YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 24

24
Jesus eskatologiaz mintzo (24,1—25,46)
Sarrera: tenplua suntsitua izango
(Mk 13,1-2; Lk 21,5-6)
1Jesus tenplutik atera eta bazihoan. Orduan, ikasleek hurbildu eta tenpluko eraikinak erakutsi zizkioten. 2Baina Jesusek esan zien: «Ikusten duzue hori guztia, ezta? Ba, benetan diotsuet: Ez da hemen harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute».#harririk harri gainean Lk 19,44.
Azkenaren aurreko seinaleak
(Mk 13,3-13; Lk 21,7-19)
3Gero, Oliamendin#24,3 Oliamendi: Ik. 21,1 oh. eserita zegoela, ikasleek bakarrean hurbildu eta galdetu zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria».#Jesusen etorrera 10,23+; 1 Ko 15,23; 1 Ts 2,19; 2 Ts 2,1.8; St 5,7-8; 2 P 3,4.12; 1 Jn 2,28.
4Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina!#Ez zaitzatela engaina 24,5.11.24; 1 Jn 2,26; 3,7; Ap 2,20; 12,9; 13,14. 5Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias”; eta jendea franko engainatuko dute. 6Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena. 7Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen.#nazioa nazioaren kontra Is 19,2; 2 Kro 15,6-7. 8Baina hori guztia erdiminen hasiera da.#erdiminen hasiera Is 13,8; Os 13,13; Jn 16,21; Erm 8,22; 1 Ts 5,3; Ap 12,2.
9«Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.#Zori larrian jarri 10,17.23; 13,21; Jn 16,2. gorroto izango dizuete 10,22; Jn 15,18-21; 16,2. 10Orduan, askok fedeari uko egingo diote#24,10 fedeari uko egingo diote: H.h., eskandalizatu egingo dira; ik. Mk 6,3 oh., eta elkar saldu eta gorrotatuko#elkar gorrotatu 10,21.35-36; Mi 7,6. dute. 11Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte.#sasiprofetak 7,15+. 12Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;#maitasuna hoztu Lk 18,8; 2 Ts 2,3. 13baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.#azkeneraino sendo iraun 10,22. 14Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.#berri ona munduan hots egingo 26,13; 28,19; Mk 16,15; Eg 1,8+; Erm 10,18; Kol 1,23. azkena 24,6.13.
Larrialdi izugarria
(Mk 13,14-23; Lk 21,20-24)
15«Daniel profetak aipatzen duen profanatzaile higuingarria#24,15 profanatzaile higuingarria: H.h., hondamendiaren higuingarritasuna; ik. Mk 13,14 oh.#profanatzaile higuingarria Dn 9,27; 11,31; 12,11; 1 M 1,54; 6,7; 2 Ts 2,3-4. toki santuan ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—, 16orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; 17etxe gainean dagoena ez bedi jaits etxeko gauzak hartzera,#etxe gainean dagoena Lk 17,31. 18eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila. 19Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak! 20Eskatu Jainkoari, ihes egin beharra neguan edo larunbatez gerta ez dakizuen. 21Zeren munduaren hasieratik orain arte izan ez den eta izango ez den bezalako larrialdi handia izango baita orduan.#larrialdia Dn 12,1. Ik. Jl 2,2; Ap 7,14. 22Eta Jainkoak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.
23«Orduan, norbaitek “Hona hemen Mesias” edo “Hara han” esango balizue, ez sinetsi. 24Izan ere, gezurrezko mesiasak#24,24 gezurrezko mesiasak: Ik. Eg 5,36-37.#gezurrezko mesiasak 24,5; Eg 5,36-37; 1 Jn 2,18. sasiprofetak 7,15+. mirari eta egintzak Dt 13,2-4; 2 Ts 2,9-12; Ap 13,13-14. eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte. 25Horra, jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik. 26Beraz, norbaitek “Hara, basamortuan dago” esaten badizue, zuek ez irten, edo “Hara, etxe barruan dago” esaten badizue, ez sinetsi. 27Izan ere, tximistak une batean sortaldetik sartalderaino argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semearen etorrera.#Gizonaren Semearen etorrera 24,3+. 28Sarraskia non, han biltzen dira putreak.#Sarraskia, putreak Lk 17,37. Ik. Is 34,15; Jb 39,30.
Gizonaren Semearen etorrera
(Mk 13,24-27; Lk 21,25-28)
29«Egun haietako larrialdiaren ondoren, berehala, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amilduko dira, eta ortzia dardarka ariko.#Ik. Is 13,9-10; 34,4. ilundu Ez 32,7-8; Jl 2,10; 3,4; Am 8,9; Ap 6,12. dardarka ari Ag 2,6; Ap 6,13. 30Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan, eta lurreko leinu guztiak bular-joka ariko dira, Gizonaren Semea zeruko hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikustean.#bular-joka Za 12,10-14; Ap 1,7. Gizonaren… 16,27; 26,64; Dn 7,13-14. 31Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.#Ik. 13,41; Is 27,13; Dt 30,4; Za 2,10; 1 Ts 4,16.
Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!
(Mk 13,28-33.35; Lk 21,29-33;17,26-30.34-36;12,39-40)
32«Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 33Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea#24,33 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da. ate ondoan duzuela. 34Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.#Gizaldi honetakoak hil baino lehen 10,23; 16,28; 23,36. 35Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.#nire hitzak ez dira bete gabe igaroko 5,18; Lk 16,17.
36«Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik.#ez daki inork Eg 1,7; 1 Ts 5,1-2. 37Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.#Noeren garaia Has 6,9-13. Gizonaren Semearen etorrera 24,3+. 38Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;#Uholdea Has 6,13-7,24; 2 P 2,5; 3,6. 39eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. 40Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute; 41errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute. 42Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.#Zain egon 25,13; Lk 12,40; 21,36; 1 Ko 16,13; 1 Ts 5,6; Ap 16,15. 43Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.#lapurraren irudia 1 Ts 5,2; 2 P 3,10; Ap 3,3; 16,15. 44Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea.
Zerbitzuan leial iraun
(Lk 12,41-48)
45«Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala. 46Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu. 47Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien buru ipiniko du.#ondasun guztien buru ipini 25,21.23. 48Baina morroia gaiztoa bada eta, nagusiak luzatu egingo duelakoan, 49bere morroikideak jotzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada, 50gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia, 51eta zigorrik gogorrena ezarriko dio eta itxurazaleek merezi duten zoria emango. Negarra eta hortz-karraska izango dira han.#Negarra eta hortz-karraska 8,12+.

Currently Selected:

MATEO 24: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy