YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 14

14
Agindutako lurraldean herriak sartu nahi ez
1Orduan, israeldar elkarte osoa oihu batean hasi zen eta gau osoa negarrez eman zuen. 2Israeldar guztiak marmarrean hasi ziren Moisesen eta Aaronen kontra, esanez: «Ai, Egipton edo basamortu honetan bertan hil izan bagina!#marmarrean hasi 11,1+. 3Zertan ekarri gaitu Jaunak lurralde honetara: gu gerran erortzeko eta gure emazte eta seme-alabak gatibu bihurtzeko? Ez ote genuke hobe Egiptora itzuli?» 4Eta honela ziotsoten elkarri: «Buruzagi bat izendatu eta itzul gaitezen Egiptora».
5Moises eta Aaron lurreraino ahuspeztu ziren israeldar elkarte osoaren aurrean. 6Nunen seme Josuek eta Jefuneren seme Kalebek, lurraldea ikertzen ibilitako taldekoek, jantziak urratu zituzten, nahigabeturik, 7eta esan zieten israeldar guztiei: «Ikertzen ibili garen lurraldea aparta da! 8Jauna aldeko badugu, hara eramango gaitu eta emango digu. Esnea eta eztia darizkion lurraldea da. 9Baina ez zaitezte Jaunaren aurka errebelatu! Ez izan lurralde hartako jendearen beldur, ogia bezala irentsiko baititugu. Urrundu egin zaie beren jainkoen geriza#14,9 beren jainkoen geriza: Jatorrizkoak beren itzala dio. Sal 91,1 eta 121,5ean ere itzala Jainkoaren babesaren irudi da.; guk, berriz, geurekin dugu Jauna. Ez izan beldur!»
10Halere, israeldar elkarteak bi haiek harrikatzeko asmoak zerabiltzan; hartan, Jauna aintzaz beterik agertu zitzaien israeldar guztiei elkarketa-etxolaren gainetik.#Jauna aintzaz beterik agertu 16,19; 17,7; 20,6; Lb 9,23+.
Moises Jaunari barkamen eske
11Jaunak esan zion Moisesi:
—Noiz arte jarraitu behar ote du herri honek ni mespretxatzen? Noiz arte bizi behar ote du nitaz fidatzen ez dela, beronen aurrean hainbat mirari egin arren?#Moises barkamen eske Ir 32,9-13; Dt 9,25-29. 12Izurriz joko ditut eta lurralde-ondarea kenduko, eta horiek baino herri handi eta ahaltsuagoa sorraraziko dut zuregandik.
13Baina Moisesek erantzun zion Jaunari:
—Egiptoarrek badakite zeure ahalmenaz atera duzula herri hau beraien artetik, 14eta halaxe kontatu diete Kanaan lurraldekoei. Hauek ere badakite zu gure herriaren erdian bizi zarela eta aurrez aurre ematen zatzaizkiola ikustera, zeuk babesten eta gidatzen duzula, egun-argiz laino-adarrean, gauez su-adarrean.#gidatzen duzula 9,15-16; Ir 13,21-22. 15Bat-batean herri hau hilarazten baduzu, zure ospearen berri duten atzerritarrek esango dute: 16«Jauna ez da gauza izan hitzeman zion lurraldera#14,16 hitzeman zion lurraldera: Hirugarren aldiz (ik. 11,11-15; Ir 32,11-14) zuzentzen zaio Moises Jainkoari, Abrahamen ondorengoentzat eginiko agintzaria gogoraraziz (ik. Has 12,7 eta 12,2 oh). herri hau eramateko; horregatik sarraskitu ditu basamortuan». 17Beraz, Jauna, erakutsi orain zeure ahalmena, honela hitzeman baitzenigun:#honela hitzeman baitzenigun Ir 34,6-7+. 18«Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea, gaiztakeria eta errebeldia barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen duena hirugarren eta laugarren belaunaldiraino». 19Zeure maitasun neurrigabeari dagokionez, barkatu herri honi bere gaiztakeria, Egiptotik honaino halako eroapena agertu diozunez gero.
20Jaunak erantzun zion:
—Bai, barkatzen diot, zuk eskatu bezala. 21Baina, hori bai, bizi naizen honengatik eta lurra betetzen duen neure aintzarengatik, zin dagit#Jaunaren aintzak lurra bete Is 6,3; Sal 57,6; 72,19. 22-23ez duela arbasoei hitzemandako lurraldea ikusiko mespretxatu nauten horietako inork, Egipton eta basamortuan nire aintza eta mirariak ikusi arren, behin eta berriro ni auzitan jarri eta desobeditu egin baitidate.#hitzemandako lurraldea ez ikusiko Sal 95,11; Heb 3,16-19. 24Baina Kalebek besteek ez bezalako barrua du eta guztiz leiala izan zait; horregatik, Kaleb neure zerbitzaria bakarrik eramango dut ikertzen ibili den lurraldera, eta haren ondorengoak izango dira bertako jabe;#Kaleb Dt 1,36. Kaleben ondorengoak Jos 14,6-15; Ep 1,20. 25baina lautadan amalektarrak eta kanaandarrak biziko dira. Zuei dagokizuenez, bihartik bira egin eta basamorturantz joko duzue, Itsaso Gorrirantz#14,25 Itsaso Gorria: H.h., Kanaberen Itsasoa (ik. Ir 13,18 oh.). Hemen egungo Akaba golkoaz ari da segur aski..#basamorturantz jo Dt 1,40.
Jaunak herria zigortu
26Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni: 27«Noiz arte jardun behar du zorigaiztoko herri honek nire aurka marmarrean? Entzun dut, bai, israeldarrek nire aurka diharduten etengabeko marmarra. 28Esaiezu, bada: Hau dio Jaunak: Ala ni Jauna! Zeuei entzunaren arabera tratatuko zaituztet. 29Izen-bilketan hogei urtez gorako zinetenon gorpuak basamortu honetan geldituko dira luze, nire kontra marmarka jardun duzuelako.#gorpuak basamortuan geldituko Heb 3,17. 30Jefuneren seme Kaleb eta Nunen seme Josue salbu, ez da zuetako inor sartuko, bertan ezarriko zintuztedala aginduz hitzeman nizuen lurraldean. 31Eramango ditut, ostera, zuen seme-alabak, gatibu eroriko zirela zeniotenak, zuek gutxietsi duzuen lurraldera, hartaz gozatzeko. 32Zuen gorpuak, berriz, basamortu honetan geldituko dira; 33zuen seme-alabak harat-honat ibiliko dira basamortuan berrogei urtez, zuek guztiok hil arte. Horrela, zuen desleialkeriaren ondorenak jasan beharko dituzte.#berrogei urtez Eg 7,36. 34Lurraldea ikertzen berrogei egun eman bazenituzten, berrogei urte eman beharko dituzue zeuen erruak ordaintzen: eguneko urtea. Horrela ikasiko duzue zer dakarren niri aurka egiteak. 35Nik, Jaun honek, zin dagit. Hala tratatuko dut nire aurka bat etorri den zorigaiztoko elkarte hau: basamortuan akituko dira eta hilko».
36Moisesek lurraldea ikertzera bidali eta itzuleran, lurraldeaz gaizki-esaka jardunez, haren kontra elkartea berotu zutenak 37heriotza ikaragarriz hilarazi zituen Jaunak, lurraldeari izen txarra jarri ziotelako. 38Lurraldea ikertzera joan zirenetarik, Nunen seme Josue eta Jefuneren seme Kaleb bakarrik gelditu ziren bizirik.
39Moisesek Jaunak erabakitakoa adierazi zienean, dolu handia egin zuten israeldarrek.
Israel herriak berriro desobeditu
40Biharamun goizean, israeldarrek mendialdera igo nahi zuten, esanez: «Bekatu egin dugu, bai! Baina orain prest gaude Jaunak esandako tokira joateko».#mendialdera igo nahi Dt 1,41-45.
41Moisesek esan zien: «Zertan ari zarete? Jaunaren aginduari ezentzun egiten diozue eta ez duzue arrakastarik izango. 42Ez zaitezte joan, Jauna ez baita zuekin; etsaiek hondatu egingo zaituztete. 43Aurrean zain dituzue amalektarrak eta kanaandarrak; haien ezpataz hilko zarete, utzi egin baituzue Jauna eta ez baitago jadanik zuekin».
44Haiek, ordea, mendialdera igotzen lehiatu ziren. Baina ez Jaunaren itun-kutxa, ez Moises, ez ziren kanpalekutik mugitu.#itun-kutxa 10,35; 1 Sm 4,1-11. 45Jaitsi ziren amalektarrak eta kanaandarrak mendialdetik eta garaitu egin zituzten eta porrokatu, Hormaraino#14,45 Horma: Negev basamortuan Beer-Xebatik hurbil aurkitzen zen, segur aski. pertsegituz.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy