YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 3

3
Jesus Joanek iragarria eta bataiatua.
Tentatua (3,1—4,16)
Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin
(Mk 1,2-8; Lk 3,1-18; Jn 1,19-28)
1Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea#Joan Bataiatzailea 11,7-15. Judeako basamortuan#3,1 Judeako basamortua: Jerusalemdik Hebron bitarteko mendikatearen eta Itsaso Hilaren artean zegoen lurraldea. honela hots eginez: 2«Bihozberri#Bihozberritzeko deia 3,8; 4,17+; Mk 1,4; Lk 3,7-14; Eg 13,24; 19,4. Jainkoaren erregetza 4,17.23; 5,3; 6,33; 7,21; 8,11; 10,7; 11,12; 12,28; 13; 16,19; 18,1.23; 19,12.23-24; 20,1; 21,31.43; 22,2; 23,13; 25,1; Mk 1,15+; Lk 4,43+; Jn 3,3.5; Eg 1,3+; Erm 14,17; 1 Ko 4,20; 6,9-10; 15,24.50; Ga 5,21; Kol 4,11; 1 Ts 2,12; 2 Ts 1,5; St 2,5; Ap 12,10. zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza#3,2 Jainkoaren erregetza: H.h., Zeruetako erregetza. Jainkoaren izenik ez aipatzeko judu-usadioari jarraiki, Mateok zeruetako erregetza erabiltzen du ia beti eta ez Jainkoaren erregetza, beste ebanjelariek bezala (salbuespenak: Mt 12,28; 19,24; 21,31.43). Ez dugu gorde Mateoren berezitasun hau itzulpenean.».
3Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. # Ahots bat… Is 40,3.
4Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari.#Joanen janzkera 11,7-8.18; 2 Erg 1,8.
5Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen, 6eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.#Joanek bataiatu 3,11-16; 21,24-27; Mk 1,4-5; Lk 3,3.16; Jn 1,25-26; 3,23; Eg 1,5; 11,16; 13,24; 19,3-4. 7Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?#Sugekumeok 12,34; 23,33. haserre-zigorra Lk 21,23; Erm 1,18; 2,5; 5,9; Ef 5,6; Kol 3,6; Ap 6,16-17. 8Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela, 9eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.#Abrahamen ondorengo gara Jn 8,33-39; Erm 4,1.12. 10Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.#moztu eta sutara bota 7,19; Lk 13,7; Jn 15,6. 11Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.#datorrena 11,3; 21,9; Ml 3,1; Jn 1,15; 6,14; Eg 13,25; 19,4; Heb 10,37; Ap 1,4.7. Espiritu Santuaz bataiatu Jn 1,33; Eg 1,5; 11,16. suz Za 13,9; Ml 3,2; 1 Ko 3,13-15; 1 P 1,7. 12Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».#uzta, judizioaren irudi 13,24-30.36-43; Jl 4,12-13; Ap 14,14-19.
Jesus bataiatua
(Mk 1,9-11; Lk 3,21-22; Jn 1,29-34)
13Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan. 14Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion:
-Neu naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zu zatoz niregana?
15Baina Jesusek erantzun zion:
-Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia#3,15 osoki Jainkoaren nahia: H.h., zuzentasun osoa..
Orduan, amore eman zuen Joanek.
16Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.#zerua zabaldu Is 63,19; Ez 1,1; Jn 1,51; Eg 7,56; 10,11-16; Ap 4,1; 19,11. Espiritua jaitsi Is 11,2; 42,1; Jn 1,32-33. 17Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».#Seme maitea 12,18; 17,5; 2 Sm 7,14; Is 42,1; Sal 2,7; 2 P 1,17.

Currently Selected:

MATEO 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy