YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 10

10
Jesusek hamabi apostoluak izendatu
(Mk 3,13-19; Lk 6,12-16)
1Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak#10,1 espiritu gaizto: H.h., espiritu lohi/kutsatu; ik. Mk 1,23 oh. botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.#espiritu gaiztoak bota Mk 3,15+. eritasunak sendatu 9,35; Mk 1,34; Lk 7,21.
2Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon -Pedro deritzana- eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan;#Hamabiak 10,5; 26,14; Mk 3,16; 6,7; Lk 9,1; Jn 6,67; Eg 6,2; 1 Ko 15,5. apostoluen zerrenda Mk 3,16-19; Lk 6,14-16; Eg 1,13. 3Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; 4Simon Zelote eta Judas Iskariote#10,4 Zelote: Jatorrizko Kananaios hitzak buru-beroa esan nahi du, hau da, zelote. Zeloteak alderdi politiko-erlijioso bateko kideak ziren; alderdi honek judu-nazioaren independentziaren alde egiten zuen borroka, indarkeriari uko egin gabe. Iskariote: Ik. Mk 3,19 oh., Jesus saldu zuena.
Jesusek Hamabiak bidali
(Mk 6,7-13; Lk 9,1-6)
5Hamabiok bidali#bidali 10,16; 28,19-20; Mk 6,7; Lk 9,2; 10,3; Jn 4,38; 20,21; Erm 10,15. zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean#10,5 Samaria herrialdea: Judearen eta Galilearen arteko lurraldea zen, jatorri eta arraza desberdinetako jendez osatua. Samariarrak heretikotzat zeuzkaten juduek eta elkarren etsai bezala ageri ziren beren harremanetan. ere, 6baizik eta joan Israel herriko ardi galduengana.#Israelgo ardi galduak 15,24; Jr 50,6. 7Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela.#erregetzaren hurbiltasuna 3,2; 4,17; 12,28; Mk 1,15; Lk 10,9.11. 8Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan.
9«Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan, 10ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaio langileari behar duen janaria.#langileari janaria zor Zen 18,31; Lk 10,7; 1 Ko 9,14; 1 Tm 5,18.
11«Edozein herri edo auzotara iristen zaretela, jakizue ba ote den konfiantzako inor zuek etxean hartzeko, eta geldi zaitezte harenean herri hartatik atera arte.
12«Etxe batean sartzean, esan: «Bakea zuekin»; 13etxekoak duin badira, hel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, gal bedi hutsean zuen agurra#10,13 gal bedi hutsean zuen agurra: H.h., itzul bedi zuengana bakea. Juduen arteko agurra elkarri bakea opatzea zen..
14«Onartzen ez bazaituztete#Onartzen ez bazaituztete 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20. astindu oinetako hautsa Lk 10,11; Eg 13,51. eta zuen mezua entzun nahi ez, etxe edo herri hartatik ateratzean, astindu zeuen oinetako hautsa#10,14 astindu oinetako hautsa: Ik. Mk 6,11 oh.. 15Benetan diotsuet: Auzi-egunean, Sodomak eta Gomorrak zigor bigunagoa izango dute herri hark baino.#Sodoma eta Gomorra 11,23-24; Has 18,20-21; 19,24-25; Lk 10,12; 17,29; Erm 9,29; 2 P 2,6; Ju 7.
Erasoaldiak izango
(Mk 13,9-13; Lk 21,12-17)
16«Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.#ardiak eta otsoak Lk 10,3; Jn 10,12; Eg 20,29. zuhur, xalo Erm 16,19; 1 Ko 14,20.
17«Kontuz jendearekin! Auzitegi#10,17 Auzitegia: H.h., Sanedrin; zenbait herritako sinagogetan zeuden auzitegiak, 23 lagunez osatuak. eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo; 18agintari eta erregeen aurrera eramango zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien eta jentilen aurrean. 19Eramango zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan;#kezkarik ez Lk 12,11-12. 20ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez.#Espiritua mintzatuko zuen bidez Ir 4,10-12; Jr 1,6-10; Jn 15,26; Eg 4,8.31.
21«Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte. 22Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.#gorroto izango dizue 24,9; Jn 15,18-19.25. sendo iraun 24,13. 23Herri batean pertsegitzen bazaituztete, egin ihes beste batera. Benetan diotsuet: Gizonaren Semea etorri aurretik, ez dituzue Israelgo herri guztiak igaroko.#Gizonaren Semearen etorrera 8,20+; 16,27-28; 24,27.30.37.39.44; 25,31; 26,64; Lk 9,27; 17,30; 18,8; 21,27.
24«Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, ezta morroia ere nagusia baino gehiago.#Ikaslea eta irakaslea Lk 6,40; Jn 13,13-16; 15,20. 25Aski du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxejaunari Beeltzebul esan badiote, zer ez ote esango haren etxekoei?#Beeltzebul 9,34; 12,24; 2 Erg 1,2.
Nori izan beldur
(Mk 8,38; Lk 12,2-9)
26«Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik.#gordea agertu Mk 4,22; Lk 8,17. 27Gau-ilunez esaten dizuedana, esan zuek egun-argiz; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe-gainetatik. 28Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.#Ik. 1 P 3,14; Ap 2,10.
29«Ez ote dira bi txori sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. 30Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. 31Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio duzue.
32«Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut nik ere Aita zerukoaren aurrean;#aitortuko dut nik ere Ap 3,5. 33baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren aurrean.#ukatu 26,34.74; Lk 9,26; 12,9; 2 Tm 2,12. Ik. 7,23; 25,12.
Jesusek banaketa sortu
(Lk 12,51-53; 14,26-27)
34«Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz. 35Bai, semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera etorri naiz.#semea… Mi 7,6. Ik. 24,9-10. 36Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai.
37«Aita nahiz ama ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba ni baino maiteago duena ez da niretzat gai. 38Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai.#gurutzea hartu 16,24. 39Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.#bizia galdu, eskuratu 16,25; Lk 17,33; Jn 12,25.
«Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau»
(Mk 9,41)
40«Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du.#Jesus onartu 10,14+; Mk 9,37; Lk 9,48; Jn 12,44-45; Ga 4,14. 41Profeta bat profeta delako onartzen duenak profetari zor zaion saria jasoko du; eta gizon zuzen bat zuzena delako onartzen duenak gizon zuzenari zor zaion saria jasoko du;#Profeta onartu 1 Erg 17,9-24; 2 Erg 4,8-37. 42eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, ontzixka bat ur fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko».#txiki hauetako bati 18,5.10; 25,40.45.

Currently Selected:

MATEO 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy