YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 13

13
Moisesek Kanaan lurraldea ikertzera bidali
1Jaunak esan zion Moisesi: 2«Bidal itzazu gizaseme batzuk israeldarrei ematen diedan Kanaan lurraldea ikertzera. Bidali leinu bakoitzetik gizaseme bana, israeldarren arduradunen artetik aukeraturik».#Bidali ikertzera Dt 1,19-40.
3Jaunak agindu bezala, bidali zituen Moisesek Paran basamortutik. Guztiak israeldarren buruzagietakoak ziren. 4Hona bidalien izenak: Zakurren seme Xamua, Rubenen leinukoa; 5Horiren seme Xafat, Simeonen leinukoa; 6Jefuneren seme Kaleb, Judaren leinukoa; 7Joseren seme Igal, Isakarren leinukoa; 8Nunen seme Oseas, Efraimen leinukoa; 9Rafuren seme Palti, Benjaminen leinukoa; 10Sodiren seme Gadiel, Zabulonen leinukoa; 11Susiren seme Gadi, Joseren seme Manasesen leinukoa; 12Gemaliren seme Amiel, Danen leinukoa; 13Mikaelen seme Setur, Axerren leinukoa; 14Bafsiren seme Nahbi, Neftaliren leinukoa; 15Makiren seme Geuel, Gaden leinukoa.
16Horiek izan ziren Moisesek lurraldea ikertzera bidali zituen gizonak. Nunen seme Oseasi Josue#13,16 Josue: Oseas eta Josue hebreerazko sustrai bereko izenak dira eta Jaunak salbatzen du esan nahi dute. Josue Ir 17,8-16ko kontakizunean agertzen da jadanik. izena ezarri zion.
17Moisesek, beraz, Kanaan lurraldea ikertzera bidali zituen, esanez:
—Zoazte Negevetik eta igo mendialdera. 18Begira zer-nolako lurraldea den, hango biztanleak indartsuak ala ahulak, gutxi ala asko diren. 19Begira haien hiriak oihal-etxolazko kanpamenduak ala hiri gotorrak diren, lurra ona ala txarra den, 20oparoa ala agorra, zuhaitzik dagoen ala ez. Izan kementsu eta ekarri hango zenbait fruitu ere.
Hain zuzen, mahatsa biltzeko sasoia zen.
21Joan ziren, bada, gizaseme haiek eta lurraldea ikertu zuten, Tzin basamortutik hasi eta Rehoberaino, Hamateko sarrera#13,21 Tzin basamortua: 34,4aren arabera Lur Santuaren hegoaldeko muga markatzen du. Rehob: Lur Santuaren iparraldeko mugan zegoen, Hamateko sarreratik (ik. 34,8) hurbil. Tradizioaren arabera, beraz, ikertzaileek lurralde osoa igaro zuten; badirudi, ordea, ez zirela Hebron baino harantzago joan (ik. 22. tx.). ondoraino. 22Negevetik igo eta Hebronera iritsi ziren —Hebron Egiptoko Tanis baino zazpi urte lehenago eraikia zen—. Han bizi ziren Anaken#13,22 Tanis: K.a. XVIII. mendeko bigarren erdian berreraikitako egiptoar hiria. Anak: Palestinako antzinako biztanleen arbasoaren izena; herriaren izena besterik ez dugu ezagutzen. Legendaren arabera erraldoiak ziren (ik. 33. tx.). ondorengo Ahiman, Xexai eta Talmai. 23Exkol ibarrera#13,23 Exkol ibarra: Hebrondik hurbil iparraldera zegoen. heldurik, mahats-mordo bakarra zeukan aihen bat moztu eta haga batetik zintzilik biren artean eraman zuten. Granada eta pikuak ere hartu zituzten. 24Ibarrari Exkol —hau da, «Mahats-mordo»— eman zioten izena, israeldarrek han moztu zuten mahats-mordoarengatik.
Ikertzaileen kontakizuna
25Berrogei egunez lurraldea ikertu ondoren, itzuli egin ziren 26eta, Kadexera, Paran basamortura#13,26 Kadex: Kadex-Barnea ere deitua (ik. 32,8). Tzin basamortuan, Negevetik hegoaldera zegoen oasia da (ik. Has 16,14 eta oh.). Paran basamortua: Hegoalderantzago dago., iritsirik, Moises, Aaron eta israeldar elkarte osoarekin bildu ziren. Guztiaren berri eman eta lurralde hartako fruituak erakutsi zizkieten. 27Txosten hau azaldu zioten Moisesi: «Bidali gintuzun lurraldera joan gara. Esnea eta eztia darizkion lurra#13,27 Esnea… lurra: Ik. Ir 3,8 oh. da benetan: hona hemen hango fruituak! 28Alabaina, hango jendea indartsua da, hango hiriak gotorrak eta izugarri handiak. Gainera, Anak erraldoiaren ondorengoak ere ikusi ditugu. 29Negeveko eskualdean amalektarrak bizi dira; mendialdean hitita, jebustar eta amortarrak; itsasaldean eta Jordan inguruan, berriz, kanaandarrak».
30Kalebek, jendeak Moisesen aurka ziharduen zurrumurrua isilaraziz, esan zuen: «Ea, goazen! Igo eta jabe gaitezen lurralde hartaz, bagara horretarako gauza eta».
31Baina harekin ikerketan joandakoek zioten: «Ez, ezin diegu eraso, gu baino indartsuagoak baitira».
32Eta ikertutako lurraldea oso gaiztoa zela hasi ziren esaten israeldarren aurrean: «Ikertzen ibili garen lurraldeak bertako biztanleak irentsi egiten ditu#13,32 lurraldeak bertako biztanleak irentsi egiten ditu: Nahiz lurra txarra eta arriskutsua delako, nahiz gerra delako bertan etengabe nagusi (ik. Ez 36,13-15)., eta hango jende guztia ikaragarri handia da. 33Erraldoiak, Anaken ondorengoak, ere ikusi ditugu. Haien aldean matxinsaltoak ematen genuen eta halaxe hartu gintuzten beraiek ere gu».

Currently Selected:

ZENBAKIAK 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy