MARKOS 1 EAB [abbreviation] brought to you by [publisher] Learn More

Devotional

Versions

Cancel
 
1
BERRI ONAREN HASIERA (1,1-13)
1Hona hemen nola hasi zen Mesias eta Jainkoaren Seme#1,1 Jainkoaren Seme: Zenbait eskuizkribuk, baliotsuak batzuk, ez dakartzate hitz hauek. Dena dela, ongi jasotzen dute Markosen pentsamendua. den Jesusen berri ona.#hasi zen Eg 1,22; 10,37-38. Mesias 8,29; 9,41; 12,35; 13,21; 14,61; 15,32; Mt 2,4+; Lk 2,11+. Jainkoaren Seme 1,11; 5,7; 9,7; 14,61-62; 15,39; Mt 4,3+; Lk 1,35+. berri ona 1,14; 8,35; 10,29; 13,10; 14,9; 16,15; Erm 1,1; 16,25.
Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin
(Mt 3,1-12; Lk 3,1-6.15-17; Jn 1,19-28)
2Isaias profetak idatzia zuen:
Begira, neure mezularia
bidaltzen dut zure aurretik
zuri bidea moldatzera. # Begira… Ir 23,20; Ml 3,1 (Mt 11,10; Lk 1,76; 7,27).
3 Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. # Ahots bat… Is 40,3.
4Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea basamortuan. Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen#1,4 basamortua: Judeako basamortua (ik. Mt 3,1 oh.). Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen: H.h., bihozberritzeko bataioa hots eginez., bekatuen barkamenerako.#Joan Bataiatzailea Mt 11,7-15. bihozberritu Mt 3,2+. hots egin 1,14.38-39; 3,14; 5,20; 6,12; 13,10; 14,9; 16,15; Mt 4,17; Lk 4,18-19; Eg 8,5; 9,20; Erm 10,8.14-15; 1 Ko 1,23; 2 Ko 1,19. bekatuen barkamena 2,1-11; 3,29; Is 55,7; Sal 25,18; 32,1.5; Si 2,11; Mt 26,28; Lk 3,3; Eg 2,38; Ef 1,7; 1 Jn 1,9. 5Judea herrialde osoa eta jerusalemdar guztiak harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.#Joanek bataiatu Mt 3,6+.
6Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko; matxinsaltoak eta basaeztia jaten zituen.#Joanen jantziak Mt 3,4+. 7Honela hots egiten zuen: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.#dator Mt 3,11+. 8Nik urez bataiatu zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte».#urez, Espirituaz bataiatu Jn 1,26.33; Eg 1,5; 11,16.
Jesus bataiatua. «Zu zaitut neure Semea»
(Mt 3,13-17; Lk 3,21-22)
9Egun haietako batean, Jesus etorri zen Galileako Nazaretetik, eta Joanek bataiatu egin zuen Jordanen. 10Jesusek, uretatik ateratzerakoan, zerua urratzen ikusi zuen eta Espiritua, uso-tankeran, beregana jaisten.#zerua urratu Mt 3,16+. Espiritua jaitsi Is 11,2; 42,1; Jn 1,32. 11Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin».#Seme maitea 9,7; Mt 3,17+.
Jesus basamortuan tentatua
(Mt 4,1-11; Lk 4,1-13)
12Berehala, Espirituak basamortura bultzatu zuen Jesus. 13Berrogei egunez egon zen basamortuan, Satanasek tentatzen zuela. Basabereekin bizi zen eta aingeruak zituen zerbitzari.#Berrogei Mt 4,2+. Satanas 3,23.26; 4,15; 8,33; Jb 1,6; 1 Kro 21,1; Lk 10,18; 22,3.31; Eg 5,3; 26,18; Erm 16,20; Ap 12,9.
JESUS MESIAS BEZALA AGERTU (1,14—8,26)
Jesusek nagusitasunez predikatu eta sendatu (1,14-45)
Jesus berri ona hots egiten hasi
(Mt 4,12-17; Lk 4,14-15)
14Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen.#Joan kartzelan Mt 4,12+. Jainkoaren berri ona 1,1+; Erm 1,1; 15,16; 2 Ko 11,7. 15Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona».#Betea da garaia Dn 12,4-9; 1 Ko 10,11; Ga 4,4; Ef 1,10; Heb 1,2. Jainkoaren erregetza 4,11.26.30; 9,1.47; 10,14-15.23-25; 12,34; 14,25; 15,43; Mt 3,2+; Lk 4,43+. Bihozberritzeko deia Mt 4,17+.
Jesusek lehen ikasleei dei
(Mt 4,18-22; Lk 5,1-11)
16Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean#1,16 aintzira-bazterrean: H.h., itsasbazterrean; ik. Mt 4,13 oh. zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. 17Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».#Jesusi jarraitzea 2,14; 8,34; 10,21.28; Mt 4,19+.
18Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.
19Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian. 20Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.
Jesusek bere nagusitasuna azaldu sinagogan
(Lk 4,31-37)
21Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean#1,21 sartu ziren: Ohartu pluralez ari dela. Markosenean, Jesus, ia etengabe, ikasleez inguraturik agertuko zaigu nekaldia arte (ik. 14,50). larunbatean: Markosek Jesusen egun beteko lanaren berri ematen digu, haren ekintza osoaren eredu gisa, Kafarnaumen sartzen denetik (1,21) ateratzen den arte (1,35). sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus.#larunbatez sinagogan 3,1-2; 6,2; Lk 4,16; 6,6; 13,10. 22Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala.#jendea txunditurik 1,27; 2,12; 5,42; 6,2.51-52; 7,37; 10,26; 11,18; Mt 7,28-29. Jesusen nagusitasuna 1,27; 2,10; 11,28-33; Mt 7,29; Jn 7,46.
23Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren#1,23 espiritu gaizto: H.h., espiritu lohi/kutsatu. Ebanjelioetan maiz agertzen da esakune hau; kutsatu deitzen zaio espirituari Jainkoaren santutasunaren kontrakoa delako. Espiritu edo deabru gaiztoek gizakia beren menpe har dezakete, zenbait gaitz eta eritasun sortuz. menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion:
24—Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.#Zer duk gurekin Mt 8,29+. Jainkoaren Santua 1,10-11; Lb 11,44-45; 19,2; Is 6,3; Lk 1,35; Jn 6,69; Eg 3,14; 4,27.30; Ap 3,7.
25Jesusek gogor eraso zion:
—Isil hadi eta irten horrengandik!
26Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik. 27Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!»#ikaraturik 1,22+. Zer dugu hau 4,41; 6,2-3.14-15; 8,27-28.
28Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.#Jesusen entzutea 1,45; 3,7-8; 6,14; Mt 4,24.
Jesusek Simonen amaginarreba sendatu
(Mt 8,14-15; Lk 4,38-39)
29Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin. 30Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. 31Joan zitzaion ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak alde egin zion, eta zerbitzatzen hasi zitzaien.
Gaixo asko sendatu
(Mt 8,16-17; Lk 4,40-41)
32Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi.#gaixoak eramaten dizkiote 6,56; Mt 4,24. deabrudunak 1,34; 3,10-11; 5,2; 7,26; 9,17-18; Mt 8,16; Lk 6,18; Eg 5,16; 8,7. 33Herri osoa bildu zitzaion atarian. 34Eta hark gaixo asko sendatu zituen, edozein zela ere haien gaitza, eta deabru asko bota ere bai. Deabruei ez zien hitzik egiten uzten, bazekiten-eta nor zen.#hitz egiten utzi ez 1,44-45; 3,12; 5,43; 7,36; 8,26.30; 9,9; Mt 8,4+.
Jesus Galilean barrena predikatzen
(Lk 4,42-44)
35Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen.#Jesus otoitzean 6,46; Mt 14,23+; Lk 3,21+. 36Simon eta lagunak haren bila hasi ziren; 37aurkitzean, esan zioten:
—Jende guztia zure bila dabil.
38Hark, ordea, erantzun:
—Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz#1,38 atera bainaiz: Kafarnaumdik, noski; baina beste zentzu sakonago bat ere izan dezake, hau da, Aitarengandik atera naiz..
39Eta Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan berri ona hots egiten eta deabruak botatzen.#Galilean barrena ibili 6,6; 9,30; Mt 9,35; Lk 23,5; Jn 7,1.
Jesusek legendun bat sendatu
(Mt 8,1-4; Lk 5,12-16)
40Legendun bat etorri zitzaion erreguka, eta belauniko esan zion:
—Nahi baduzu, garbi nazakezu.
41Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:
—Nahi dut, izan zaitez garbi.#Errukiturik 8,2; 9,22; Mt 9,36+; 20,34; Lk 7,13; Jn 11,33.
42Berehala alde egin zion legenak, eta garbi gelditu zen.
43Jesusek bidali egin zuen, zorrotz aginduz:
44—Kontuz gero! Ez esan inori ezer. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten#1,44 ezaugarri izan dezaten: Apaizari zegokion legena sendatua zegoela egiaztatzea, baita berriro gizartean bizitzeko baimena gaixoari ematea ere (ik. Lb 14,1-8)..#Ez esan inori 1,34+. azaldu apaizarengana Lk 17,14. Moisesek agindutakoa Lb 14,1-32.
45Hura, ordea, irten orduko, gertatu berria goraki hots egiten eta zabaltzen hasi zen. Eta harrezkero, ezin zen Jesus inongo herritan agerian sartu, eta kanpoan gelditzen zen, bazterretan. Hala ere, edonondik zetorkion jendea.