YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 12

12
Moises ararteko bakarra
1Moises emakume etiopiar#12,1 etiopiar: Jatorrizkoak kuxita dio; Kux normalean Etiopia esateko erabiltzen da. Baina Hab 3,7an kuxandarrak madiandarren parean azaltzen diren tribu arabiar bat dira. Agian, hemen aipatzen dena Tzipora Moisesen emazte madiandarraren bariante hutsa da. Bestalde, ez da argi ikusten anai-arreben kritikaren arrazoia. batekin ezkondua zegoen. Emazte etiopiarra zela eta, Miriam eta Aaronek gaizki-esaka jardun zuten Moisesen aurka. 2Hau zioten: «Moisesekin bakarrik mintzatu ote da Jauna? Ez al digu, bada, geuri ere hitz egin?» Eta Jaunak aditu egin zuen kexua.
3Benetan gizon apala zen Moises, munduko gizonik apalena. 4Bat-batean, esan zien Jaunak Moisesi, Aaroni eta Miriami: «Zoazte hirurok elkarketa-etxolara».
Han joan ziren hirurak. 5Horretan, Jauna jaitsi zen laino-adarrean eta etxolaren sarreran kokatu. Eta Miriami eta Aaroni dei egin zien. Hurbildu zirelarik, 6Jaunak esan zien: «Entzun esan behar dizuedana:
«Zuen artean
profetarik baldin bada,
ikuskaritan
ematen natzaio ezagutzera
eta ametsetan mintzatzen.
7Ez, ordea, neure zerbitzari Moisesi:
konfiantza osoko gizona dut
neure etxean;#Moises, konfiantza osoko gizona Heb 3,2.
8ahotik ahora hitz egiten diot,
aurrez aurre eta ez hitz-erdika.
Hark nire irudia ikusten du,
Jaun honena.
«Nola ausartzen zarete, beraz, Moisesez gaizki-esaka jardutera?»#aurrez aurre hitz egin Ir 33,11+. Jaunaren irudia ikusi Ir 33,20-23.
9Biziki haserretu zen Jauna haien kontra eta alde egin zuen. 10Eta lainoa etxolaren gainetik aldentzean, Miriam legenak jota zegoen, elurra bezain zuri. Miriamengana itzulirik, legenak jota ikusi zuen Aaronek, 11eta esan zion Moisesi:
—Arren eskatzen dizut! Ez iezaguzu egotzi burugabeki egin dugun bekatu hau. 12Ez bedi Miriam amaren sabeletik irten orduko haragia erdi janik duen hilaurraren pareko gerta!
13Moisesek oihu egin zion Jaunari, esanez:
—Arren, Jainko, senda ezazu!
14Jaunak erantzun zion:
—Aitak aurpegira txu egin izan balio, zazpi egunez lotsatan egon beharko zukeen, ezta? Beraz, geldi bedi zazpi egunez kanpalekutik urruti; ondoren, itzuliko da.#kanpalekutik urruti 5,2-3; Lb 13,46.
15Horrela, kanpalekutik urruti utzi zuten Miriam zazpi egunez. Herria ez zen abiatu Miriam bildu zitzaien arte. 16Gero, Hatzerotetik abiatu eta Paran basamortuan etxolatu ziren.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy