YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 14

14
JESUS, JAINKOAREN SEMEA. NEKALDIA ETA PIZTUERA (14,1—16,8)
Jesus bere gogoz heriotzara (14,1-42)
Jesus nola atxilotuko
(Mt 26,1-5; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)
1Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko.#Pazko-jaia Ir 12,1-20; Dt 16,1-8. Legamia gabeko Ogien Jaia Mt 26,17+. Jesus hiltzeko asmoa Mt 12,14+. 2Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».
Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi
(Mt 26,6-13; Jn 12,1-8)
3Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko#14,3 nardo: Indiatik ekarritako landarea; haren zuztar eta loreez guztiz lurrin garesti eta estimatua egin ohi zen. ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion. 4Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri:
—Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori? 5Hirurehun denarioz#14,5 denario: Ik. 6,37 oh. goitik sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.
Eta marmarrean ari ziren emakumearen kontra. 6Baina Jesusek esan zien:
—Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin. 7Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin. 8Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik hilobirako#14,8 igurtzi du hilobirako: Gainera datorkion heriotzaren harian jartzen du Jesusek emakumearen egintza. Juduen hilekiko usadioetarik bat zen gantzudura; ukenduak eta lurrinak erabiltzen zituzten horretarako..#hilobirako igurtzi 16,1; Jn 19,40. 9Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira emakume hau eta beronek egina.#berri ona 1,1+. hots egin 1,4+.
Jesus Judasek saldua
(Mt 26,14-16; Lk 22,3-6)
10Judas Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara emateko asmotan.#Jesus eskuetara eman, emana izan 9,31; 10,33; 14,41.43-46; 15,1.15; Mt 26,2+. 11Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten. Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.
Azken afarirako prestaketak
(Mt 26,17-19; Lk 22,7-13)
12Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi:
—Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
13Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez:
—Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari, 14eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia». 15Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak.
16Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Afarian: Judasen saldukeriaren iragarpena
(Mt 26,20-25; Lk 22,14.21-23; Jn 13,21-30)
17Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin#Hamabiak 3,14+. 18eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen:
—Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek.#nirekin jaten ari den batek Sal 41,10; Jn 13,18.
19Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren:
—Nik ote?
20Jesusek erantzun:
—Hamabiotako batek, nirekin plater beretik jaten ari denak. 21Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!#Gizonaren Semea 2,10+.
Azken afaria: hona nire gorputz-odolak
(Mt 26,26-29; Lk 22,15-20; 1 Ko 11,23-25)
22Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da».#Ik. 8,6; Mt 26,26+.
23Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten.#kopa 1 Ko 10,16. 24Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena#14,24 Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena: H.h., Hau itunaren nire odola da., guztiengatik isuria.#Hau… ituna Mt 26,28+. guztiengatik 10,45+. 25Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».
Afalondoan: Pedroren ukoen iragarpena
(Mt 26,31-35; Lk 22,31-34; Jn 13,36-38)
26Gorazarreak kantatu ondoren#14,26 Gorazarreak kantatu ondoren: 113—118 Salmoak, alegia. Pazko-afalondoan kantatu ohi ziren eskerrak emateko., Oliamendira abiatu ziren.
27Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du#14,27 Zuen sinesmenak huts egingo du: H.h., Denok eskandalizatuko zarete; ik. 6,3 oh., honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.#sinesmenak huts egin 6,3+. Joko… Za 13,7. Ik. 14,50; Jn 16,32. 28Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».#aurretik Galileara 16,7.
29Pedrok esan zion:
—Beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak ez.
30Jesusek erantzun:
—Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.#ukatuko nauzu 14,66-72; Mt 10,33+.
31Baina Pedrok, gero eta areago:
—Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.
Eta beste hainbeste zioten denek.#Zurekin hil Jn 11,16.
Getsemaniko otoitz larria
(Mt 26,36-46; Lk 22,39-46)
32Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: «Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean».#Jesus otoitzean 1,35+; Heb 5,7.
33Pedro, Santiago eta Joan eraman zituen berekin. Ikara eta larria sentitzen hasi zen,#Pedro, Santiago eta Joan 5,37+. 34eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne». 35Eta aurreraxeago joanik, lurrean erori eta otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen. 36Honela zioen: «Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin#14,36 Abba: Arameerazko hitza. edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. 10,38 oh. hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea».#Abba Erm 8,15; Ga 4,6. edari samin hau 10,38+. zure nahia Mt 6,10+; Jn 12,27-28; Flp 2,8.
37Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Simon, lotan? Ordubete ere ezin izan zara erne egon? 38Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia#14,38 gogoz… gizakia: H.h., espiritua kartsua da, baina haragia ahula.».#tentaldian ez erortzeko Mt 6,13+.
39Berriro aldendu eta otoitz egin zuen, lehengo hitz berak esanez. 40Berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten; haiek ez zekiten zer esan.
41Joan zitzaien hirugarren aldiz eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Kito! Iritsi da ordua: hona Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana.#Gizonaren Semea emana 14,10+. 42Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»#salduko nauena 3,19; 14,10.18.
Jesus giza eskuetan. Piztuera (14,43—16,8)
Jesus lotua daramate
(Mt 26,47-56; Lk 22,47-53; Jn 18,3-12)
43Jesus hizketan ari zela, han agertu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek bidalirik. 44Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz». 45Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Maisu!»
Eta musu eman zion.
46Besteek heldu eta atxilotu egin zuten. 47Han zegoen batek ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta belarria moztu zion.#morroia Jn 18,26. 48Jesusek esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! 49Egunero zuen artean nengoen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina hala behar du, Liburu Santuetan idatzia bete dadin».#Egunero tenpluan Lk 19,47; 21,37; Jn 18,20. hala behar du 8,31+; Lk 24,7.26.46.
50Ikasleek Jesus utzi eta ihes egin zuten.#Ikasleek ihes egin 14,27. 51Gazte bat ondoren zihoakion, soinean oihal bat besterik ez zuela. Heldu zioten, 52baina oihala utzi eta ihes egin zien biluzik.
Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mt 26,57-68; Lk 22,54-55.63-71; Jn 18,13-15.19-24)
53Apaiz nagusiaren etxera eraman zuten Jesus eta han bildu ziren apaizburu, zahar eta lege-maisu guztiak. 54Pedro Jesusen ondoren joana zen, urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.
55Apaizburuak eta Biltzar Nagusi*#14,55 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; ik. Mt 26,59 oh. osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu; 56askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat.#gezurrezko testigantzak Sal 27,12; 35,11; Eg 6,13. 57Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra: 58«Geuk entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea».#santutegi hau desegingo dut 13,2; 15,29.38; Jn 2,19; Eg 6,14. giza eskuz egin gabea Eg 7,48-50; 17,24.
59Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.
60Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi:
—Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
61Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion:
—Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?#Jesus isilik 15,4-5; Is 53,7; Eg 8,32. Mesias 1,1+. Jainkoaren Seme 1,1+.
62Jesusek erantzun:
—Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.#Gizonaren… 13,26+; Sal 110,1; Dn 7,13. Gizonaren Semea Mt 8,20+.
63Apaiz nagusiak bere jantziak urratu#14,63 jantziak urratu: Irudizko egintza, nahigabea edo izugarrizko zirrara adierazten duena. zituen eta esan:
—Ba ote dugu lekuko beharrik?#jantziak urratu Mt 26,65+. 64Zeuek entzun duzue biraoa#14,64 biraoa: Jesusek Jainkoaren maila hartzen du beretzat, eta Jainkoaren eskubideak bereganatzen dituelako salatzen dute.. Zer deritzozue?
Heriotza merezi zuela erabaki zuten denek.#biraoa Mt 9,3+. Heriotza merezi du Lb 24,16; Jn 19,7.
65Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez: «Asma ezak, profeta!»
Guardiek ere masailekoka zerabilten.#listuka Is 50,6.
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,69-75; Lk 22,55-62; Jn 18,15-18.25-27)
66Pedro beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen. 67Pedro berotzen ikusirik, begira jarri eta esan zion:
—Hi ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen.
68Baina hark ukatu, esanez:
—Ez zekinat zer dionan ere, ez dinat ulertzen.
Atarira irten zen, eta oilarrak jo zuen#14,68 eta oilarrak jo zuen: Hitz hauek zenbait eskuizkribu baliotsutan falta dira.. 69Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere honela hasi zitzaien:
—Hau ere haietakoa diagu.
70Pedrok berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten:
—Bai, haietakoa haiz, noski, galilearra#14,70 galilearra: Ik. Lk 22,59 oh. haiz eta.
71Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:
—Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori.
72Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta negarrari eman zion.#Jesusek esana 14,30.

Currently Selected:

MARKOS 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy