YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 20

20
Harkaitzetik ura sortu
(Ir 17,1-7)
1Urtearen lehen hilean israeldar elkartea Tzin basamortura iritsi eta Kadexen#20,1 Tzin basamortua, Kadex: Ik. 13,21.26 oh. gelditu zen aldi baterako. Han hil zen Miriam eta bertan ehortzi zuten.
2Ez zen han herriarentzat urik, eta Moisesen eta Aaronen aurka bildu ziren israeldarrak. 3Aurpegi eman zioten Moisesi, esanez: «Ai gu ere hil bagina Jaunak hilarazi zituen senideekin batera!#Aurpegi eman Moisesi 11,1+. hilarazi zituen senideak 17,15-16.27-28. 4Zergatik ekarri duzue Jaunaren elkartea basamortu honetara? Geu eta gure abereak hil nahi ote gaituzue? 5Zertarako atera gintuzuen Egiptotik, zergatik ekarri bazter negargarri honetara? Hemen ezin da ezer erein, ezta pikondorik, mahatsondorik nahiz granadondorik landatu ere; ez dago edateko urik ere!»
6Herri-batzarra utzirik, elkarketa-etxolako sarrerara joan eta lurreraino ahuspeztu ziren Moises eta Aaron. Orduan, Jauna agertu zitzaien aintzaz beterik,#Jauna agertu aintzaz beterik 14,10+. 7eta esan zion Jaunak Moisesi: 8«Hartu makila eta, zeure anaia Aaron lagun duzula, bildu israeldarren elkartea; gero, guztien aurrean, agindu harkaitzari, eta honek ura emango du. Harkaitzetik ura sorraraziko duzu, eta elkarteari eta abereei emango diezu edaten». 9Jaunak agindu bezala, hartu zuen Moisesek elkarketa-etxolan, Jaunaren aurrean, zegoen makila. 10Gero, Moisesek eta Aaronek elkartea bildu zuten harkaitzaren aurrean, eta Moisesek esan zien: «Entzun, errebeldeok: harkaitz honetatik ura sorrarazteko gauza ote gara?»
11Hori esanik, besoa jaso eta bi aldiz jo zuen makilaz harkaitza. Ur-mordoa atera zen, eta jendeak eta abereek edan zuten.#harkaitzeko ura Ir 17,6+. 12Jaunak, ordea, esan zien Moisesi eta Aaroni: «Ez zarete nitaz fidatu#20,12 Ez zarete nitaz fidatu: Zein izan zitekeen Moises eta Aaronen errua ez da argi ikusten; agian, Jainkoak aurpegira botako lieke harkaitza makilaz jotzea (11 tx.), hari hitz egin beharrean (8 tx.); Dt 1,37; 3,26 eta 4,21aren arabera, Moises herriaren erruz, honen desobedientziagatik, zigortzen du Jainkoak., nire santutasuna israeldarren aurrean argi azal zedin; beraz, ez duzue herri hau gidatuko emango diodan lurralderaino».
13Gertakari hau dela eta, iturri hark «Meribako Urak» du izen, —hau da, «Auzi Urak»—, han eman baitzioten aurpegi israeldarrek Jaunari, eta honek bere santutasuna agertu zuen.
Edomgo erregeak israeldarrei bidea galarazi
14Kadextik mezulariak bidali zizkion Moisesek Edomgo erregeari mezu honekin: «Hau diotsute zeure anaia israeldarrek: Ongi dakizu zer-nolako nekeak jasan behar izan ditugun.#Edomek bidea galarazi Ep 11,16-17. 15Gure arbasoak Egiptora jaitsi ziren eta gure herria luzaro bizi izan zen bertan; baina gero, egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, bai geuri, bai arbasoei. 16Orduan, oihu egin genion Jaunari laguntza eske eta hark entzun egin zituen gure garrasiak: aingerua bidali eta atera egin gintuen Egiptotik. Orain hemen gara, Kadexen, zure lurraldearen mugako hirian.#Jaunari oihu Ir 2,23-25; Dt 26,7-8. aingerua bidali Ir 14,19; 23,20. 17Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara, apurtxo bat ere saihestu gabe, zure lurraldea zeharkatu arte».
18Baina Edomgo erregeak erantzun zien:
—Ez duzue nire lurraldea zapalduko; bestela, bidera aterako natzaizue borrokara.
19Israeldarrek esan zioten:
—Bide nagusitik joango gara. Baldin guk eta abereek zure putzuetako urik edango bagenu, ordaindu egingo genizuke. Zure lurraldetik oinez igarotzen uzteko besterik ez dizugu eskatzen.
20Edomgo erregeak, berriz:
—Ez zarete igaroko!
Eta bidera atera zitzaien gudaroste handi eta biziki indartsuarekin. 21Honela, galarazi egin zion Edom herriak Israeli bere lurraldetik igarotzea, eta israeldarrak urrundu egin ziren, zeharbidea hartuz.
Aaronen heriotza
22Kadextik abiatu eta Hor mendira#20,22 Hor mendia: Ez dakigu non zegoen. iritsi zen israeldar elkartea. 23Han, Edom lurraldearen mugan, Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni: 24«Aaron hil egingo da, ezin baita sartu israeldarrei emango diedan lurraldean#20,24 hil egingo da: H.h., bere arbasoekin elkartuko da (ik. Has 25,8). israeldarrei emango diedan lurraldean: Zenbakiak liburuak ere lurraldearen agintzaria gogorarazten du (11,12; 14,18.31; 15,2.17; 20,12)., muzin egin baitzenieten nire aginduei Meribako iturriaren ondoan. 25Zuk, Moises, eramatzazu Aaron eta beronen seme Eleazar Hor mendiaren gailurrera. 26Han apaiz-arropak erantziko dizkiozu Aaroni, eta beronen seme Eleazarri jantziko, bertan hilko baita Aaron».#apaiz-arropak semeari jantzi Ir 29,29-30.
27Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek, eta israeldar guztien begi-bistan Hor mendira igo ziren. 28Han, apaiz-arropak erantzi zizkion Moisesek Aaroni eta Eleazarri jantzi. Han bertan, mendi-gailurrean, hil zen Aaron. Ondoren, Moises eta Eleazar menditik jaitsi ziren.#Aaron hil 33,38-39; Dt 10,6. 29Ohartu ziren israeldarrak Aaron hila zela, eta dolu egin zuten harengatik hogeita hamar egunez.#dolu hogeita hamar egunez Dt 34,8.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy