YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 17

17
Koretarren errautsontziak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan Aaronen seme Eleazarri ateratzeko errautsontziak sutatik urrutira, sagaratuak baitaude, eta sakabanatzeko txingarrak. 3Gizon horiek beren bekatuagatik bizia galdu badute ere, errautsontziak sagaratuak daude, nire aurrean intsentsua eskaintzeko erabili izan direlako. Egin errautsontzi horiekin aldarea estaltzeko#17,3 aldarea estaltzeko: Ir 27,2aren arabera aldarea brontzez estalia zen jadanik. xaflak; horrela, oharpide izango dira israeldarrentzat».
4Beraz, hartu zituen Eleazar apaizak sutan hil ziren gizonek aurkeztutako brontzezko errautsontziak eta xaflak egin zituen aldarea estaltzeko. 5Israeldarrentzat oroigarri zen hori, Aaronen ondorengo ez zen inor Jaunaren aurrean intsentsua erretzera hurbil ez zedin ohartarazteko; horrela, ez zitzaien gertatuko Koreri eta beronen taldekoei gertaturiko ezbeharra, Jaunak Moisesen bitartez aldez aurretik adierazitakoa.
Herria Moises eta Aaronen aurka mintzo
6Biharamunean, israeldar elkarte osoa Moises eta Aaronen aurka marmarrean hasi zen, esanez: «Jaunaren herria hiltzen ari zarete zuek».#Moisesen aurka marmarrean 11,1+.
7Elkartea Moises eta Aaronen aurka biltzen ari zen. Hortan, elkarketa-etxolarantz begiratzean, lainoak estalia zuela ikusi zuten eta Jauna agertu zen aintzaz beterik.#Jauna agertu aintzaz beterik 14,10+. 8Orduan, Moises eta Aaron elkarketa-etxolaren aurrera joan ziren, 9eta Jaunak esan zion Moisesi: 10«Urrundu elkarte honetatik, bat-batean birrinduko baitut».
Moises eta Aaron lurreraino ahuspeztu ziren, 11eta Moisesek esan zion Aaroni: «Hartu zeure errautsontzia, ipini bertan aldareko txingarrak eta bota gainean intsentsua; zoaz arin elkartera eta egizu haien aldeko barkamen-ohikunea, Jaunaren haserrea piztu baita eta hasia da izurria».
12Moisesek agindu bezala, Aaron errautsontzia hartu eta korrika joan zen bildua zegoen elkarteagana. Egiaz, ordurako hasia zen izurria herrian zabaltzen. Aaronek intsentsua ipini eta herriaren aldeko barkamen-ohikunea egin zuen, 13hilik eta oraino bizirik zeuden herritarren artean zutik. Orduan, gelditu egin zen izurria. 14Honen ondorioz hilak 14.700 ziren, Koreren matxinadakoan hildakoak kontuan hartzeke. 15Izurria bukatzean, elkarketa-etxolara, Moisesen ondora, itzuli zen Aaron.
Aaronen makila
16Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 17«Esan israeldarrei ekartzeko leinu bakoitzeko makila#17,17 makila: Edo adar. Makila agintearen ezaugarri da; zenbaiten ustez adar hezeak ziren; horrela, jarraiko kontakizuna logikoagoa gertatuko litzateke. bana, hamabi makila guztira. Leinuburuek ekarriko dituzte makilak, eta zuk leinuaren izena idatziko duzu makila bakoitzean; 18Lebirenean Aaronen izena idatziko duzu, makila bakarra behar baita leinuburu bakoitzeko. 19Elkarketa-etxolara eraman eta itun-agiriaren aurrean ezarriko dituzu, zuei elkartzen natzaizuen tokian.#Jainkoarekin elkartzeko tokia Ir 25,22. 20Nik aukeraturiko gizonaren makila ernamuindu egingo da; horrela, behin betiko urrunduko ditut israeldarrek zuen aurka egiten dituzten marmarrak».
21Moisesek israeldarrei hau guztia esan eta leinuburu guztiek makila bana eraman zuten, hamabi makila guztira. Haien artean zegoen Aaronena ere. 22Moisesek itun-etxolan, Jaunaren aurrean, ezarri zituen. 23Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen.#Aaronen makila Heb 9,4. 24Orduan, Moisesek Jaunaren aurretik makilak atera eta israeldar guztiei erakutsi zizkien; denek ikusi zituzten, eta buruzagiek nork berea hartu zuten.
25Jaunak esan zion Moisesi: «Ipini berriro Aaronen makila itun-agiriaren aurrean eta gorde bertan herri errebelde honentzat oharpen gisa. Horrela, bukatuko dira nire aurkako haien marmarrak, eta ez dira hilko».
26Hala, Jaunak agindutakoa egin zuen Moisesek.
Apaizen eta lebitarren eginkizuna
27Israeldarrek esan zioten Moisesi: «Hara, galduak gara, guztiok galduak! Hil egin behar dugu! 28Jaunaren egoitzara hurbiltzen den oro hil egiten da. Beraz, guzti-guztiok hil behar dugu!»

Currently Selected:

ZENBAKIAK 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy