren lurraldean kokatu zen Israel. 32Moisesek zenbait gizon bidali zituen Jazer hiria ikertzera, eta israeldarrek Jazer eta inguruko hiriak#21,32 Jazer eta inguruko hiriak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak inguruko hiriak dio. eskuratu zituzten, beraietako amortarrak jaurtiz. 33Gero, Baxan#21,33 Baxan: Genesaret aintziraren ekialdean dagoen goi-lautada. alderantz jo zuten, baina Og, hango erregea, bere gudarostearekin erasotzera atera zitzaien bidera, Edrei hiri inguruan. 34Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Ez izan beldur, zure esku jarriko baitut bai bera, bai beraren gudaroste osoa, baita lurraldea ere; Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihoni egindakoa bera egingo diozu hari ere».
35Honela, israeldarrek garaitu eta hil egin zituzten Og erregea, beronen seme-alabak eta gudaroste osoa, inortxo ere bizirik utzi gabe, eta lurraldeaz jabetu ziren.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy