YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 1

1
Hitzaurrea. Eskaintza
1Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia idazteari,#Teofilo Eg 1,1. 2hasieran begizko testigu eta gero berri onaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera.#begizko testigu Eg 1,8.21-26. 3Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, 4jaso dituzun irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.
JESUSEN AURKEZPENA (1,5—4,13)
Jaiotza eta haurtzaroa (1,5—2,52)
Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri
5Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen#1,5 Herodes: Ik. Mt 2,1 oh. Judea: Hemen, Lukasenean behin baino gehiagotan bezala (ik. 4,44; 6,17; 26,5), Judeak Palestina osoa adierazten du, Galilea barne. Aaron: Moisesen anaia, apaiz-familia guztien arbasotzat zeukaten. Apaizak 24 taldetan banatuak zeuden, tenpluko zerbitzua astebeteko txandatan egiten zutelarik (ik. 1,8). ondorengoa zen.#Abiaren apaiz-sailekoa 1 Kro 24,10. 6Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren. 7Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak.#ama agorra Has 11,30; 18,11; 25,21; Ep 13,2-3; 1 Sm 1,5-6.
8Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen. 9Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko#1,9 intsentsua eskaintzeko: Opariekin batera eskaini ohi zen goiz eta arratsalde.. 10Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean. 11Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik.#intsentsu-aldarea 1 Erg 6,20-21; 7,48. 12Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen. 13Baina aingeruak esan zion:
—Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena.#Ez beldurtu 1,30; 2,9-10; 5,8-10; Has 15,1; 21,17; 26,24; Ep 6,23; Tb 12,17; Dn 10,12.19; Mt 17,7; Mk 6,50; Jn 6,20; Ap 1,17. Joan izena 1,59-63. 14Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren jaiotzaz,#poza 1,28.44.47.58; 2,10. 15handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du ardorik, ez pattarrik edango#1,15 Ez du ardorik, ez pattarrik edango: Nazireu zirelakoen ohitura (ik. Zen 6,2 oh.); Joan Bataiatzailearen aszetismoa iragartzen du (ik. 7,33)., eta amaren sabeletik bertatik Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak.#Ez ardorik, ez pattarrik Zen 6,2-4; Ep 13,5-7.14; 1 Sm 1,11. Ik. 7,33. amaren sabeletik sagaratua Ep 13,5; 16,17; Is 49,1.5; Jr 1,5; Ga 1,15. Ik. 1,41-44. Espiritu Santua 1,35.41.67; 2,25.26-27. 16Israeldar asko bihurtuko ditu beren Jainko Jaunarengana. 17Eliasen espiritu eta ahalmenaz jantzirik, Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko#1,17 gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko: H.h., gurasoen bihotzak seme-alabengana bihurtzeko. eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko; horrela prestatuko du herria Jauna onartzeko.#Elias Mt 11,14+. baketzeko, bihurtzeko Ml 3,23-24; Si 48,10. herria prestatu 3,4.
18Zakariasek esan zion aingeruari:
—Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz, eta emaztea ere urteetan aurreratua.#Nola jakin dezaket Has 15,8; Ep 6,17; Is 7,11; 38,7.
19Aingeruak erantzun zion:
—Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera.#Gabriel 1,26; Dn 8,16; 9,21; Tb 12,15. berri eman 2,10; 3,18; 4,18.43. 20Hara, mutu geldituko zara eta ezin izango duzu hitz egin hau guztia gertatu arte, bere garaian beteko diren nire hitzak sinetsi ez dituzulako.
21Bien bitartean, herria Zakariasen zain zegoen, santutegian horrenbeste luzatzen zuelako harriturik. 22Irten zenean, ezin zien hitz egin, eta jabetu ziren ikuskariren bat izan zuela santutegian; keinuka egiten zien, mutu gelditua baitzen. 23Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen. 24Handik laster, Elisabet emaztea haurdun gelditu zen, eta bost hilabetez etxetik atera gabe egon zen. Hau zioen: 25«Hara zer egin nahi izan duen Jaunak nire alde, jendearen aurrean nuen lotsa kentzeko».#lotsa kendu Has 30,23; 1 Sm 1,5-8.
Jesusen jaiotza iragarri
26Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, 27birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.#ezkontzeko hitzemana Mt 1,18. 28Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
—Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.#Agur Is 12,6; Jl 2,21-27; So 3,14-15; Za 2,14; 9,9.
29Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. 30Aingeruak esan zion:
—Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.#Ez beldurtu 1,13+. 31Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus#1,31 Jesus: Izenak Jaunak salbatu esan nahi du, Mt 1,21ean azaltzen denez. ipiniko diozu izena.#semea izango duzu Is 7,14 (Mt 1,23). Jesus izena Mt 1,21. Ik. 1,69.71.77; 2,11.30; 3,6. 32Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.#Goi-goikoa 1,35.76; 6,35; Eg 7,48; 16,17. Goi-goikoaren Seme 8,28; 2 Sm 7,14; Sal 2,7; 89,27-28; Mk 5,7. Daviden tronua 2 Sm 7,12.13.16; Is 9,6. 33Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango.#errege betiko Dn 7,14.
34Mariak esan zion aingeruari:
—Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
35Aingeruak erantzun zion:
—Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala#1,35 hodeiak bezala: Ik. 9,34 oh. estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.#Espiritu Santua zuregana Mt 1,20. hodeiak bezala estali Ir 40,34-35; Zen 9,18-22. Jainkoaren Seme 3,22; 4,3.9.41; 8,28; 9,35; 10,22; 22,70; Mt 4,3+; Mk 1,1+. 36Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; 37Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.#ezinezkorik ez Has 18,14+.
38Orduan, esan zuen Mariak:
—Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.
Eta aingeruak utzi egin zuen.
Mariak Elisabeti ikustaldia
39Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, 40eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. 41Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet,#Espiritu Santuaz beterik 1,15. 42eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! 43Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? 44Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. 45Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»
Mariaren kantika
46Orduan, Mariak esan zuen:#Mariaren kantika 1 Sm 2,1-10.
47«Jaunaren handitasuna
dut goresten,
pozaren pozez daukat barrena,
Jainkoa baitut salbatzaile.#Ik. Is 61,10; Hab 3,18; Sal 13,6; 35,9.
48Bere mirabe ezerez honengan
jarri ditu begiak;
horregatik, dohatsu deituko naute
guztiek gaurdanik.#mirabe ezerez honengan 1,38; 1 Sm 1,11; Si 11,12. dohatsu deituko naute 1,45; Has 30,13.
49Gauza handiak egin ditu
nire alde Ahalguztidunak.
Santua da#Santua da Sal 111,9.
50eta gizaldiz gizaldi errukitsua
begirune diotenentzat.#Ik. Sal 100,5; 103,17.
51Bere indar guztiaz jokatu du:
buru-harroak suntsitu ditu,#indar guztiaz Sal 118,15-16.
52ahaltsuak goi-postuetatik bota
eta ezerezak gora jaso;#ahaltsuak, ezerezak Ez 21,31; Sal 113,7; Jb 5,11; 12,19; Si 10,14.
53ondasunez bete ditu
gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali aberatsak;#goseak ondasunez bete Sal 107,9.
54lagun etorri zaio bere herri Israeli,
bere errukiaz oroiturik:#Ik. Is 41,8-9. errukiaz oroiturik Sal 25,6; 98,3.
55hala hitzemana zien
gure arbasoei,
Abrahami eta ondorengoei
betiko».#Ik. Has 12,3; 13,15; 22,17-18; Mi 7,20.
56Mariak hiruren bat hilabete egin zituen Elisabetekin; gero, etxera itzuli zen.
Joan Bataiatzailearen jaiotza
57Denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. 58Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia izan zion Jaunak, eta harekin batean poztu ziren. 59Jaio eta zortzi egunera, haurra erdaintzera joan ziren, eta aitaren izena ipini nahi zioten, Zakarias.#erdainkuntza zortzigarren egunean Has 17,12; Lb 12,3. Ik. 2,21; Flp 3,5. 60Baina amak esan zuen:
—Ez, Joan izango du izena.#Joan izena 1,13.
61Esan zioten:
—Ez duzu senitartean inor izen horretakorik.
62Orduan, aitari galdetu zioten keinuka, ea zein izen nahi zion jarri.
63Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: «Joan du izena». Denak harriturik gelditu ziren. 64Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen.#hitz egiten hasi 1,20. 65Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri. 66Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?» Zeren Jauna lagun baitzuen.
Zakariasen kantika
67Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:
68«Bedeinkatua Jauna,
Israelen Jainkoa,
bere herriarengana etorri
eta askatu duena!#Bedeinkatua Jauna Sal 41,14; 72,18; 106,48; 2 Ko 1,3; Ef 1,3; 1 P 1,3. herriarengana etorri 1,78; 7,16; 19,44; Has 21,1; 50,25; Ir 3,16; Jr 29,10; Sal 80,15; 106,4; 1 P 2,12. askatu 2,38; 21,28; 24,21; Sal 111,9; 130,7-8.
69Salbatzaile indartsua#1,69 Salbatzaile indartsua: H.h., Salbamen-adarra;I.Z.ean adarra indarraren irudi da. sortu digu
bere zerbitzari Daviden
ondorengoen artean.#Ik. Sal 18,3; 132,17.
70Hala hitzemana zuen antzinatik
bere profeta santuen ahoz:
71salbatuko gintuela
gure etsaien menpetik,
gorroto gaituzten guztien eskutik;#etsaien menpetik Sal 106,10.
72horrela agertu du
gure gurasoenganako errukia
eta oroitu da bere itun santuaz,#itunaz oroitu Ir 2,24; Lb 26,42; Sal 105,8-9; 106,45; 111,5.
73gure arbaso Abrahami
egindako zin-hitzaz:
berak emango zigula,#Abrahami zin-hitza Has 22,16-18; Mi 7,20.
74etsaien menpetik libraturik,
beldur gabe bera zerbitzatzea,
75santutasun eta justiziaz,
beraren aurrean
geure bizitza guztian.
76Eta zuri, haurtxo horri,
Goi-goikoaren profeta
deituko dizute,
Jaunaren aurretik joango baitzara
hari bidea prestatuz,#Jaunari bidea prestatu 1,17; 3,4; 7,27; Is 40,3; Ml 3,1.
77haren herriari salbamena,
bekatuen barkamena iragarriz.#bekatuen barkamena 3,3+. Ik. Eg 2,38+.
78Gure Jainkoaren
barru errukitsuari esker,
goiz-argia agertuko zaigu
zeru goitik,#goiz-argi Ml 3,20.
79ilunperik beltzenean daudenei
argi egitera,
gure pausoak
bake-bidetik zuzentzera».#argi egitera Is 9,1; 42,6-7; 60,1-2; Mt 4,16. bakea 2,14.29; 7,50; 8,48; 10,5-6; 19,38.42; 24,36; Is 9,5-6; 32,17; 59,8.
80Haurra gorputzez haziz eta espirituz sendotuz zihoan; basamortuan bizi izan zen, Israel herriaren aurrean agertu beharreko eguna arte.

Currently Selected:

LUKAS 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy